Aurrezpena automatizatzea: pentsa baino errazagoa da

Aurrezteko laguntza bat.

Hil amaieran sobera duten dirua «eskuz» gordetzea izaten da aurreztaileen akats ohikoenetako bat. Aurrezteko plan hori, epe luzera, nahaste-borrastea bihurtzen da, eta aski litekeena da bertan behera uztea, zaila delako metodo horrek helburua lortzeko eskatzen duen errutinari eustea. 

Arazo horren aurrean, aurrezkia automatizatzea da konponbide onena. Ekintza erraz horren bidez, zure aurrezkiak beste kontu batera transferitzea mekanizatzen duzu, eta, hala, gainean egon beharra saihesten duzu. Gure aplikazioaren edo bbva.es kontuaren bitartez, kontuan konfiguratu behar dituzu finkatutako aurrezpen parametroak, besterik gabe. Ondoren, BBVAk egingo du beste guztia. Inoiz pentsa baino errazagoa. 

Martxan jartzeko, zer kopuru aurreztu nahi duzun erabakitzea da zailtasun bakarra. Gomendatzen dizugu errealista izan zaitezela, eta zure diru sarreretara eta aurrezpen helburura egokitzea. Alderdi horretan, oso seguru ez bazaude, 50/30/20 eredua aplika dezakezu; mundu osoan entzute handia du, oso erraza baita. Ehunekoen erregela bat du oinarrian: hilean irabazten duzunaren % 50 gastu finkoetarako erabiltzen da; % 30 gastu pertsonaletarako; eta % 20 aurrezteko. Garrantzitsua da zure gastu moten arteko desberdintasunak ongi markatzea, zure aurrezki plana ezustekorik gabe eramateko aurrera.

Banner Superior Programatu zure kontua Banner Superior Programatu zure kontua
Aurreztu Programatu zure kontua zerbitzuarekin
Erabili sei arauak, eta lortu zure helburuak bizkor eta erraz.

Zure kontua automatizatzea

Aurrezkia automatizatzea ez da itsulapikoa sortzeko soilik lagungarria. Zure kontua kontrolpean edukitzeko erraztasunak ere ematen dizkizu. BBVAren aplikazioak bi tresna ditu horretan laguntzeko: Programatu zure kontua eta Bconomy. 

Programatu zure kontua: BBVAren zerbitzu esklusibo bat, sei arauren bitartez aurrezpena kudeatzeko aukera ematen dizuna: Aurrezkia nominan, Hilabete amaieran nahiz Aurrekontuetan, Biribiltzea, eta Gutxieneko eta Gehieneko saldoa. Ez dute komisiorik, eta lehenengo hiru aukerak oso antzekoak dira; gauza bakarrean desberdintzen dira: lehenengoarekin, automatikoki bidal dezakezu zure nominatik ehuneko bat, jaso eta berehala; bigarrenarekin, hilean geratzen zaizun saldotik; eta azkenarekin, Bconomy-rekin sortu dituzun aurrekontuetan sobera geratu den kopurutik. Gutxieneko eta Gehieneko saldoa aukeren bidez, muga bat zehazten duzu (behetik nahiz goitik); horrela, gainditzen bada, aurrezpen kontu batera edo batetik transferituko da dirua eta, ondorioz, ohiko kontua berroneratuko da. 

Azkenik, Biribilketaren arauari esker, mikroaurrezpen ezaguna erabil dezakezu. Hala, zure zordunketa txartelarekin egiten duzun erosketa bakoitzean (kopurua zehatza ez bada), zure aurrezki kontura bidaliko dira hurrengo euroa osatu arte falta diren «diru xeheak». Hortaz, 7,65 €-ko kamiseta bat ordaintzen baduzu, 8 € osatu arte falta diren 35 zentimoak erabiliko ditu aurrezteko arau horrek.

Aurrezteko kontua

Bconomy: Programatu zure kontua zerbitzuaren helburua aurrezkia automatizatzea da; Bconomy-k, berriz, gastuen gaineko kontrol handiagoa ematen dizu. Tresna horrek kategoriatan eta azpikategoriatan banatzen ditu hilean egindako inbertsioak, beharrik gabeko gastuak hauteman eta ezabatu ahal izan ditzazun. 

Gainera, gastuetarako aurrekontuak sortzea ahalbidetzen dizu, zure dirua hobeto antolatu dezazun, eta zure antzeko ezaugarriak dituzten pertsonen gastuekin konparatzen ditu, gauza jakin batzuetan gehiago aurreztu dezakezun jakin dezazun.

Banner Centro Programatu zure kontua Banner Centro Programatu zure kontua
BBVA Helburuak kontua
Zure aurrezpen helburuak lortzen laguntzen dizun kontua.

Aurrezteko kontu bat

BBVAn, aurrezpen helburuak errazago betetzeko sortutako kontu bat dugu: BBVA Helburuak kontua. Ireki orduko, izena jarri, zenbat aurreztu nahi duzun esan, eta helburua lortzeko zer data aurreikusi duzun zehaztu behar duzu. Datu horien arabera, jakinarazpenak bidaltzen dizkizu zure helburuen lorpen mailaren berri emateko. Ez du komisiorik eta, jakina, behar duzunean zure dirua erabil dezakezu.
CTA Programatu zure kontua CTA Programatu zure kontua