Aurrezteko aplikazioa: zure aliatu berria

Zure koltxoi finantzarioarekin lagunduko dizuten tresnak.

Mugikorrei esker, errazago eta merkeago egin daitezke eguneroko zeregin batzuk: besteak beste, erosketa egitea, urrun dagoen lagun edo senide batekin hitz egitea, edo berehala orotariko informazioak eskuratzea. Duela 20 urte zailagoa zen halakoak egitea, eta kostu handiago zuen. 

Hala, zeharo lagungarriak izan daitezke aurreztearen eremuan. Eta jadanik badauden aplikazioen eskutik lortzen dute hori, haiei esker errazagoa baita helburuak lortzea; izan ere, besteak beste, kontrol handiagoa ematen dizute zure gastuen gainean eta, ondorioz, baita zure aurrezkien gainean ere. 

BBVAn badakigu garrantzitsua dela, eta, horregatik, zure aurrezpen helburua lortzen lagunduko dizuten zenbait konponbide sortu ditugu.

Banner Superior Programatu zure kontua Banner Superior Programatu zure kontua
Aurreztu Programatu zure kontua zerbitzuarekin
Erabili sei arauak, eta lortu zure helburuak bizkor eta erraz.

Aurrezteko funtzionalitateak

Egun, bankuaren aplikazioak bost funtzionaltasun jartzen ditu zure eskura, eta bakoitzak bere helburua du, baina guztiak daude aurreztearekin lotuta. Nire egunerokoa, Aurreikusitako mugimenduak, Bconomy, Programatu zure kontua, eta Nire helburuak. 

Nire egunerokoa: dirua beti kontrolpean izatea errazagoa da zure gastuak eta diru sarrerak kategoriatan banatzen dituen tresna horrekin. Uste honetan oinarrituta dago: zenbat eta informazio gehiago izan, orduan eta errazagoa da zure helburuak lortzea. Gainera, oso erabilerraza eta intuitiboa da. 

Aurreikusitako mugimenduak: Bconomy-ren barruan, hurrengo bi hilabeteetan izango dituzun gastuak eta diru sarrerak zenbatesten ditu. Hala, aurrea hartu eta aurrezteko erabaki egokienak har ditzakezu. 

Bconomy : zure finantzak aztertzen ditu, diru sarreren eta gastuen bilakaeran, erabilgarri duzun aurrezkian, etxebizitzarako erabiltzen duzun diruaren ehunekoan edo dituzun zorretan (halakorik baduzu) oinarrituta. Datu horiek alderatu eta gero, diagnostiko bat prestatzen du, eta zure finantzak hobetzeko planak proposatzen ditu. Gainera, zure antzeko ezaugarriak dituzten pertsonekin alderatzen zaitu, zure ekonomia nola jorratzen duzun jakin dezazun.
Banner Centro Programatu zure kontua Banner Centro Programatu zure kontua
BBVA Helburuak kontua
Zure aurrezpen helburuak lortzen laguntzen dizun kontua.

Ez egin beharrik gabeko gasturik lanaldian

Programa zure kontua : zure kontuaren gainean kontrol handiagoa izateko pentsatuta dago, barnean hartzen dituen 6 funtzionalitateei esker: Biribiltzeko arauarekin, beste kontu batera bidal dezakezu zordunketa txartelarekin erosten duzun bakoitzean euroa osatu arte falta den diru xehea. Horrez gain, Aurrezkia nominan, Hilabete amaierako aurrezkia eta Aurrezkia aurrekontuetan funtzionaltasunak dituzu. Lehenak hilabetearen hasieran zure nominako saldotik ehuneko bat beste kontu batera bidaltzea automatizatzen du. Bigarrenak prozesu bera egiten du, baina hilabete amaieran eta kontuko guztizko saldoan oinarrituta. Hirugarrenak Bconomy-n sortutako aurrekontuetan sobera geratu denarekin egiten du hori. Azkenik, beste bi arau ditugu: batetik, Gehieneko saldoa, muga bat ezarri eta, gaindituz gero, gaindikina automatikoki beste kontu batera bidaltzen duena; eta, bestetik, Gutxieneko saldoa, beheko muga bat ezartzen duena, saldoa inoiz ez egoteko horren azpitik (hala, ez zara gutxienekoaren azpitik edo zorpean geratuko). 

Nire helburuak : banku kontu hori BBVAren aplikazioaren bitartez nahiz bbva.es webgunean kontrata daiteke. Ireki orduko, izena jarri behar diozu (aurrezpen helburuarena), eta zenbat aurreztu nahi duzun eta zure ustez noizko lortuko duzun adierazi. Ezarritako helburuaren arabera, jakinarazpenak bidaliko dizkizu, une oro jakin dezazun zure helburua garatzen ari den. Ez du irekitzeko eta mantentzeko kosturik, eta, gainera, nahi duzunean erabil dezakezu zure dirua.

CTA Programatu zure kontua CTA Programatu zure kontua