Gehiago aurreztu al daiteke?

Etxeko gastuak murrizteko trikimailuak.

Krisialdia hasi zenetik, lan zaila bihurtu da aurreztea. Zenbaitetan, soldatak ez datoz bat bizitza mailarekin, eta ondorioz zaila izaten da hil amaieran soberako euroak izatea, baina ez da ezinezkoa. Pixkanaka, denborak aurrera egin ahala beteko duzun itsulapiko bat sor dezakezu, eta artikulu honek zeregin horretan lagundu diezazuke.

Aurrez, kontuan hartu behar dugu, Estatistikako Institutu Nazionalak familiako aurrekontuei buruz argitaratutako azken inkestaren arabera, Espainiako familiek etxeko gastuetan eta elikaduran egiten dutela hileko gastu handiena. Horregatik, BBVAk aholku batzuk eman nahi dizkizu bi alor horietan gastua ahalik eta gehien murrizteko.

Banner Superior Programatu zure kontua Banner Superior Programatu zure kontua
Aurreztu Programatu zure kontua zerbitzuarekin
Erabili sei arauak, eta lortu zure helburuak bizkor eta erraz.

Aurreztu gehiago en el etxe

Edozein lani heldu aurretik, ongi antolatu behar duzu zure burua. Horretarako, aurrekontu bat sortu behar duzu lehenbizi, zure finantzak zer egoeratan dauden eta hilean zenbat aurreztu dezakezun argi ikusteko. Aldez aurretik, lagungarri gisa, banakatuta ikus ditzakezu zure gastuak, gure aplikazioan erabilgarri duzun Bconomy funtzionalitateari esker. Gainera, konparazio bat erakusten dizu (antzeko ezaugarriak dituzten pertsonetan oinarrituta), eta, hala, gehiago aurreztu al daitekeen ikus dezakezu. 

Zure aurrekontua argi duzunean, aurrezteko garaia da. Ematen dizugun lehenengo aholkua honako hau da: etxetresna elektrikorik erosteko asmoa baduzu, saiatu kontsumo txikikoak erosten. Egia da garestiagoak direla, baina, etorkizunari begira, gehiago aurrezten da argindarraren fakturan, eraginkorragoak direlako. Gauza bera gertatzen da LED bonbillekin. Betikoen aldean ia-ia 10 aldiz gutxiago gastatzen dute, eta etxetresna elektrikoekin gerta bezala, azken finean errentagarriagoak dira.

Nolanahi ere, etxetresna elektrikoak eta bonbillak aukera ekologikoagoekin ordezkatu arren, etxeko energiaren erabilera arduratsua ez da bi kasu zehatz horietara mugatu behar, eta orokorra izan behar du. Ekintza errazak dira; adibidez, behar ez duzunean argia itzaltzea edo, ikusten ari ez bazara, telebista. Laburbilduz, egunerokoan egin daitezkeen ekintza txiki batzuk dira, baina nabarmen murrizten dute faktura. 

Gainera, ez da berokuntzaz eta aire girotuaz abusatu behar; horiek dira energia gehien kontsumitzen dituzten aparatuetako bi, eta, ondorioz, horien kontsumoa neurrizkoa izan behar da. Hori lortzeko, saiatu etxeko tenperatura ez izatea 21º-tik beherakoa udaran, ez eta 26º gradutik gorakoa neguan ere. Aholku horrek, zure patrikari ez ezik, ingurumenari ere mesede egiten dio. 

Supermerkatura joan aurretik erosketa zerrenda egitea ere komeni da, eta beharrezkoak diren produktuak soilik sartzea. Zehatzagoak izateko, eta erosketaren tiketaren guztizkoa handituko duen erosketarik ez egiteko, lagungarriak dira Interneten dauden bilatzaileak, nahi duzun produktuan kalitate eta prezio arteko erlazio onena aurkitzeko. 

Azkenik, partekatu musikako, zinemako nahiz telesailetako plataformen kontuak familiartean eta lagunartean; hala, probetxua aterako diezu hilerokoan aurrezteko aukera ematen duten eskaintzei.

Banner Centro Programatu zure kontua Banner Centro Programatu zure kontua
BBVA Helburuak kontua
Zure aurrezpen helburuak lortzen laguntzen dizun kontua.

Aurrezteko aplikazioak

Gaur egun, hainbat aplikazio daude errazago aurrezteko. BBVArenak, adibidez, BBVA Helburua kontua eskaintzen dizu, koltxoi ekonomikoa lortu nahi dutenentzat pentsatutako produktu bat. Irekitzean, izena jarri, eta zenbat aurreztu nahi duzun eta helburu hori zer egunetan lortu nahi duzun adierazi behar duzu, besterik gabe. Kontuak berak jakinarazpenak bidaltzen dizkizu, zure helburua zer moduz doan jakin dezazun beti. Gainera, noizbait dirua behar baduzu, berehala eskuratu dezakezu.

Horrez gain, Programatu zure kontua duzu: zure ekonomiaren eta, ondorioz, zure aurrezkien gaineko kontrol handiagoa ematen dizuten 6 arauz osatutako zerbitzu bat. Hainbat aukera ematen ditu: besteak beste, hilabete amaieran kontu korrontean dagoen guztizko saldoaren ehuneko bat automatikoki intsuldatzea (edo zure nominaren zati bat, jaso eta berehala, edo zure aurrekontuetakoa); gehieneko saldoa ezartzea; eta mikroaurrezten hastea, biribiltzeko funtzionaltasunari esker.

CTA Programatu zure kontua CTA Programatu zure kontua