Luis Castellanos

Filosofoa eta ikertzailea 

«Ikastea da ezagutzen ez dugunari aurre egiteko egunero egiten duguna»

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Hizkuntza positiboa da nola biltzen dugun hitzen boterea, hitzek gauzen alde ona ikusten eta aurkitzen erakusten digula esanez. Gure bizitzaren azken egunera arte alboan izango dugun hizkuntzarekin berarekin, etorkizunean izan dezakegun bizitzatik babesten laguntzen digu. Gure historia bera, gure narrazioa bera, ulertzen ere laguntzen digu; izan ere, hitzek egunero eratzen dituzte gure kontakizunak. Horrez gain, gure nortasuna, gure memoria, eta mundua ikusteko gaitasuna eratzen dituzte. Hitz positiboek mundu honen alde ona ikusten erakusten digute.

Hitzez hitz eraikitzen dugu nortasuna. Hitzez hitz eraikitzen dugu gure memoria. Hitzez hitz eraikitzen ditugu gure ametsak. Beraz, gure nortasuna guretzat lagungarri izan daitezkeen hitz batzuen bitartez eraikitzeko aukera ematen digu. Garun bizkorragoa izateko, arreta handiagoa jartzeko, kontzentrazio handiagoa edukitzeko gaitasuna ematen du. Energia ematen du, sormena ematen du.

Badago funtsezkoa iruditzen zaidan hitz bat. Sormenezko izaki bihurtzen gaituena. Hitz hori «bai» da. Mundu guztia beti tematzen da "ez" hitzarekin. «Bai» hitzak ematen dizu boterea. Zure garunak jaso egingo du, eta irekiko da. Beti lehenengoan ez esaten badut, nolabait nire garuna zigilatuko dut, ez diot sormenez jarduten utziko, eta zuri ere ez dizut utziko sormenez aritzen. Baietza da gure buruari egin behar diogun lehenengo proposamena.

«Hizkuntza positiboa da istorio onak eraikitzeko gaitasuna izatea, gaur egun dugunaz bestelako etorkizuna aurkitzeko»

Hizkuntza positiboak lehenago ohartaraziko digu esan duguna egokia ez dela, eta neurriak hartzera eramango gaitu. Hau da, barkamena lehenago eskatzera. Hori lortzen du hizkuntza positiboak. Ez da ikaragarri ona, ez. Denborazko harreman bat da soilik. Gu denbora eta arreta gara. Jaio, hazi eta hil egiten gara, eta bizitzan gauza jakin batzuei jartzen diegu arreta. Esan nahi duguna da berriz kontzeptualizatu behar ditugula hitzak edo hizkuntza. Ahozko, keinuzko eta idatzizko hizkuntza. Eta bizitza-istorio ona eduki nahi dugunez, hizkuntzak eraikitzen du bizitza-istorio on hori.

Umore-sena funtsezkoa da. Ez da dramatizatu behar. Hau ikaskuntza bat da soilik, ez gaude ezer irakasten ari. Elkarrekin ikasteko saiatzen ari gara. Nik irakasle gisa ausarta izaten ikasten dut, aita gisa ausarta izaten ikasten dut, eta ikasle gisa ausarta izaten ikas dezaket. 

Matematikan, fisikan, kimikan, biologian, teknologia berrietan eta antzekoetan hezteko ahaleginetan ari gara, eta ez, ordea, hizkuntzan hezteko. Hizkuntzari ez baitiogu eman egiaz duen garrantzia, jadanik barneratuta dugulako.

Biografia
Luis Castellanos Filosofiako doktore eta ikertzailea erreferentzia da "hizkuntza positiboaren" alorrean. «La Ciencia del lenguaje positivo» eta «Educar en el lenguaje positivo» liburuen egilea da. Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Carlos III.a Osasun Institutuan neurozientzia kognitiboari buruzko azterlanak egin ditu. Erresonantzia magnetikoetan eta elektroenzefalografietan lortutako emaitza klinikoak harturik oinarri, hizkuntza positiboak hezkuntzan zein eragin handia duen frogatu du.