Zure Online Mailegu Bizkorra pausoz pauso

  • Hautatu aukera bat prozesua nola izango den ikusteko:
    Dokumenturik gabe

    1. Kalkulatu zure kuota

     Aukeratu gure simulatzailean behar duzun zenbatekoa (3.000 € eta 20.000 € artekoa), zure beharretara hobetoen egokitzen den kuota eta mailegua itzuli nahi duzun epea (24tik 96ra bitarteko kuotak)

    2. Aukeratu Dokumenturik GABEKO eskabidea

    Bete itzazu zure datu pertsonalak eta nomina edo pentsioa helbideratuta duzun bankuarekin online harremanetan jarriko gara, zure sarbide-kodeak erabilita. Ildo horretan, zure finantza informazioa kontsultatuko dugu, baina zure mailegua ematea ebaluatzeko xede hutsez; zure datuak beti babestuta egongo dira

    3. Jaso erantzun bat eta gozatu maileguarekin

    Zure eskabideraren egoera edozein unetan kontsulta dezakezu BBVAren aplikazioa deskargatuta. Gutxi gorabehera 8 lanordutan jakinaraziko dizugu, hori ere posta elektronikoz, zure mailegua onartua izan al den, eta, hala bada, BBVAren app-etik kontratua sinatu besterik ez dugu egin beharrik dirua jasotzeko:

    • Sinatu ondorengo 72 orduetan, zure mailegua BBVAtik kanpoko kontu batean helbideratzea aukeratu izan bazenu.
    • Edo berehala, zure mailegua BBVAn helbideratzea aukeratu izan bazenu. Horretarako Online kontu bat irekiko dizugu komisiorik gabe kontratua sinatzerako une berean.
    DOKUMENTUEKIN

    1. Kalkulatu zure kuota: Aukeratu gure simulatzailean behar duzun zenbatekoa (3.000 € eta 20.000 € artekoa), zure beharretara hobetoen egokitzen den kuota eta mailegua itzuli nahi duzun epea (24tik 96ra bitarteko kuotak).

    2. Aukeratu Eskabidea Dokumentuekin: Bete zure datuak (pertsonalak, harremanetarakoak eta profesionalak), erantsi zure NANa eta adierazi zein kontutan jaso nahi duzun dirua, baimendua izatekotan: BBVAn kontu bat irekitzea edo dirua zure beste bankuko kontuan jasotzea eska dezakezu.

    Jarraian, erantsi prozesua burutu bitartean edo bidali e-postaz eragiketa aztertzeko beharrezkoa den honako dokumentazio hau.

    Zure nominaren kopia:

    • Zure nominaren kopia edo diru-sarreren egiaztagiria
    • Zure lan-bizitzaren dokumentuaren kopia.
    • Dirua jasoko zenukeen kontu zenbakia eta horren titulartasuna (mailegua eskatzen duenarekin bat etorriko da) adierazten duen dokumentu bat.  mailegua beste banku baten kontu batean helbideratzea aukeratu izanez gero.

    10.000 € baino gehiagoko eragiketetarako, dokumentazio osagarria eskatuko da.

    3. Jaso erantzun bat: 

    • Gutxi gorabehera 48 orduko epean, zure dokumentazioa baliozkotuko da, eta, azkenean mailegua onartzen bada, identifikatu egingo zaitugu maileguaren kontratua sinatu dezazun. Horretarako, e-posta bat bidaliko dizugu jarraibideekin. Prozesu osoa digitala da, eta zuzenean egin dezakezu zeure ordenagailutik edo mugikorretik. 

    Behin kontratua sinaturik duzunean, aukeratu duzun kontuan sartuko zaizu dirua.

    4. Gozatu zure maileguaz: 

    • Sinatu ondorengo 72 orduetan, zure mailegua BBVAtik kanpoko kontu batean helbideratzea aukeratu izan bazenu.
    • Edo berehala, zure mailegua BBVAn helbideratzea aukeratu izan bazenu. Horretarako Online kontu bat irekiko dizugu komisiorik gabe kontratua sinatzerako une berean.