Adierazi gabeko zorpekoaren zerbitzua

Ustekabeko egoeretan behar duzun lasaitasuna eskaintzen dizu, kontuan saldo nahikoa ez dagoenean.

Zer eskaintzen dizu zerbitzuak?

Adierazi gabeko zorpekoan eragiketak egiteko baimendutako muga.

Mugaren zenbatekora arte ordaintzea zordunketak.

Zure kontura iristen diren zordunketen egoerari buruzko informazioa.

Nola funtzionatzen du?

  • Bezero gisa zer egoera duzun arabera, baimendutako muga eduki ahal izango duzu adierazi gabeko zorpeko eragiketak egiteko:

    Zure kontuak muga badu, mugaren zenbatekora arte ordainduko ditugu zure kargu guztiak.

    Zure kontuak ez badu mugarik edo gainditu egin baduzu, banaka aztertuko dugu zordunketa bakoitza, hura ordaindu ahal izateko. Honakoak izan daitezke zordunketak:

    • Kutxan eskudirua ateratzea.
    • Helbideratzeko aginduak.
    • Helbideratu gabeko ordainagiriak.
    • Transferentziak eta intsuldaketak.
    • Zergen ordainketa.
    • Gizarte segurantzako kuotak.
    • Txekeen edo ordaindukoen kargua.
    • Banku txekeen jaulkipena.
    • Atzerriko monetaren salerosketa.

    Gainera, zerbitzu berriarekin, kontura iristen zaizkigun karguen egoerari buruzko informazioa bidaliko dizugu haiek ordaintzeko saldorik ez badago.

Zenbat balio du?

  • Baimendutako muga izateak ez du kosturik; adierazi gabeko zorpekoa erabiltzen baduzu soilik ordainduko duzu. Hau da, karguren bat ordaintzen bada eta kontuan adierazi gabeko zorpekoan geratzen bada.

    Zerbitzua kreditu txiki bat bezala da, eta, haren kostua kalkulatzeko, interes tasa eta komisioa aplikatzen dira.

    • Adierazi gabeko zorpekoaren komisioa: % 4,5. Behin baino ez da kobratzen, eta kontuaren likidazio aldiko gehieneko saldo zordunaren arabera kalkulatzen da.
    • Interes zorduna: gaur egun % 7,25.

    Emaitzazko UTBa bi kontzeptu horiek aplikatzetik legez mugatuta dago "kontsumitzaileentzat" (hau da, jarduera ekonomikorik ez duten pertsona fisikoak), eta ezin du 2,5 aldiz gainditu diruaren legezko interesa. Gaur egun, diruaren interes tasa % 3koa da; hortaz, komisioa eta interesa gehitzearen baturak ezin du gainditu % 7,5eko UTBa.

    Kontuak ez badu adierazi gabeko zorpeko mugarik edo gainditu egin bada, kargu bat ordaindu eta 21:00etan oraindik negatiboan baldin badago, aurreko zenbatekoaz gain, komisio bat ere aplikatuko da, ordainketa zehatzagatik, 2 €-koa karguko. 21:00ak baino lehen kontuan dirua sartzen baduzu eta negatiboan egoteari uzten badio, ez da komisiorik aplikatuko.

    Ikusi adibidea

BBVA aplikazioa

Gogoratu garrantzitsua dela BBVAren aplikazioa deskargatzea eta mugikor zenbakia baliozkotzea zerbitzuaren jakinarazpenak jaso ahal izateko.

Informazio gehiago behar duzu?