Adingabeentzako aurrezki-arauak
12 eta 17 urte bitarteko seme-alabarik duzu? Sartu zure BBVA app-ean > Esperientziak > Programatu zure kontua. Bi arau hauek aktibatu ahal izango dituzu elkarrekin automatikoki aurrezteko:
-
Erosketetan biribiltzea
Txartelarekin ordaintzen duzunean, zenbatekoa biribildu egingo da, eta diferentzia zure semearen edo alabaren Metas Aurrezki Kontuan gordeko da.
- Adibidez, supermerkatuko erosketa 21,50 € kostatzen bazaizu, 22 € kobratuko dizkizugu, eta gainerako 0,50 €-ak Metas Aurrezki Kontuan gordeko dira
-
Hilabete amaierako aurrezkia
Hilaren amaieran zure semeak saldoa badu bere Online Kontuan, erabakitzen duzun kopurua edo ehunekoa gordeko da bere Metas Aurrezki Kontuan.
- Demagun arau bat sortzen duzula zure seme-alabak bere Online Kontuko saldoaren %30 aurreztu dezan. Hilaren amaieran 300 € geratzen bazaizkio, 90 € gordeko dira bere Metas kontuan.
- 20 €-ko zenbateko finkoa aurreztea aukeratzen baduzu, hilaren amaierara iristean, hori izango da bere Metas Aurrezki Kontuan gordeko den kopurua.