Jakin CFDri buruzko xehetasun gehiago
-
Gure ordutegia
CFDtan lanegun guztietan egin ahalko dira eragiketak, 08:00etatik 22:00tara, azpiko aktibo bakoitzaren erreferentziazko burtsaren ordutegi eta jaiegunak kontuan hartuta. Espainiar akzioak dituzten azpiko aktiboen CFDrentzat, esate batera, CFD horiek negoziatzeko ordutegia merkatu jarraituaren berbera da, hots, 09:00etatik 17:30era. Bestetik, New Yorkeko balore-burtsan negoziatutako akzio baten gaineko posizio bat 15:30etik 22:00tara bitartean (CET) ireki edota itxi daiteke. Dibisen gaineko CFDren kasuan, 08:00etatik 22:00tara negoziatu ahalko dira, nahiz eta bere erreferentziazko merkatuan dibisak 24 orduetan kotizatzen diren.
Agindu motak
- Merkatua.
- Muga (erosketaren muga, salmentaren muga).
- Stop (Stop Erosketa, Stop Salmenta, Stop Loss).
- Lotutakoak.
BBVA Trader CFDtan negoziatzearen ezaugarri bereziak
- Indizeak, akzioak eta dibisa pareak, eta, laster, azpiko berri batzuk (interes-tasak, lehengaiak eta metalak).
- Telefonoz negoziatzeko aukera (9,95eko errekargua agindu bakoitzeko), sistema operatibo ez dagoenean izan ezik.
- Merkatu sakona (2. maila), 5 posizio, gehienez.
- Likidezia altua.
- Operatzen hasteko ez da gutxieneko gordailu baten beharrik, hasierako marjinaren edo bermearen kalterik gabe.
- Ez dira negoziatzen bigarren mailako merkatu ofizial batean, baizik eta jaulkitzaileak ezarritako plataforma elektroniko batean.
Kontratazio plataforma
- Eragiketak grafikotik: balore bat grafikoan aztertu eta bertatik egiten da zuzenean eragiketa.
- Eragiketak denbora errealean: prezio eta funtzio guztiak denbora errealean jartzen dizkizugu eskura.
- Agindu mota adimentsuak: aginduen Eranskinean mota horretako aginduen zehaztapenaren arabera. [Ikus BBVA Trader CFDs sisteman eskuragarri dauden aginduen ereduzko dokumentua]
- Pertsonalizagarria eta intuitiboa: moduluak erraz mugitu ditzakezu, plataforma pertsonalizatu eta eragiketak egiteko duzun modura moldatzen duzun arte.
- Eskuragarri gailu guztietan: eskuragarri web edo app bidezko edozein gailutan, softwarerik jaitsi beharrik gabe.