Eraginkortasun energetikoa da erosotasun eta zerbitzu maila jakin batzuk lortzeko energia kontsumoaren optimizazioa, dela argindarraren kontsumoa doituta, dela energia galtzea ekiditen duten aurrezteko mekanismoak jarrita. Adibidez, 75 gr-CO2/km-ko isurpenak edo gutxiagokoak dituzten ibilgailu elektrikoak eta hibridoak erabilita bizikleta eta patinete elektrikoak (motorrekin eta motorrik gabe), A+, A++ edo A+++ motako aparatuak (etiketa zaharreko A+++ eta D bitartean) eta A, B edo C artean direnak (A eta G arteko etiketatze berria), LED teknologia duten argiztapen sistemak, kondentsazioko edo biomasako galdarak eta A+, A++ edo A+++ motako (etiketa zaharreko A+++ eta D artekoa) eta A, B edo C motako (A eta G arteko etiketatze berria) bero ponpa erabilita berokuntza eta ur beroaren sistemetan, argiztapena konektatzeko presentzia hautemateko ekipoak erabilita, fatxadak isolatzeko sistemak jarrita eta leihoak ordezkatuta, ibilgailu elektrikoentzako kargaguneak jarri eta autokontsumorako eguzki plakak erabilita.