Biometria da, gaur egun, autentikazio-sistema seguru, eroso eta fidagarriena zure kontua babesteko eta nortasuna ordeztea saihesteko.
Identifikaziorako teknologia horrek pertsona bakoitzaren datu fisiko propio multzo bat erabiltze du, esaterako hartz-marka, aurpegia edo irisa. Horiek bakarrak eta besterenezinak direnez, oso zaila da lapurtzea edo faltsifikatzea.
Sarbide-metodo gisa zure biometria aktibatuz gero, zure kontuetara sartu eta eragiketak berehala egin ahalko dituzu zure eragiketak egiteko pasahitzak gogoratzen edo SMS bidez berrespen edo baimenerako gakoak jasotzen ibili beharrik gabe.