Autentikazio indartuak oraindik gehiago handitzen du txartelarekin egiten diren online ordainketak, pertsonaren identitatea bi urratsetan berresten duelako: lehen-lehenik, pasahitz edo biometria bidez webgunera edo app-era sartuta, eta, bigarrenik, mugikorrera heltzen den kode bat idatzita.
PSD2 Zuzentarauak (Payment Services Directive), hots, Ordainketa Digitalen Zerbitzuen Europako Zuzentarauak, txartelarekin ordaindutako transakzio digitalen segurtasuna handitzea du helburu.
Autentikazio indartua (Strong Customer Authentication - SCA) Europako araudi horren parte da eta transakzio baten segurtasuna areagotzean datza. Online ordainketa bat egiten duen pertsona dela benetan erabiltzen den txartelaren titularra dela berresten du.
Horretarako, bi faktore erabili beharko dira, kategoria hauetako batekoak izango direnak:
PSD2 Zuzentaraua soilik Europako Esparru Ekonomikoaren barruko online saltokietan txartelarekin egindako erosketetan aplikatzen da. Hortaz, Estatu Batuetan, Txinan, Mexikon eta abarretan egindako erosketek ez dute autentikazio indarturik beharko berresteko.
Netflix, Spotify, Amazon Prime eta gisako plataformetan harpidetza-zerbitzuen ordainketarako bitarteko modura txartela erabiltzean ere autentikazio indartua eskatuko da, nahiz eta une horretan ez egin batere ordainketarik (transakzioaren zenbatekoa 0 € izango da).
BBVAren bezeroa bazara eta jada alta emana baduzu kanal digitaletan, 7 minutu izango dituzu baimentze-prozesua burutzeko:
BBVAren bezero bazara baina oraindik ez baduzu eman alta bere kanal digitaletan, honela izango da autentikazio prozesua: