Esperientziak
Bankua Aldatzeko Zerbitzua
Aldatu BBVAra, eta geuk egingo ditugu zugatik kudeaketa guztiak.
Eguzki-plaken simulatzailea
Kalkulatu zure etxebizitzak eguzki-panelekin duen aurreztea.
Atalak: ikusi ezean, gasturik ez
Gorde dirua zure kontu nagusitik eta aurreztu erraz.
Probatu BBVA bezero izan gabe
Ikusi kontu bat ireki gabe eskura dituzun BBVAren app-aren funtzionaltasunak.
Bizum
Bidali eta jaso dirua mugikorrean berehala. Mezu bat bidaltzea bezain erraza.
Ordainketa mugikorra
Utzi eskudirua eta ordaindu erosketak mugikorrarekin.
BBVA aplikazioa probatu nahi duzu bezero izan gabe?
Biometria da babes-sistemarako identifikazio- eta autentifikazio-teknologia bat, pertsonen datu biometrikoetan, hatz-markan, aurpegian edo irisean oinarritzen dena.
Horri esker, zure kontuetara sartu eta eragiketak berehala egin ahalko dituzu pasahitzak gogoratzen edo SMS bidez berrespen edo baimenerako gakoak jasotzen ibili beharrik gabe.
Eragiketa batzuk sinatzeko erabil dezakezun metodo fidagarri eta aurreratuena da, esaterako kontu bat irekitzeko, online erosketetarako, zure txartelak kontsultatzeko... eta nahi duzun bakoitzean aktibatu edo desaktibatu ahalko dituzu app-etik.
BBVAren app-ean zure biometria erabili ahal izateko, lehenengo erregistratu egin behar duzu zure mugikorrean edo tabletean, eta, jarraian, zure sarbide biometrikoa aktibatu behar duzu.
Sarbidea app-aren barruan aktiba dezakezu, 'Segurtasuna eta Pribatutasuna' ataleko 'Sarbide Metodoak' aukeran.Hori egitean, berrespen SMS bat helduko zaizu, erabil dezazun.
Sarbidea aktibaturik duzunean, zure hatz-markarekin, begiradarekin edo aurpegiarekin sartu ahal izango zara app-era, daukazun sistema eragilearen (iOS edo Android) arabera, eta, era berean, Biometria bidezko Sinadura aktibatu ahal izango duzu, zure eragiketak azkar eta seguru sinatzeko.
Gogoan izan app-erako zure sarbide biometrikoa desaktibatzen baduzu, zure sinadura biometrikoa ere desaktibatu egingo dela.
Kalkulagailu eta simulatzaileak
Erabilgarritasunak
Jakinarazi nahi diguzun ahultasunen bat aurkitu baduzu BBVAn, sartu inprimaki honetan, mesedez.