San Balentin

Zer da San Balentin?

'Maiteminduen eguna' bezala ere ezaguna, Erroman Balentin izeneko apaiz batek egindako lan onak oroitzeko kristau jaiegun bat da. Eta III. mendean Claudio enperadoreak gazteenen ezkontza debekatzen zuen aginduei muzin egin zion, eta isilean ezkontzen hasi zen. Denborarekin, maiteminduen patroia bilakarazi zen.

Noiz da Maiteminduen Eguna?

270. urteko otsailaren 14an Balentin exekutatu zuten. Handik gutxira, Gelasio I. aita santuari esker, data hori San Balentin Eguna izatera pasatu zen eta usadiozko egutegi liturgikoan sartu zen, hurrengo 15 mendetan ospatuko zena. Vatikanoaren II. Kontzilioak kendu egin zuen egutegitik 1969. urtean; haren espiritua, ordea, zabaldurik zegoen gizarte osoan.

Opariak eta sustapenak San Balentinen

Maite den pertsonari maitasuna adierazteko asmoz asko eta, gainera, askotarikoak dira San Balentin Egunean egiten diren opariak. Kontsumo handiko data da adin guztietako jendearen artean, loreetatik hasi -hori izan ohi da opari tipikoena, bonboiekin batera- eta bidaietaraino, arropa, osagarriak edo teknologia ere tartean dela.

Nola finantzatu ditzaket San Balentin Eguneko nire erosketak?

BBVAk hainbat finantzazio aukera eskaintzen dizkie bere bezeroei San Balentin Egunerako oparien erosketa errazteko. Horien artean daude Online Mailegu Pertsonala edo bezero berrientzako Online Mailegu Azkarra; mailegu hori bbva.es wegunean edo BBVAren app-etik eska ditzakezu dokumentaziorik aurkeztu beharrik gabe, eta gutxi gorabehera 8 lanorduren buruan erantzun bat jasoko duzu.

Informazio gehiago behar duzu?