Informatikaren Eguna

Zer da Informatikaren Eguna?

Informatikaren Egunak diziplina horrek XX. mendean (eta XXI.enean) mundu osoan bete izan duen egiteko garrantzitsua oroitzen du. Horri esker, pertsonak elkar konektaturik daude eta beren artean datuak eta informazioa bidaltzea errazten da.

Noiz ospatzen da Informatikaren Eguna?

Informatikaren Eguna abenduaren 9an ospatzen da 1983. urtetik. Data ez da ausazkoa. Izan ere, bat dator lehen emakume programatzailea izan zen Grace Hopper-en jaiotze-datarekin. Gracek munduko lehen ordenagailu elektromekanikoa zena, Harvard Mark I, erabili zuen, horren bigarren bertsioaren garapenean lagunduz. Harvard Mark II.

Zergatik ospatzen da Segurtasun Informatikoaren Nazioarteko Eguna ere?

Sarean gertatu zen lehen malware kasuaren ondorioz, 'Morris Harra' izenez ezagutua dena, Segurtasun Informatikoaren Nazioarteko Eguna sortu zen 1988an. Association for Computing Machinery (ACM) erakundeak jarri zuen abian eta azaroaren 30ean ospatzen da, pertsonei edozein delitu informatikoren aurrean den babesteko betebeharra edota beharra gogoratzeko helburuarekin.

Nola finantzatu ditzaket Informatikaren Eguneko nire erosketak?

BBVAk hainbat finantzaketa-aukera eskaintzen dizkie bere bezeroei informatikako produktuen erosketa errazteko. Horien artean daude Online Mailegu Pertsonala edo Online Mailegu Azkarra; mailegu horiek bbva.es webgunean edo BBVAren aplikaziotik eska ditzakezu dokumentaziorik aurkeztu beharrik gabe, eta gutxi gorabehera 8 lanorduren buruan erantzun bat jasoko duzu.

Informazio gehiago behar duzu?