Nola berrerabili transferentzia bat

Denbora nola aurreztu azaltzen dizugu aldez aurretik egindako transferentzia bat berriz erabilita.

Transferentzia bat nola berrerabili azaltzen dizugu, denbora aurrezteko eta deserosotasunak ez izateko.

Lehenago erabili duzun hartzaile edo kontu batera transferentzia bat egin nahi baduzu, eragiketa berrerabil dezakezu eta horrela saihestu egin dezakezu transferentzia jaulkitzeko beharrezko datuak berriz sartzea. 

Pauso hauek eman behar dituzu transferentzia bat berrerabiltzeko: 

  1. Sartu bbva.es-en eta identifikatu zure erabiltzaile eta pasahitzarekin. 
  2. Jarri sagua transferentzia egiteko erabili nahi duzun kontuaren gainean.
  3. Aukeratu "Zer nahi dut?" botoia eta jarraian "Egin transferentziak/intsuldaketak".
  4. Hautatu "Transferentziak" edo "Nire kontuen arteko intsuldaketa" aukera. 
  5. Sakatu "Berrerabili egindako transferentziak".
  6. Aukeratu "Egindako transferentzien historia"-ko transferentzia. Pauso hori emateko, bi bilaketa metodo erabili ahal izango dituzu:
    • Bilatzailea erabili hartzailearen izenaren arabera bilatzeko, edo aurreko transferentzian zehaztu zenuen kontzeptuaren arabera. 
    • Egindako transferentzien zerrendan bilatu data, zenbateko, onuradun edo kontzeptuaren arabera. 

Behin hartzailea aukeratu ostean, baieztatu edo editatu egin ahal izango dituzu datuak, aurreko atalean transferentzia egiteko zerrendatu diren pausoetan.