Nola alda daiteke online transferentzietako diru-muga?

Online transferentzien gehieneko kopurua nola aldatu azaltzen dizugu.
TRANSFERENTZIAK

Online transferentziak egiteko diru mugak bezeroaren segurtasuna bermatzeko ezartzen dira. Edonola, bi modu daude aldatzeko: BBVA bulego batean edo BBVA Contigo kudeatzailearekin.

BBVA bulegoa

Metodo tradizionalena da. Zure BBVA bulegora joan besterik ez duzu eta zure bankuko transferentzien muga handitzea eskatu.

BBVA Contigo kudeatzailea

BBVA Contigo kudeatzaile bat esleitua baduzu, bulego batean egin daitezken eragiketa eta kontsulta guztiak egin ditzakezu online bbva.es webgunean edo BBVA Appean.

Transferentzien muga handitzea eska diezaiokezu zure kudeatzaileari ohiko harremanetarako kanalen bidez: “Nire elkarrizketak” bidez (bbva.es eta BBVA Appean eskuragarri), BBVA Contigo zerbitzura deituz edo posta elektroniko bidez.