Nola eska dezaket atzerriko moneta?

Azaldu egingo dizkizugu BBVAn atzerriko moneta eskatzeko dituzun modu desberdinak.
Azaldu egingo dizkizugu BBVAn atzerriko moneta eskatzeko dituzun modu desberdinak.
  1. Sartu zure Gune pribatuan bbva.es webgunearen bidez.
  2. Sartu zure sarbide gakoak.
  3. "Kontu pertsonalak" atalean bilatu moneta eskatu nahi duzun kontua eta hautatu "Nahi dut > Kontu honetako beste eragiketa batzuk" aukera.
  4. Aukeratu "Eskatu atzerriko moneta".
  5. Hurrengoa aukeratu ahal izango duzu Zenbatekoa atalean:
    • Dibisa.
    • Zenbatekoa.
    •  Eurora aldatzeko tasa.
    •  Jaso nahi duzun billete mota.
  6. Aukeratu jasotzeko bulegoa.
  1. Sartu zure gune pribatuan BBVA aplikazioaren bidez.
  2. Sartu zure sarbide gakoak.
  3. Alboko menuan (goian eskuinean) hautatu "Egin eragiketa" aukera.
  4. Aukeratu "Eskatu atzerriko moneta".
  5. "Jatorria" atalean, aukeratu zordunketa aplikatzea nahi duzun kontua.
  6. Hurrengoa aukeratu ahal izango duzu Zenbatekoa atalean:
    • Dibisa.
    • Zenbatekoa.
    • Eurora aldatzeko tasa.
    • Jaso nahi duzun billete mota.
  7. Aukeratu jasotzeko bulegoa (bere kokalekua ikusi ahal izango duzu mapan).