Kreditu txartel baten baldintza ohikoenak

Zer behar da kreditu txartel bat lortzeko? Ezagutu hemen baldintza ohikoenak.
Kreditu txartel bat zure erosketen ordainketak kudeatzeko ordainketa tresna da. Zordunketa txartelak ez bezala, mugimenduak zuzenean kargatzen dira kontuan, eta kreditu txartelarekin gastu metaketari diru eta denbora mugak ezar diezazkiokezu. Azken batean, kreditu txartel batekin dirua aldez aurretik izan dezakezu, unean ordaintzeko. Oso erakargarria den arren, banku batzuk baldintza jakinak dituzte kreditu txartel bat emateko.
Banner superior Después txartela Banner superior Después txartela
Después txartela
Atzeratu egin ahal izango dituzu zure erosketak eta 6.000 kutxazain baino gehiagotan erabili ahal izango duzu.
Izenak dioen bezala, kreditu txartelarekin, titularrak dirua aldez aurretik izan dezake, eta geroago ordaindu. Nolanahi ere, diru aurrerapenak arriskuak dakartza erakunde jaulkitzailearentzat eta baldintzak eskatuko dizkio titularrari. Honela, txartelaren izapidea aldez aurretik jakin beharreko baldintzei lotuta egongo da. Horretaz arituko gara.

Kreditu txartel baten oinarrizko baldintzak

Kreditu txartel bat izateko beharrezkoa da adin nagusikoa izatea eta bankuko kontu bat izatea. Hori izango da emandako dirua zure bankuko kontuan helbideratzeko modu bakarra. Bankuak kreditu txartelarekin egindako ordainketak titularraren kontu korrontean kobratuko ditu ezarritako epe batean, orokorrean, hilekoa.

Kreditu txartel bat eskatzea erraza da. Orokorrean, kreditu txartel bat eskatzeko minutu gutxi batzuk behar dira. Bezeroa bazara, BBVAren webaren edo apparen bidez egin dezakezu, bulegora joan gabe. Eskaera honetan zure bezero profilaren alderdi batzuk azalduko dira. Bankuak txartelaren ematea onartu edo ukatuko du arrisku irizpideen arabera, izatez produktu finantzarioa baita.

Kreditu txartel baten bestelako abantailak

Batzuetan, kreditu txartel bat prestazio gehigarrietara lotzen da, esaterako, bidaia edo lapurreta aseguruak, puntu programak eta, batez ere, gastuen epekako ordainketen kudeaketa. Kreditu txartel batekin zure gastu altuenak finantzatu ditzakezu kuotetan erosoago ordaintzeko.

Baldintza horiek produktu bakoitzaren eskakizunen araberakoak dira. Hau da, kreditu muga altuagoa duen eta ordainketa atzerapen malguagoa duen kreditu txartel batek erakundeak eskatutako arrisku baldintza jakinak betetzea eskatuko dizu. Azken batean, baldintzak zer duzunaren eta zer behar duzunaren araberakoak izango dira.

Banner Central Después txartela Banner Central Después txartela
BBVA kreditu txartela
Atzeratu zure erosketak Después txartelarekin eta sartu 6.000 kutzain baino gehiagotan.

Hori dela eta, bezero bakoitzak behar ezberdinak dituenez, garrantzitsua da txartela eskatu baino lehen zureak zeintzuk diren jakitea. Kreditu txartel motak izango dira kasu bakoitzean baldintzak eta eskakizunak ezartzen dituztenak. Webgune berrian BBVA txartel guztien konparatiboa ikusidezakezu, eta produktu bakoitzaren eskakizunak ezagutu.

BBVAren produktu bakoitza klik eskasetan kontsultatu dezakezu, ohiko baldintzen konpromisorik gabe. Gainera, eskaera tresnak zure egoera ekonomikoaren eta uneko beharraren inguruko informazioa gehitzeko aukera ematen dizu.

CTA Después txartela CTA Después txartela
Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu

Honek ere interesatu zaitzake

  • Txartelik gabe kutxazainetan dirua ateratzeko zerbitzu hau nola erabili azalduko dizugu.
  • BBVAn, kreditu txartelen eta zordunketa txartelen arteko desberdintasunak azalduko dizkizugu, argi eta erraz.
  • Dirua kutxazainean nola sartu azalduko dizugu, nahi duzunean sartu ahal izan dezazun.
Txartelak - Tresnak Txartelak - Tresnak

Txartelen tresnak

  • Ezagutu BBVAk zuretzat dituen txarteletako bakoitzaren ezaugarriak, konparadore honi esker.