Kreditu txartel bat ezeztatu

Prozesu erraza da, baina ezinbestekoa da xehetasun batzuk kontutan izatea

Kreditu txartel bat finantza-tresna oso erabilgarria da, baina baliteke ezeztatzeko kasua gertatzea: kentzen badizute, baldintza onak ez baditu, ez baduzu behar eta abar. Kreditu txartel bat ezeztatzea pentsa baino errazagoa izan daiteke, baina beharrezkoa da prozedura ezagutzea. Gaizki egiten badugu, baliteke interesak sortzen jarraitzea, eta hori saihestu beharra dago.

Txartel bat ezeztatzeko hainbat arrazoi daude. Ondorioz, arrazoiaren arabera, prozedura bera ezberdina izango da kasu bakoitzean. Ikus dezagun ezeztapena egiteko arrazoien arabera nola jardun behar garen.

Banner superior Después txartela Banner superior Después txartela
Después txartela
Atzeratu egin ahal izango dituzu zure erosketak eta 6.000 kutxazain baino gehiagotan erabili ahal izango duzu.

Arrazoi pertsonalengatik txartel bat ezeztatzeko pausoak

Kreditu txartel baten jabeak txartela ezeztatu nahi badu, ez da nahikoa guraize batzuekin moztea. Prozedura egokia egiten ez bada, ez da ondo ezeztatuko eta txartelak ohikoak diren komisio eta interesak sortzen jarraituko du.

Ezeztatzeko, ezin da alde edo aurkako mugimendurik egon. Nahiz eta saldoa oso txikia izan, txartelak gastuak sortuko lituzke. Behin txartelaren saldoa zero izatean, banketxeari txartela ezeztatu nahi dela esan behar zaio bulegora joanda, telefonoz deituta edo bankuak erabilgarri dituen edozein plataformetan.

Banketxeak kreditu txartelaren saldoa zero dela ikustean, ezeztatzeko izapideekin hasiko da. Azkenik, txartel fisikoa sukurtsalean eman behar da.

Lapurreta edo galera kasuan txartel bat ezeztatzea

Txartela ezeztatzera derrigortuta bazaude galdu egin duzulako edo lapurtu egin dizutelako, egin beharreko prozedura aurreko kasuenen bestelakoa da.

Prozedura arintzeko asmotan, BBVAko webgunean txartela ezeztatzeko modu ezberdinak azaltzen dituen atal bat dago.

Lapurreta kasuan, funtsezkoa da txartela blokeatzea inork ez erabiltzeko eta kutxazainetan dirua ez ateratzeko, edo online erosketetan edo transferentzietan ez erabiltzeko. Eragiketa egin daiteke web-orriaren beraren bitartez, BBVA España aplikazio mugikorraren bidez, telefonoz BBVA lineara deituz edo BBVAren edozein bulegotan. Behin txartela blokeatuta, titularrak kontratua mantentzen duen txartel berri bat jasoko du PIN berdinarekin, baina PAN ezberdinarekin.

Banner Central Después txartela Banner Central Después txartela
BBVA kreditu txartela
Atzeratu zure erosketak Después txartelarekin eta sartu 6.000 kutzain baino gehiagotan.

Lapurreta kasuan, garrantzitsua da txartelaren egoera komisaria batean salatzea blokeatzeaz gain. Honela, banketxeak salaketa edozein unetan erabil dezake.

BBVAko apparekin, zure kreditu txartelaren mugimenduak kontsulta ditzakezu egin ez dituzun laburpen edo ordainketak ikusteko eta, beharrezko kasuan, unean zure txartela ezeztatzeko.

CTA Después txartela CTA Después txartela
Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu

Honek ere interesatu zaitzake

  • Txartelik gabe kutxazainetan dirua ateratzeko zerbitzu hau nola erabili azalduko dizugu.
  • BBVAn, kreditu txartelen eta zordunketa txartelen arteko desberdintasunak azalduko dizkizugu, argi eta erraz.
  • Dirua kutxazainean nola sartu azalduko dizugu, nahi duzunean sartu ahal izan dezazun.
Txartelak - Tresnak Txartelak - Tresnak

Txartelen tresnak

  • Ezagutu BBVAk zuretzat dituen txarteletako bakoitzaren ezaugarriak, konparadore honi esker.