Zeintzuk dira kutxazainen komisio ohikoenak

2015eko erreformarekin komisioen ikuspegia aldatu egin zen Espainian: ezagutu zure gaur egungo egoera hemen

Inori ez zaio ezezaguna egingo kutxazain automatiko batetik kreditu edo zordunketa-txartel batekin dirua ateratzea. Nahiz eta establezimendu ia guztiek, hala nola, jatetxe, denda, zinema edo antzokiek, baimentzen dituzten txartelarekin zuzenean egindako ordainketak, eskudiru kopuru bat gainean izatea aukerarik onena da ezustekoak saihesteko. Hala ere, gure kontutik dirua ateratzeko garaian, garrantzitsua da kutxazainetan zer komisio dauden eta nola funtzionatzen duten jakitea.

Kutxazainetako komisioak, arau orokorrez, banketxeak kide ziren sarearen arabera finkatzen ziren, 2015eko urrira arte. Hau da, kutxazainak Servired, Sistema 4b edo Euro 6000 sareetan biltzen ziren eta, gainera, elkarri komisioak kobratzen zizkioten eragiketa bakoitzeko. Hala ere, Ministroen Kontseiluak 11/2015 Errege Lege Dekretua onartu zuen, eta, haren bidez, komisioak zuzenean txartelaren titularrei kobratzea debekatu zitzaien kutxazainetako erakunde titularrei; horren ordez, kutxazainaren titularrak txartelaren erakunde jaulkitzaileari kobratzen dio komisioa eta, hark, bere aldetik, titularrari jasanaraz diezaioke komisio hori. Horregatik, gaur egun gure buruari galdetu behar dioguna ez da zer saretatik ari garen dirua ateratzen, baizik eta zer bankutatik: Santander? Caixabank? Sabadell?

Banner superior Después txartela Banner superior Después txartela
Después txartela
Atzeratu egin ahal izango dituzu zure erosketak eta 6.000 kutxazain baino gehiagotan erabili ahal izango duzu.

Komisio-sistemaren ezaugarri nagusiak

Arestian aipatutako 11/2015 Errege-dekretu-Legea onartu egin zen aldeen arteko lehiakortasun, gardentasun eta konfiantzazko baldintzetan eman zitezen ordainketa-zerbitzuak. Lege hori indarrean sartu zen 2015eko urrian eta berritasun batzuk finkatu zituen egun kutxazainetako komisioen sorkuntzan eta kobratzean. Ezaugarri horiek hurrengoak dira:

  • Banako erakunde bakoitza arduratzen da kutxazainak erabiltzeagatik gainerako erakundeei zer komisio kobratuko dien erabakitzeaz. Arau horrekin guztiz aldatzen da ordura arte erabilitako sistema, komisioak ez baitira batera erabakiko banku bakoitzak erabiltzen dituen ordainketa bitartekoen sarearen arabera. Hau da, sare bereko, esaterako Servired, bi erakunde desberdinek lege horren aurretik komisio berdinak kobratzen zituzten haien kutxazainetan; orain, erakunde bakoitza askea da nahi dituenak finkatzeko, finkatutako lehiakortasun eta gardentasun mugekin. Erakunde igorleak kutxazainaren titularra den erakundeari asetu behar dion komisioa erakundeen arteko adostasuna izan dezake helburu.
  • Komisioa ezin zaio zuzenean txartelaren erabiltzaileari kobratu; horren ordez, txartela jaulki duen bankuari kargatzen zaio.
  • Banku jaulkitzaileak, hala nahi badu, txartelaren titularrari jasanaraz diezaioke kutxazainaren banku titularrari ordaindu dion komisioa. Bankuak txartelaren titularrari kutxazainaren komisioa jasanaraztea erabakitzen badu, horretaz gain, erabaki ahal izango du komisio osoki edo partzialki kobratzen dion, eta komisioaren ehuneko desberdinak finkatu ahal izango ditu bere bezeroak eskudirua atera duen banketxearen arabera.
  • Finantza-erakundeak bere bezeroari komisioa kobratzea erabakitzen badu, eskatutako zenbatekoak inoiz ezingo du izan kutxazainaren jabea den bankuak kobratu diona baino handiagoa.

Nola eragiten diete kutxazainen komisioek BBVAko bezeroei?

BBVAko bezeroa baldin bazara eta kreditu edo zordunketa-txartel bat baduzu, ziur galdetzen ari zarela zertan eragiten dizuten kutxazainen komisioek. Gure herrialdean dagoen banketxe bakoitzaren komisioak kalkulatzen hasi aurretik, jakin behar duzu BBVAk 6.000 kutxazain baino gehiago dituela lurralde nazional osoan. Horrelako kutxazain sare zabalarekin oso zaila da zauden lekutik metro gutxira bat ez aurkitzea.

BBVAk ez die bere bezeroei komisiorik kobratzen bere kutxazainetako batetik eskudirua zordunketan ateratzen badute; hau da, ordainketak helbideratzen diren kontuetan kargatzen bada. Gauza aldatu egiten da xedapena kreditura egitean, hau da, txartelaren kreditu-kontuaren aurka. Kasu horretan BBVAk titularrei komisioa % 3,50 kobratzen die, gutxienez 3 €.

Bezeroari dirua ateratzeko operatiboa errazteko, BBVAk kutxazainen lokalizatzailea diseinatu du. Tresna hori erabiltzea zauden hiria, posta-kodea edo kalea bilatzailean sartzea bezain erraza da. Hori egin ostean, bulego eta kutxazainen artean bilatu nahi duzun aukeratu ahal izango duzu, eta jarraian, mapa batean agertuko zaizkizu adierazita gertu dituzun kutxazain guztiak.

BBVAk kutxazain sare handia du, baita kokalekuak bilatzeko tresna erabilgarria ere, BBVAaren bezero baldin bazara beste erakundeetara jo behar ez izateko. Hala ere, beti ez denez horrela izaten, BBVA ez diren beste kutxazainek dituzten komisioak ikusiko ditugu azkar eta erraz.

Banner Central Después txartela Banner Central Después txartela
BBVA kreditu txartela
Atzeratu zure erosketak Después txartelarekin eta sartu 6.000 kutzain baino gehiagotan.

Dirua zordunketan atera behar baduzu, eskudiruaren ateratzea 2 €-koa da CaixaBanken. Banco Santanderren bada, 1,85 €-koa izango da komisioa. Azken horren oso antzekoa da Banco Sabadellen komisioa, 1,80 €-tan finkatua; Grupo Banco Popularren 1,50 €-ko komisioa izango duzu; Bankinterren 1 €-koa izango da, Bankiak 0,98 €-ra jaisten du eta hurrengoa Evo Banco da 0,65 €-ko komisioarekin; ING Directek 0,50 €-ko komisioa du. Azaldu dugun moduan, komisio horiek erakunde horiek BBVAri kobratzen dizkie, eta ondoren BBVAk txartelaren titularrari jasanarazten dizkie.

BBVAren kutxazain sare zabala dela eta, dirua ateratzeko, gure erakundekoa ez den kutxazain batera joan behar izateko aukerak murriztu egiten dira. Ez izan zalantzarik eta erabili bulegoen lokalizatzailea eta kontsultatu webean BBVAren kutxazain sareak eskaintzen dituen abantaila guztiak.

CTA Después txartela CTA Después txartela
Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu

Honek ere interesatu zaitzake

  • Txartelik gabe kutxazainetan dirua ateratzeko zerbitzu hau nola erabili azalduko dizugu.
  • BBVAn, kreditu txartelen eta zordunketa txartelen arteko desberdintasunak azalduko dizkizugu, argi eta erraz.
  • Dirua kutxazainean nola sartu azalduko dizugu, nahi duzunean sartu ahal izan dezazun.
Txartelak - Tresnak Txartelak - Tresnak

Txartelen tresnak

  • Ezagutu BBVAk zuretzat dituen txarteletako bakoitzaren ezaugarriak, konparadore honi esker.