Nola funtzionatzen du kutxazain automatiko batek?

Zer ezkutatzen da kutxazain automatikoaren pantaila atzean? Ezagutu bere funtzionamendua

Prozesua denok ezagutzen dugu: kutxazain bat bilatu, txartela sartu, zenbaki sekretuarekin identifikatu, beharrezko kopurua aukeratu, eta, segundo eskasetan, dirua jaso. Baina, nola funtzionatzen du kutxazain automatiko batek?

Nahiz eta prozesu sinplea iruditu, orain dela urte batzuetatik informatika, teknologia eta ikerketa konbinatzen dituen prozesu konplexua da. Gure kutxazain automatikoen zuzeneko arbasoak XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan zeuden. Lehen kutxazain automatikoek gaur egungo "ordenagailurik" ez izan arren, denbora gutxian haientzat diseinaturiko teknologia garatu zen. Gaur egun teknologia hori aplikatzen da, etengabe eguneratuz.

Banner superior Después txartela Banner superior Después txartela
Después txartela
Atzeratu egin ahal izango dituzu zure erosketak eta 6.000 kutxazain baino gehiagotan erabili ahal izango duzu.
Gaur egun, kutxazain guztiek ordenagailu bat dute softwarearekin, gailuaren mekanismoa kudeatzeko, eta kontsulta eta operazioak kontrolatzeko. Kutxazain bat dirua ateratzeko eta sartzeko tresna izateaz gain, mugimenduak kontsultatzeko edo mota guztietako kudeaketak egiteko balio du.

Kutxazain automatiko baten funtzionamendua

Kutxazain elektroniko bat erabiltzean, erreakzio teknologiko baten segida gertatzen da. Lehenik eta behin, txartela zirrikitutik sartu behar da. Une horretatik aurrera, gailu batek txartela irakurtzen du, eta bankuarekin konektatzen da automatikoki. Horrela, kode pertsonalaren bidez egindako egiaztapena ondoren, bezeroak aukera ezberdinak ditu.

Demagun eskudiru ateratzeak egitea dela bezeroaren nahia.
Kutxazainen helburu nagusia da; haien presentziaren justifikazioa. Batez ere bankuen arteko konexio zabalak beste erakundeetako kutxazainetatik dirua ateratzea ahalbidetzen duelako (batzuetan komisio bat ordainduz).

Kredituan edo zordunketan txartel bidez eskudiru ateratzea egitea eskatzen denean, kutxazain automatikoak eskatu egiten dizu adierazteko kopuru zehatza eta orduan, dirua zenbatu eta eman egiten dizu azkar. Prozesu hau 400 osagairen konbinazioari esker gauzatzen da; zazpi pausoko engranaje perfektua zuri billeteak emateko:

  • Bezeroak nahi duen kopurua tekleatzen du (batzuetan, billete konbinaketa ere eska dezake).
  • Kutxazainak saldo erabilgarritasuna egiaztatzen du. Egotekotan, baimendu egiten du.
  • Billeteak dituzten erretiluek mekanismoari dirua eskaintzen diote.
  • Engranaje konplexu batek billeteak banaka hartzen ditu.
  • Sentsore optiko batek billeteen kopurua eta egiatasuna ziurtatzen du.
  • Zirrikitu edo konpartimentu bat irekitzen da, eta bezeroari eskatutako esku-dirua ematen dio.
  • Bezeroari egiaztagiri bat nahi duen galdetzen dio, eta, erantzun ondoren, prozesua amaitzen du eta sesioa deskonektatzen da.

Prozesua segundo eskasetan gertatzen da, kalitate estandar handienak ziurtatzeko beharrezkoak diren adina. Kutxazainaren konpartimentuetan 3000 billete ere egon daitezke, kantitate ezberdinetan. Ondorioz, zehaztasuna handia izan behar da, baita segurtasuna ere.

Kutxazain automatiko bat segurua da? Bankuaren aldetik, dudarik gabe. Kutxa gotor sendoak eta probatutako softwareak (ikuskapenarekin beti) kudeaketak era seguruan egingo direla bermatzen dute. Edonola ere, batzuetan kutxazainekin iruzurrezko manipulazioak egon daitezke. Horregatik, zerbaitek arreta ematen badizu, komeni da kontuz ibiltzea erabili baino lehen.

Banner Central Después txartela Banner Central Después txartela
BBVA kreditu txartela
Atzeratu zure erosketak Después txartelarekin eta sartu 6.000 kutzain baino gehiagotan.

BBVAren eskaintza kutxazain bidezko kudeaketentzat

Banketxearen kutxazain automatiko batekin aritzean, ongi etorri menuak aukera asko azaltzen ditu. Gure bankuaren kasuan, BBVAko bezeroak bankuko kutxazain batean hainbat gauza egin ditzake: kontsultak (saldoa, mugimenduak, laburpen eskaera) edo eragiketak (dirua sartzea eta ateratzea, transferentziak edo eskualdaketak, ordainagiri edo zerga ordainketa, atzerrira dirua bidaltzea edo mugikorra birkargatzea, besteak beste).

Azken batean, bezeroen banku beharrak unean asetzen dira kutxazain automatikoaren bidez; bankuko kontuak automatikoki banatzen eta kudeatzen dituen tresna. BBVA bezalako erakunde bat teknologiaren lehen postuan mantentzeko lehiatzen da egunero. Ezagutu ezazu kutxazainen erabilgarritasuna gure BBVAko webgunean, baita eskaintzen duten kudeaketa aukerak ere.

CTA Después txartela CTA Después txartela
Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu Txartelak - Agian hau ere interesatuko zaizu

Honek ere interesatu zaitzake

  • Txartelik gabe kutxazainetan dirua ateratzeko zerbitzu hau nola erabili azalduko dizugu.
  • BBVAn, kreditu txartelen eta zordunketa txartelen arteko desberdintasunak azalduko dizkizugu, argi eta erraz.
  • Dirua kutxazainean nola sartu azalduko dizugu, nahi duzunean sartu ahal izan dezazun.
Txartelak - Tresnak Txartelak - Tresnak

Txartelen tresnak

  • Ezagutu BBVAk zuretzat dituen txarteletako bakoitzaren ezaugarriak, konparadore honi esker.