Zer da erantzunkizun zibileko aseguru bat?

Beste bati eragindako kalteak konpontzeko betebeharra duzunez, erantzukizun zibileko aseguru bat behar bat izan daiteke

Kode Zibilaren arabera, norbaitek beste inori kalteak eragiten badizkio, haiek konpontzeko betebeharra du. Betebehar orokor horrek askotariko ondorioak eragiten ditu, eta kalte motaren arabera baldintza ekonomikoak ere desberdinak dira.

Bai partikular batek bai enpresa handi batek kalteak eragin diezazkiote hirugarren bati, baina halako kontingentzien arriskua eta kalte-ordainaren zenbatekoa desberdina izango da kasuan-kasuan. Horretarako, erantzukizun zibileko aseguru mota bat dago egoeraren arabera gertakariari aurre egiteko. Zenbait adarretan eta testuingurutan, erantzukizun zibileko asegurua nahitaezkoa da.

Banner nagusi Seguru BBVA Banner nagusi Seguru BBVA
Ezagutu BBVA aseguruak
Gehien baloratzen duzunak babesik hoberena merezi du.
Artikulu honetan erantzukizun zibila zer den azalduko dizugu, azalpenak emango dizkizugu balizko kasu hori aseguratzeko dauden moduei buruz ere, eta mota horretako produktu izar batek nola funtzionatzen duen erakutsiko dizugu; hain zuzen, BBVA RC Pymes y Autónomos asegurua, azkenean interesatuz gero klik bakar batean kontratatu ahal izango duzuna.

Erantzukizun zibila Kode Zibilean

Kode Zibila da alor juridiko zibilak arautzen dituen funtsezko legeria. Espainian, 1889ko uztailaren 25eko BOEn (206. zk.) promulgatu zen araudi erkide hori, eta aldaketa ugari egin ondoren, gaur egun indarrean dago oraindik.

Kode Zibilaren 1902. artikuluak honako hau dio zehazki: "Norbaitek, egite edo ez-egitearen ondorioz, kalte egiten badio beste inori, tartean errua edo zabarkeria izanik, eragindako kaltea konpontzeko betebeharra du".

Egitate horrek, bada, nork bere edo erantzukizunpean dituen besteren gaineko erantzukizuna hartzeko eskatzen dio orori, testu bereko 1903. artikuluan adierazten den moduan (gurasoek seme-alaben gain, tutoreek tutoretzapekoen gain, jabe edo zuzendariek beren langile edo mendekoen gain, eta abar).

Eta kaltearen eragileari egiten zaion eskakizun horrek, erantzukizun zibil izenekoak, kalte-ordain ekonomikoa ekarri ohi du lehenik eta behin edo, desadostasunik bada, auzibidezko gatazka. Nolanahi ere den, beraz, diru kopuru nabarmena ordaintzea eragin dezake erantzukizun horrek eta norberaren ondarea edo enpresaren bideragarritasuna arriskuan jar dezake horrek.

Hirugarren batzuei eragindako kalteen ondoriozko arazo handi horiei aurre egiteko, behar izanez gero erantzungo duen aseguru batez bermatu daitezke halako gertakariak. Alderdi erabat desberdinek, adibidez, haur baten bihurrikeriak edo multinazional handi baten axolagabekeriak, dagokion kalte-ordaina ekarriko dute berekin. Jakina, eragindako kaltearen arabera desberdina izango da. Horregatik, betiere erantzukizun zibil mota desberdinei buruz hitz egin behar da.

Erantzukizun zibil motak

Erantzukizun zibila desberdina denez kasu bakoitzaren arabera, bide bat baino gehiago dago hari aurre egiteko. Ildo horretan, erantzukizun zibileko aseguru bati buruz pentsatuz gero, funtsezko alderdi bat hartu behar dugu beti kontuan: Nor estaltzen du?: Ni neu, nire enpresa edo nire ardurapean daudenak?

  • Familia batentzat, partikularrentzako erantzukizun zibileko asegurua kontratatzea izango da egokiena. Haren bidez, estalita geratuko dira asegurudunak eta haren ardurapeko pertsonek nahiz animaliek eragindako kalteen ondoriozko kalte-ordainak. BBVA Etxebizitza aseguruak erantzukizun zibileko berme bat hartzen du barne, etxeko kide guztientzako estaldurarekin, kontratuaren baldintzetan ezarritakoaren arabera, baita familiaren maskota arraza arriskutsu gisa adierazita ez badago ere.
  • Enpresa edo autonomoentzako erantzukizun zibileko aseguruak, aldiz, enpresa edo merkataritza jardueran aritzean hirugarren batzuei eragindako kalteetatik babesten du. Halako gertakariak estaltzeko, RC Pymes y Autónomos asegurua dugu; kontratuaren baldintzetan zehazten den bezala, erantzukizun zibileko polizetan espezializatutako aseguru konpainia baten zerbitzu eta kalitate bermea dakar berekin: hau da, HISCOX.
  • Gerente eta administratzaileentzako erantzukizun zibileko aseguruek haien ondare pertsonala babesteko estaldura ematen dute, baita gerta litezkeen defentsa prozesuen ondorio ekonomikoei aurre egiteko ere. Gerentearen erantzukizun zibila estaltzeko, halaber, Administratzaile eta Zuzendarien erantzukizun zibilerako Hiscox poliza dugu. Kontratuaren baldintzetan ezarritakoaren arabera, gerentearen erantzukizun zibila ez ezik, baditu bestelako estaldurak ere, esaterako, erantzukizun zibil korporatiboa edo enplegu-jardunbideei dagokiena. Horiek guztiek besteengandik desberdintzen eta merkatuko aukera onenetarikoa bihurtzen dute.
  • Ehiza eta arrantzarako erantzukizun zibileko aseguruen helburua hirugarren batzuei jarduera horien ondorioz eragindako kalteen ordaina da, zenbaitetan heriotza ere eragin izan dutenez. Kasu horretan, CASER konpainiaren poliza eskain dezakegu Ehizako erantzukizun zibila estaltzeko. Kontratuaren baldintzetan ezarritakoaren arabera, "Oinarrizko aukera" hauta dezake bezeroak, Legeak eskatzen dituen estaldurekin, edo "Estaldura hedatua" aukera dezake, honelako gertakariak estaltzeko: Gorputz istripuak (< 65 urte), ehizarako armei egindako kaltea, ehiza txakurren heriotza, osasun laguntza eta defentsa juridikoa / fidantzak.
Banner zentral Seguru BBVA Banner zentral Seguru BBVA
Ezagutu gure aseguruak
Eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena.

Erantzukizun zibileko aseguru profesional batekin, aurre egin dakieke lanbideko jardueraren ondorioz suertatzen diren ezustekoei; oro har, interesgarria da gestorientzat, aholkularitzentzat eta abarrentzat… Azken batean, zerbitzu profesionalak ematen dituen pertsona edo enpresa ororentzat, halako erreklamazioei aurre egin behar izatea gerta badaiteke. Kasu honetan, RC Pymes y Autónomos BBVA aseguruak ere lehen aukerako irtenbidea eman dezake aseguru bidez babes daitezkeen jarduera guztietarako.

ETE edo autonomo bakoitzak aseguru mota desberdina behar du, bere beharrekin bat etor dadin; izan ere, estaldurak eta erreklamatzen diren kantitateak ez dira berdinak. Erantzukizun zibileko aseguruak gastu judizialak aseguratu behar ditu, baita egin litezkeen erreklamazioenak ere –estalita badaude–.

Alabaina, kasu bakoitza desberdina denez, garrantzitsua da adibide bakoitzari banan-banan erreparatzea. Eta horretarako, zalantzarik gabe, baliagarria izan daiteke aseguru hauetakoren bat: RC Pymes y Autónomos asegurua.

RC Pymes y Autónomos BBVA aseguruaren adibidea

RC Pymes y Autónomos BBVA asegurua erantzukizun zibileko aseguru bat da, zure lanbide-jardueraren ondorioz hirugarren batzuei eragindako kalteetatik babesteko. Autonomo eta profesionalentzat eta enpresa txiki eta ertainentzat dago pentsatua. Aseguru poliza honekin kezkak kenduko dituzu gainetik, estalitako edozein istripuren ondorioz kalte-ordainik edo defentsa gasturik suertatuko balitz ere. Ba al zenekien aseguru honen estaldurak barne hartzen dituela hirugarren batzuei kalte ekonomiko, material eta/edo gorputzezkoen ondorioz emandako ordainak, eta babesa ematen dizuela, bai zuri, eta bai zure enpresako 10 enplegaturi ere?

Produktu hau kontratatzeak, aseguruaren baldintzetan ezarritakoaren arabera, berekin dakar zure lanbide-jardueran asegura daitezkeen erantzukizun zibil guztiak poliza bakar batean aseguratuta izateak ematen duen lasaitasuna. Gainera, pertsonalizazio interesgarria hartzen du barne; haren bidez, aseguratutako kapital muga desberdinen artean edo frankizia maila desberdinen artean aukeratuz taxutu dezakezu poliza. Hau da, erantzukizun zibileko klausularen ondorioz askotariko kasuak aseguratu daitezkeenez, zure lanbide-jarduerari eta beharrei erabat egokitutako asegurua eratu ahal izango duzu. Laburbilduz, estaldura osoena izango duzu, zure jarduera erabateko lasaitasunez gauzatu ahal izateko. 
Ordaintzeko modalitateari dagokionez, ordainketa bakarrean edo zatika egin daiteke. Eta asegurua berdin-berdin kontrata dezakezu BBVAren bezero izan nahiz ez. 
Aseguruei buruzko web-atalean aurkituko duzu produktuari buruzko informazio osoa, eta zure erantzukizun zibila aseguratzeko beste aukera batzuen berri ere jasoko duzu bertan. Emaiozu begiratu bat eta jarri harremanetan agente batekin, bbva.es webgunearen bidez, zure zalantzak argitzeko eta, are garrantzitsuagoa, zure beharrekin bat datorren eta ezusteko erreklamazioei aurre egiteko benetan erabilgarria den aseguru bati buruz gehiago jakiteko.

ERREPIDE Seguru BBVA ERREPIDE Seguru BBVA

Honek ere interesatu zaitzake

  • Auto aseguruaren prezioan eragina duten faktoreak azalduko dizkizugu.
  • Ezagutu tresna horri buruzko xehetasun guztiak erretirorako aurrezkia planifikatu eta eraikitzeko.
  • Haren funtzionamendua eta gakoak azalduko dizkizugu, baita zure beharretara ongien egokitzen dena identifikatzeko modua ere.
Seguru - Tresna Seguru - Tresna

Tresna de seguru

  • Atera zeure adibidea egun dituzun aseguruekin eta jakin ezazu zenbat aurrez dezakezun BBVA EstarSeguro planean sartzea erabakitzen baduzu.