Nola kalkulatzen den etxebizitza aseguruaren prezioa

Jakin nola ordaindu daukazunagatik soilik; horretarako, aseguratu behar bezala etxebizitzako edukia eta edukitzailea

Etxebizitza aseguru batekin, higiezinaren edukia eta edukitzailea estal ditzakezu. Hala ere, biak batzean aterako den balioak aldatu egingo du asegurudunak ordaindu beharreko urteko prezioa, azken batean, etxebizitza aseguruaren prezioa hark babesten duenaren arabera baitago. Hori dela eta, ez da gauza bera jabetzan duzun ohiko etxebizitzarako asegurua kontratatzea eta, adibidez, kostaldean edo herrian alokatu duzun bigarren etxebizitza aseguratzea.

Baina, zer da edukia eta zer edukitzailea? Zer estaltzen du etxebizitza aseguruak? Eta garrantzitsuena: nola kalkulatzen da etxebizitza aseguruaren prezioa? Ezagutu artikulu honen erantzuna, baita etxebizitza aseguratzeko aukera lehiakor bat.

Banner superior Seguros BBVA Banner superior Seguros BBVA
Ezagutu BBVA aseguruak
Gehien baloratzen duzunak babesik hoberena merezi du.

Etxebizitza aseguruaren prezioa: edukia eta edukitzailea

Etxebizitza aseguruaren prezioa finkatzerakoan, lehenik, edukiaren eta edukitzailearen zenbateko ekonomikoa baloratzen da. Oro har, nahiz eta aseguru etxe batetik bestera alda daitekeen, higiezinaren "edukia" barruan dagoen guztia da; adibidez, altzariak, arropa, etxeko gauzak, etxetresna elektrikoak, etab. Aldiz, higiezina osatzen duten zati finkoak "edukitzailea" dira. Hau da, etxebizitzaren barruko guztia barnean hartzen duena.

Edukia eta edukitzailea gehituta, polizan adostutako urteko prezioa ateratzen da, aseguru etxearen arabera. Baina, zer irizpide erabiltzen dira edukia eta edukitzailea baloratzeko?

Edukia

Ikusi dugunez, etxearen barruan dagoen guztia da edukia. Baina gauza horiek guztiek balio desberdina izan dezakete beren kalitatearen eta antzinatasunaren arabera. Halaber, zenbait objektuk (adibidez, bitxiak) modu independentean har litezke kontuan aseguratzerakoan. Hona hemen guztia behar bezala aseguratzeko zenbait jarraibide:

  • Etxetresna elektrikoak eta teknologia: ziurtatu zure objektuen balioa bermatzen duzula. Etxebizitza guztietan, etxetresna elektriko eta objektu elektroniko ugari daude, eta haiek guztiek etxebizitzaren balio nabarmena hartzen dute. Lapurreta izanez gero, adibidez, objektu horietakoren bat eramaten badute, ordeztu egin beharko da. Hori dela eta, garrantzitsua da aseguruaren polizan elementu horien benetako balioa agertzea.
  • Ondasun pertsonalak: etxeko oinarrizko gauzak eta ohiko erabilerako osagarri guztiak hartzen dira ondasun pertsonal gisa. Hortaz, etxebizitza asegurua kontratatzerakoan, etxeko arropa (janztekoa nahiz ohekoa) ustekabekoetatik babestuko duzu, baita beste ondasun pertsonal batzuk ere. Baina, balio handiko objektuak ere baldin badituzu (adibidez, bitxiak eta artelanak), berariaz adierazi beharko dituzu polizan.
  • Balio handiko objektuak: badituzu bitxiak edo artelanak etxean? Baiezkoa erantzun baduzu eta etxebizitza aseguruak haien balioa estaltzea nahi baduzu lapurretetatik babesteko, poliza sinatzerakoan berariaz aipatu behar dituzu. Horren harira, gogoan izan aseguru etxe bakoitzak bere baldintzak ezartzen dituela bitxi eta balio handiko objektu gisa hartzen diren gauzei dagokienez (artelanak, margolanak, txanpon bildumak, etab.), baita halakotzat hartzeko izan behar duten gutxieneko balioari edo balio unitarioari dagokionez ere.
  • Beste ondasun batzuk: oso garrantzitsua da etxean duzun guztia benetan aseguratzea. Etxebizitzaren aseguruaren edukian, objektu eramangarriak asegura daitezke, besteak beste (adibidez, mugikorra, ordenagailua, etab.), baita etxetik kanpo lapurtzen badizkizute ere. Halaber, etxebizitza aseguru lehiakorrenek laguntza ematen dizute kasu zehatz batzuetan; adibidez, etxeko mantentze zerbitzuren bat baduzu (margolanak zintzilikatzea, lanparak jartzea, altzariak muntatzea, etab.) edo online nahiz etxeko laguntza behar baduzu ordenagailuarekin, tabletarekin edo telefono adimendunarekin (datuak berreskuratzeko zerbitzuak, hodeiko babeskopia, gurasoen kontrolaren konfigurazioa, etab.).

Edukitzailea

Edukiaz gain, etxebizitza aseguruek edukitzailea ere babestu behar dute ustekabekoetatik (aseguru kontratuan ezarritakoaren arabera); hau da, hormak, sabaiak, lurzoruak eta bertako instalazioak. Bestela esanda: instalazio elektrikoa edo ur nahiz berokuntza hodiak, lurzoruak, hormak, sabaiak. Alegia, finko dagoen eta higiezinari dagokion guztia edukitzaile gisa hartuko da. Horren harira, erabilera pribatukoak diren eta etxebizitzaren barruan dauden elementu guztiak ere edukitzaile gisa hartuko dira. Hau da, patioak, terrazak, garajeak, trastelekuak, igerilekuak, etab.

Horrela, edukitzailea aseguratuz gero, ziur egongo gara, kasurik okerrenean eta ezbeharren baten ondorioz higiezina guztiz suntsitzen bada (adibidez, aseguratutako etxebizitza erre delako) edo haren zati bat bakarrik (adibidez, komuneko hodi bat lehertu delako), ezbeharra gertatu aurreko egoerara leheneratu ahal izango dela aseguratutako etxebizitza eta ezer gertatu izan ez balitz bezala berreskuratu ahal izango dela higiezinaren balioa.

Banner central Seguros BBVA Banner central Seguros BBVA
Ezagutu gure aseguruak
Eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena.

Nola aurreztu etxebizitza asegurua kontratatuta?

Etxe batean, bakoitzak bere gauzak ditu. Hori dela eta, aseguru lehiakor baten prezioak behar bezala (ez goitik, ez azpitik) baloratzen du edukiaren eta edukitzailearen zenbatekoa. Balorazioa egiterakoan, hanka sartzeko bi arrisku daude:

  • Estaldura batzuetan "bikoitza” ordaintzea; adibidez, etxebizitza baten kasuan, alderdi horiek komunitateko aseguruan sartuta daudelako. Horren harira, argitu beharra dago merkatuan dauden komunitateko aseguru batzuetan bizilagun bakoitzak estaldura batzuk aukera ditzakeela; adibidez, etxebizitzaren hodi pribatiboetako urek eragiten dituzten kalteak. Normalean, komunitateko aseguruek eraikinaren eremu komunetan gertatzen diren kalteak soilik estaltzen dituzte (adibidez, komunitatearen sarreran dagoen ispilua apurtzea, komunitateko hodian ur isuria gertatzea, atarian sutea gertatzea, etab.), baina komeni da etxebizitzaren barruan gertatzen dena etxebizitza aseguru partikular batekin babestuta izatea, etxebizitzaren barruan gertatzen diren kalteak estaltzeko (adibidez, atariko atearen beira apurtzea, komunean ur isuria izatea, sukaldean sutea izatea zartagina sutan ahaztuta utzi dugulako, etab.). Horregatik, oso garrantzitsua da jakitea zer estaltzen duen komunitateko aseguruak ustekabekorik izan ez dezagun.
  • Gutxiago ordaintzea. Halakoetan, kalteren bat gertatzen bada, dirua baino askoz ere gehiago galduko duzu.

Ikusi dugunez, arrazoi askorengatik ez litzateke jo behar bi aukera horietara. Hortaz, aseguruan aurreztu nahi baduzu, ez gutxietsi zure ondasunen balioa eta aseguratu etxebizitza benetan barruan duzuna kontuan hartuta.

Beste gai bat da ea etxebizitzan gune hartzailera konektatutako alarma edo ate blindatua izateak aurrezten laguntzen duen aseguruaren prezioan. Normalean, aseguru etxeek positiboki baloratzen dituzte etxebizitzako segurtasun neurriak; batzuetan, gainera, erabakigarria izan daiteke aseguratzeko arriskua onartzeko ala ez onartzeko.

Eta nola ordain dezakegu gutxiago? Beste aukera bat da asegurua ordaintzeko modua, etxe bereko beste aseguru batzuekiko lotura edo berrien kontratazioa berrikustea. Aseguru etxe batzuek eskaintza lehiakorragoak aurkezten dituzte ordainagiria urtero ordaintzen denean (horrela, kontratuaren hasieratik ziurtatzen dute poliza osoa kobratuko dutela), edo, haiekin beste produktu batzuk kontratatuta badituzu, beste deskontu bat aplikatzen dizute aseguru berria kontratatzean.

Horren harira, BBVA EstarSeguro Planari esker, bezeroek BBVA Seguros bidez kontratatutako aseguruen ordainketa multzoka dezakete, eta ordainketa interesik gabeko 12 hilerokotan zatikatu, baita % 15erainoko hobari bat izan ere Planean dauden poliza guztietan, bertan dagoen aseguru kopuruaren arabera.

BBVAren eskaintzari buruzko informazio gehiago nahi baduzu eta etxebizitza aseguruaren prezioa jakin, sartu bbva.es helbidean. Aseguru honekin, etxebizitzaren edukia eta edukitzailea aseguratzeaz gain, inolako kosturik gabe erabili ahal izango dituzu polizan dituzun beste zerbitzu batzuk; adibidez, Manitas zerbitzua eta online nahiz etxeko laguntza informatikoa. Begiratu zer prestatu dizun gure bankuak.

CTA Seguros BBVA CTA Seguros BBVA
Seguros - También podría interesarte Seguros - También podría interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Biziarteko errenta aseguruaren ezaugarriak azalduko dizkizugu, baita haren abantailak ere.
  • Besteei eragindako kalteak konpontzeko betebeharra duzunez, baliteke erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa izatea.
  • Haren funtzionamendua eta gakoak azalduko dizkizugu, baita zure beharretara ongien egokitzen dena identifikatzeko modua ere.
Seguros - Herramientas Seguros - Herramientas

Herramientas de seguros

  • Atera zeure adibidea egun dituzun aseguruekin eta jakin ezazu zenbat aurrez dezakezun BBVA EstarSeguro planean sartzea erabakitzen baduzu.