Bermatutako pentsio planak: nola funtzionatzen duten

Inbertitutako diru-kopuruaren % 100 berreskuratzeko aukera ematen dute erreskatearen unean, zenbait baldintza beteta.

Pentsio-plan bat aukeratzerako orduan bereziki profil kontserbadoreetarako egokia den bat dago, hau da, euren aurrezkietarako arrisku minimoa nahi duten bezeroak: bermatutako pentsio-planak dira. Produktu honek gainerako pentsio-planen antzera funtzionatzen du baina garrantzitsua den desberdinatasun bat du, planaren titularrak erreskatearen momentuan inbertitutako diruaren 100% berreskuratzea du bermatua, betiere plana epemugaraino mantentzen denean. Aurreratutako erreskatearen kasuan, ez da bermea aplikatuko eta erreskatea erreskate datan merkatuaren balioa kontuan hartuta egingo da.

Gainera, parte-hartzaileak jasotako kapitalaren gainean finkoa edo aldagarria izan daitekeen errentagarritasuna jaso dezake, hitz egiten ari garen bermatutako pentsio-plan motaren arabera.

Emandako inbertsio hau berreskuratzeko berme hau ez da beste motako planetan existitzen, eta ondoren garatuko diren ezaugarri eta berezitasun batzuekin bat datoz.

Banner Nagusi Kalkulatzen Erretiro Banner Nagusi Kalkulatzen Erretiro
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Pentsio plan bermatu hauek eskaintzen duten bermea haiek merkaturatzen dituen banku erakundeak berak ematen du. Titularrak kontratatutako planak estipulatutako errentagarritasuna lortzen ez badu, erakundeak berak bezeroak emandako diruaren osotasuna errekuperatu arte beharrezkoa den kapitala ordainduko du.

Hala ere, bermea pentsio plan bermatuari aplikatzeko, bezeroak posizio horri eutsi behar dio, gutxienez pentsio plana epemugara iristen den arte. Titularrak bere pentsio-plana beste banku erakunde batera mobilizatzea edo pasatzea erabakitzen badu, automatikoki berme hori edo bere inbertsioaren babesa galtzen du.

Era berean, pentsio plan bermatuek ere ez dute ziurtatzen inbertitutako kapitalaren % 100 berreskuratuko denik legean jasotako gorabeheraren baten ondorioz pentsio plana ixten bada:

  • Titularraren baliaezintasuna.
  • Menpekotasuna edo menpekotasun handia.
  • Gaixotasun larria.
  • Heriotza.
  • Iraupen luzeko langabezia.
  • Ohiko etxebizitzaren etxegabetze egoera.

Gorabehera horietako bat gertatzen bada, pentsio plan bermatuaren titularrak inbertitutako dirua berreskuratzeko eskubidea izango du, baita une horretara arte sortu izan daitekeen errenta ere; hala ere, kasu horretan, galerak egon daitezke, ez baita bermea aplikatzen eta erreskatea eskatutako dataren likidazio balioaren arabera egiten baita.

Bermatutako pentsio-planaren ekarpenak eta zergen-ordainketa

Gainontzeko pentsio-planak ez bezala, bermatutakoetan ekarpen bakarra egiten da kontratazioaren momentuan, zein data zehatz batzuetara mugatuta egongo den.

Bestalde, plan bermatu horiek beste guztiek bezala ordaintzen dituzte zergak, nahiz eta salbuespen bat dagoen: planaren epemuga bermatutako errentagarritasuna lortu ez bada eta bankuak diferentzia ordaintzen badigu, diru honek ez du lan errenta gisa ordainduko baizik eta higigarri kapitalaren etekin gisa, dagokion atxikipenekin.

Bermatutako pentsio-planen modalitateak

Honek inbertitzen duen produktu finantzarioen arabera bermatutako bi pentsio-plan mota aurkitu daitezke:

  • Errenta finkokoa: pentsio-plan hauek altxor bonu eta letra gisa inbertitzen dute errenta finkoko aktiboetan, horregatik errentagarritasunak beste produktuetan baino arrisku txikiagoa du, baina ere izaten da txikiagoa.
  • Errenta aldakorrekoa: pentsio-plan hauek Balore-burtsan kotizatzen duten enpresen akzioen bezalako errenta finkoko gailuaetan inbertitzen dute. Era horretako pentsio plan bermatuetan, lor daitekeen mozkina errenta finkokoetakoa baino handiagoa da, nahiz eta inbertsioak arrisku handiagoa bereganatzea ere badakarren. 

Bermatutako pentsio-planen erreskatea

Gainontzeko pentsio-planen bezala, bermatutakoek dirua hiru era desberdinetan berreskuratzeko aukera ematen dute:

  • Kapital gisa: pentsio-planaren epemuga heltzen denean ordainketa bakarra jasotzen da.
  • Errenta gisa: banku erakundearekin hitzartutako hilabete kopurua zehar hileroko errenta bat jasotzen da, planak bermatzen duen diruaren osotauna berreskuratu arte.
  • Modu mistoan: pentsio-planen epemuga heltzen denean zehatza den kapitalaren zenbateko bat berreskuratzen da, ondoren, aldizka errenta bat jasotzeko.
  • Era malguan: zeinetan onuradunak askatasun osoz kobrantzean data eta zenbatekoa aukeratzen duen, zehaztutako aldizkakotasun bat izan gabe.
Banner Zentral Pentsio-plan Banner Zentral Pentsio-plan
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Komisioak eta gastuak

Bermatutako edo bermatu gabeko pentsio-planetara alkartutako komisio mota bi daude:

  • Kudeaketa komisioa , zeinek gehienez legez posizio kontuen urteko balorearen %1,5 du. Aukeran, adierazitako muga posizio kontuen urteko balioaren % 1,2 gehi emaitzen kontuaren % 9rekin ordez daiteke.
  • Gordailu komisioa, posizio kontuen balorearen urteko % 0,25eko legezko mugarekin.

Era osagarrian eta erakunde kudeatzailearen arabera, bermatutako pentsio-planak harpidetza eta diru-itzultze komisioak izan ditzakete, zeintzuek, dena den, araudian eta merkatu-fitxan zehaztuta agertuko diren.

ERREPIDE Simulagailu Ostatu ERREPIDE Simulagailu Ostatu
Pentsio-plan - Ere ahal izango luke interesarte Pentsio-plan - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio-plan - Tresna Pentsio-plan - Tresna

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?