Erretiro planen eta pentsio planen arteko desberdintasuna

Erretiro-plana zer den kontatzen dizugu

Hasiera batean, erretiro-planak eta pentsio-planak gauza bera direla dirudi, biak pentsioaren osagarri direlako, eta biek ematen digutelako aukera erretiro aldian lasaiago bizitzeko.

Baina bi produktu desberdin dira, ezaugarri eta funtzionatzeko era desberdinekin.

Banner Superior Calcula Jubilación Banner Superior Calcula Jubilación
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

- Bere izaeragatik: Egia esan, erretiro plana aseguru bat da eta, funtsean, aseguru konpainien bidez kudeatzen da. Aldiz, pentsio plana aurrezteko produktu finantzarioa da; ekarpenak egin ditzakegu bertara, eta erretiroa hartzerakoan ekarpenok berreskuratu.

- Erreskatearengatik: Erreskatea desberdina da: erretiro plana edonoiz erreskata diteke, baldin eta hitzartuta ditugun baldintzak betetzen baditugu. Bestela, zigorra ordaindu behar da. Bestalde, pentsio plana erretiroa hartzean soilik erreskata daiteke; salbuespen egoera batzuetan bada lehenago erreskatatzerik.

- Errentagarritasuna/arriskua harremanarengatik: Produktu finantzarioa ez denez, erretiro planaren errentagarritasuna ez da pentsio planarena bezain handia. Alderdi horri dagokionez, plana erakargarriagoa da, baina, hein handi batean merkatuen arabera dagoen produktu finantzarioa denez, arrisku handiagoa ere badakar, bereziki errenta aldakorreko plana bada.
Banner Central Plan de Pensiones Banner Central Plan de Pensiones
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

- Fiskalitatea: Errenta-Aitorpenean kengarria. Pentsio plana ez bezala, erretiro plana ez da kengarria. Baina, zergak arindu ez arren, erretiro planetik libre geratzean, planak sortutako interesengatik soilik ordainduko ditugu zergak (alegia, kuotetan ordaindu ditugun interes horiengatik).

Erretiro plana edo pentsio plana? Eta zergatik ez diguzu galdetzen? Galdera gehiago badituzu edo sakondu egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan; BBVAn, pozik aholkatuko zaitugu.

CTA Simulador Pensiones CTA Simulador Pensiones
Planes de Pensiones - También podría interesarte Planes de Pensiones - También podría interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Planes de Pensiones - Herramientas Planes de Pensiones - Herramientas

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?