Zer inbertsio dira seguruagoak

Inbertsioaren prozesuan beharrezkoa da jakitea errentagarritasun handiagoek arrisku handiagoak ekarriko dituztela

Segurtasuna inbertitzaile askorentzat izugarrizko garrantzia duen irizpidea da, bai arriskuari sekulako higuina edo inbertsioa den objektuarekiko zuhurtzia irizpidea medio, eta galerak izateko aukerak ezabatzen edo txikitzen saiatzen dira.

Inbertsio psikologiaren ñabardurak alde batera utzita, inbertsio baten segurtasunak garrantzia gehiago hartzen du inbertitzen dugun xedea denbora aldetik gertuago baldin badago. Denborak inbertsioa era garrantzitsuan baldintzatzen du, maniobra marjina txikitzen edo handitzen duelako.

Imajinatu bere erretirorako aurrezten ari diren bi pertsonen kasua. Lehena ibilbidearen amaieran dago ia, eta bost urte geratzen zaizkio erretiratzeko. Pertsona horrentzat, segurtasuna aldagai erabakigarria da, bere aurrezki-xedearen garrantzia eta hamarkadetan zehar aurreztutakoa ez gastatzeko esfortzua dela eta. Kasu honetan, kapitala gordetzea da lehentasuna. Bigarren pertsonak 30 urte ditu, eta erretirorako aurrezten hasi da. Bere aurrezkiaren denbora-muga hiru hamarkada baino gehiagokoa da, eta errentagarritasuna handitu behar du, oraindik marjina handia du eta. Pertsona honen kasuan, arriskua arriskuak ez hartzea da, hain zuzen ere. Segurtasunak garrantzia galtzen du egoera honetan.
Goiko bannerra Kalkulatu errentagarritasuna Goiko bannerra Kalkulatu errentagarritasuna
Ateratzen alderdi zure dirura
Aukeratu zure beharretara ongien egokitzen den inbertsio funtsa.

Segurtasuna neurtu: hegakortasuna

Hegakortasuna arriskuaren neurri bat da, inbertsioen eremuan sarri erabilia. Aktibo baten balio zenbat desbideratzen den neurtzen du, bere batez besteko balioaren arabera denboraldi jakin batean. Hegakortasun maila handiagoa baldin bada, arriskua ere, baita irabazteko gaitasuna ere, desbideratzea positiboa edo negatiboa izan daiteke eta.

Bada inbertsiorik arriskurik gabe?

Arriskurik gabeko aktibo batek aurretik jakindako errentagarritasuna eskaintzen du, eta ez du arriskurik; hau da, ez du hegakortasunik eta, hortaz, bere balioa ez da aldatuko denborarekin. Errentagarritasuna eta arriskua estu lotuta daudenez, arriskurik gabeko aktiboek itzulera baxua izango dute. Gainera, "arriskurik gabeko" kontzeptua ñabarduraz beteta dago. Horren adibide da herrialde oso kaudimendun baten zor publikoa: bere konpromisoei aurre egingo die probabilitate oso altuarekin, baina ezin du erabateko ziurtasunarekin aurkakoa gertatuko ez dela ziurtatu.

Errentagarritasun gehigarria xede duen edozein inbertsiok arrisku handiagoa hartu behar izango du, aktibo horiek eskaintzen dutenaren aldean. Edonork oso argi izan beharko lukeen inbertsioaren oinarrizko printzipioetako bat da hau.

Erdiko bannerra Erdiko bannerra
Funtsen bilatzailea
Ezagutu BBVAren inbertsio funtsen katalogoa.

Zein inbertsio dira seguruago?

Segurtasun irizpideetan oinarritzen bagara, inbertsio ezagunenak arrisku gutxienetik gehienera sailka genitzake honen arabera:

Aurrezkiak eta banku-gordailuak

Produktu hauek aldez aurretik jakindako errentagarritasun finkoa eskaintzen dute, eta, orokorrean, zehaztutako epe batean. Interes-tasa baxuko inguruetan, errentagarritasun oso baxua eskaini ohi dute, eta, horregatik, produktu hauek inbertitzaile kontserbadoreentzat gomendatzen ditugu, segurtasuna errentagarritasunaren gainetik gailentzen dutelako. Produktu horien berezko arriskua erakunde finantzarioaren porrotan errotuko litzateke, nahiz eta gordailuen berme funtsaren bidez bezeroko 100.000 eurora arte bermatuta egon.

Errenta finkoko inbertsioak

Errenta finkoko aktiboen eskaintza zabala dago, batzuek arrisku baxukoak (Altxorraren Letrak, esaterako) eta, besteak, arrisku handikoak (garatzeko bidean dauden herrialdeen errenta finkoko tituluak, esaterako). Errentagarritasuna finkoa eta aldez aurretik jakina da, tituluak haien mugaegunera arte mantzen badira beti ere. Edonola ere, arriskuak ere badira:

  • Merkatu arriskua: baloreak ordaindutako prezioaren azpitik egoteko aukera da.
  • Likidezia arriskua: merkatuan kontrapartida ez aurkitzeko arriskua da, eta, hortaz, produktua saltzeko ezintasuna.
  • Kreditu arriskua: Interesen abonu falta edota igorlearen inbertsio nagusiaren faltaren ondorioz hartzen den arriskua da.

Inbertsioak errenta aldakorrean

Errenta aldakorra balio merkatu antolatuetan lortutako enpresen akzioei deitzen zaie. Kotizatzen duten tituluak dira, eta hegakortasun maila handiagoa da errenta finkoaren tituluen aldean. Kontrapartidan, errentagarritasun handiagoa lortzea dute xede. Errenta aldakorreko tituluek ez dute oinarrizko errentagarritasun bat eskaintzen (nahiz eta batzuek dibidendu bidezko aldizkako ordainketak eskaini), eta haien bilakaera barne aldagaien araberakoa izango da, konpainiaren kudeaketa bezala, baita kanpo aldagaien arabera ere, esaterako, faktore politikoak edo makroekonomikoak.

Inbertsioak produktu deribatuetan

Deribatutako produktuak finantza-tresnak dira, eta haien balorea beste aktibo baten prezioaren bilakaeratik dator. "Azpiko aktiboa" deritzo, eta akzioa, akzio-saskia, errenta finkoko balorea, dibisa, lehengaiak, interes-tasak... izan daiteke.

Produktu horiek arrisku oso altua dute, eta palanka-efektura lotuta daude. Efektua honetan datza: efektiboki egindako inbertsioa azpiko aktiboaren esposizio erreala baino baxuagoa da. Ondorioz, irabazien eta galeren efektu biderkatzailea egongo da.

CTA subhome funtsak CTA subhome funtsak
Banner Asset Management Banner Asset Management
BBVA Asset Management-en laguntzarekin:
Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ikasi zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena.
  • Inbertsio funtsek nola funtzionatzen duten, eta zure dirua inbertitzeko jakin beharrekoa azaltzen dizugu.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
Inbertsio-funtsak - Tresnak Inbertsio-funtsak - Tresnak

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.