BBVA Asset Management

Ezagutu BBVA taldearen inbertsio funts eta pentsio planen kudeatzailea.

BBVAren BBVA Asset Management unitateak inbertsio funts eta pentsio planen kudeatzaile guztiak biltzen ditu. Erreferentzia orokorra da aktiboen kudeaketan, eta nagusi da Espainian eta Iberoamerikan.

  • 7,5 milioi bezero munduan
  • 100.000 milioi eurotik gorako aktiboen kudeaketa.
  • 50 urteko esperientzia aktiboak kudeatzen.
  • Nazioartean zabalduta: Argentina, Kolonbia, Mexiko, Peru, Turkia, AEB, Luxemburgo, Espainia eta Portugal.
  • 700 profesional baino gehiago, horietatik 140 inbertsioko profesionalak direlarik, aktiboen kudeaketan eta arriskuen kudeaketan nazioarte mailako prestigiozko egiaztagiriekin.

 

Zer eskaintzen du BBVA Asset Management unitateak?

Bertatik bertara gaude, baina mundu osoan dihardugu:

  • nagusiki Espainian eta Latinoamerikan dihardugu.
  • Bikaintasun zentroak, taldeak, tresnak eta prozedura orokorrak

Inbertsio prozesu sendoa:

  • Inbertsio prozesu arrunta.
  • Sendoa, diziplinatua eta sistematikoa.
  • Jardun sendoa eta epe luzekoa.

Arriskuaren kontrol zorrotza:

  • Arriskuen kudeaketa lehiako abantaila gisa hartzen da, aukera emanez inbertitzaileen, agintari arautzaileen eta BBVA Taldearen arteko interesak orekatzeko.

Produktu berrikuntza:

  • bezeroaren beharretara egokitua.
  • Eskaintza berritzen dugu, behar horiek kontuan hartuta.

Sozialki arduratsua den inbertsioa:

  • Sozialki arduratsuak diren funtsen eskaintza.
  • BBVA Asset Management unitateko GPP sozietatea (Aurreikuspenaren eta Pentsioen Kudeaketa) Nazio Batuen inbertsio arduratsuko printzipioei atxiki zaie.
  • GPP sozietateak Sozialki Arduratsua den Inbertsiorako Espainiako Foroa (Spainsif) sortu du.

Inbertsio soluzioak

BBVA Asset Management zerbitzuan gure bezeroei euren helburuak eta betetzeko dituzten ametsak lortzeko gauza diren soluzioak eskaintzeko konpromisoa dugu.

Inbertsio soluzio eskaintza global bat dugu horretarako, etengabe garatzen dagoena berrikuntzarako gure etengabeko apustuari esker. Horren ondorioz, aitzindariak gara merkatuaren sasoi bakoitzerako eta bezero mota bakoitzarentzat egokiak diren produktuak merkaturatzen.

Inbertsio funts aukera zabala eskaintzen dugu, kategoria guztietakoak. Ibertsio talde batek kudeatzen du inbertsio prozesu sendo bati jarraituz eta arriskuaren kontrol global batekin. Tokiko kudeaketa zentroak ditu Argentinan, Kolonbian, Mexikon, Perun eta Espainian.

Erreferenteak gara Espainian pentsio kontuan, bai banakoen segmentuan bai enpleguarenean, une bakoitzean aurreztaileek dituzten premietara egokitzen diren pentsio-plan sorta zabala eskaintzen dugularik.  Gainera, konpromisoa dugu erretiroari buruzko informazioa emateko, Nire Erretiroa zerbitzuaren bidez, hots, pentsio kontuan informazioa zabaltzearen eta gizarteari ezagutza ematearen aldeko finantza-heziketako ekimenarekin.

Horrez gain, gure bezeroen beharrei maila globaleko soluzioak eskaintzen dituzten beste tresna batzuk ditugu: erakundeen aginduak, Sicav-a Luxemburgon, kudeatutako zorroak eta bezero instituzionalentzako zerbitzuak.

BBVA Asset Management aitzindaria izan da jasangarritasun-irizpideak aplikatzen. Spainsif-Gizartearekiko Inbertsio Arduratsuaren Espainiako Foroaren bazkide sortzailea da, eta gizartearekin arduratsuak diren inbertsio funtsen soluzioak ditu bere eskaintzen artean.

  Espainia Euroa Globala
 
Inbertsio funtsak eta pentsio funtsak
 
Errenta finkoa
Espainia
Bai
Euroa
Bai
Globala
 
 
Errenta aldakorra
Espainia
Bai
Euroa
Bai
Globala
Bai
 
Mistoak
Espainia
 
Euroa
Bai
Globala
Bai
 
Bermatuak
Espainia
Bai
Euroa
Bai
Globala
 
 
Erretornu absolutua
Espainia
 
Euroa
Bai 
Globala
Bai
 
ETFak
Espainia
Bai
Euroa
Bai
Globala
 
 
Luxenburgon helbideratutako produktua
 
SICAVak
Espainia
 
Euroa
Bai
Globala
Bai
 
Luxenburgon helbideratutako produktua
Espainia
 
Euroa
 
Globala
 
 
Neurrira egindako kudeaketa ahalmen eta soluzio onenak eskaintzen ditugu era guztietako bezero instituzionalentzat: banku pribatuak, family offices, plataformak, erakundeak eta bezero korporatiboak. 
 
Lanerako pentsio planak
 
BBVA Asset Management unitateak aholkularitza osoa eskaintzen die enpresei eta ETEei lanerako pentsio planak eratzeko eta kudeatzeko. Nagusi gara, lanerako pentsio planen merkatuko kuota handiena dugulako eta errentagarritasun bikaina eskaintzen dugulako. 
Erdiko bannerra Erdiko bannerra
Funtsen bilatzailea
Ezagutu BBVAren inbertsio funtsen katalogoa.

BBVA Asset Management sariak

Industria munduan urtero aitortzen dute BBVA Asset Management-ek duela 50 urte baino gehiagotik lanean erakutsi duen bikaintasuna. BBVA Asset Management hamaika sari jasotakoa da, bai Europan bai Latinoamerikan, eta bere bezeroek dituzten helburu eta bete gabeko ametsak lortzeko gauza diren soluzioak eskaintzeko duen konpromisoaren adierazgarri dira horiek guztiak.

Aurtengo 2019ko urte honetan, berriz, Aktiboak Esleitzeko Funtsen Kudeatzaile Onenaren eta Pentsio Planen Kudeatzaile Onenaren sariak jaso ditu Expansión-Allfunds sarietan.

Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ikasi zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena.
  • Inbertsio funtsek nola funtzionatzen duten, eta zure dirua inbertitzeko jakin beharrekoa azaltzen dizugu.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
Inbertsio-funtsak - Tresnak Inbertsio-funtsak - Tresnak

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.