Banku-mugimendu motak

Azalduko dizkizugu banketxe batean egin ditzakezun eragiketa guztiak, eta baita horiek kontsultatzeko modurik eraginkorrena.

Banku-entitate batek eskaintzen dizkigun zerbitzuei buruz pentsatzen dugunean, gehienok nomina sartzeko aukerara, eskudirua izatera, edota mailegu edo hipoteka bat tramitatzeko aukerara mugatzen dugu bere jarduera. Baina hori al da guztia? Jakina ezetz! Banku batek eskaintzen dituen produktu anitz eta zabalen munduan sartzen bagara, gure kontu korrontearekin banku-mugimendu mota desberdinak egin ditzakegu, oso erabilgarriak direnak eta orain arte, agian, ezagutzen ez zenituenak.

Artikulu honetan modu ordenatuan kontatuko dizkizugu banku-mugimendu horiek guztiak zeintzuk diren. Ezagutu itzazu eta jakin zure bankuko kontuarekiko diru-sarrera edo ateratze bat suposatzen duten. Horretaz gain, mugikor bidez BBVAren online bankuari esker nola egin ditzakezun eta zure kontuaren egoerari buruz eguneratuta egon zaitezen non kontsulta ditzakezun ere kontatuko dizugu.

Goiko bannerra Komisiorik gabeko kontuak Goiko bannerra Komisiorik gabeko kontuak

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua

Diru-sarrera bat suposatzen duten banku-mugimendu motak

Segur aski, banku-mugimendu talde horrek piztuko du zure interes pertsonala gehien. Eta ez da gutxiagorako; izan ere, horietako edozein gure kontuko jardueran erregistratzen baldin bada, mugimenduak gure kapitalaren igoera suposatuko du.

Gure kontuan diru-sarrera bat suposatzen duten banku-mugimendu motak honakoak dira:

  • Nomina edo pentsioa helbideratzea: hileko soldata lotzen denean, izan laneko nomina zein Estatuarengandik kobratzen dugun pentsioa, diru hori lotutako kontuan sartzen da automatikoki. Banku-helbideratzea dudarik gabe kobratzeko modurik errazenetakoa da, soldata sartzeko tramitea gure ordaintzaile eta gure banku-entitatearena baita % 100ean.
  • Jasotako transferentziak: Pertsona edo erakunde batek bere bankuari bere kontutik dirua ateratzeko eta zure kontuan sartzeko agintzean sortzen diren eragiketak izaten dira. Transferentziak aldizkakoak eta denboran errepikatzen ez diren diru-sarrerak izaten dira eta hori da helbideratzeekin duten desberdintasun handiena. Transferentzia bat jaso dezakezu, adibidez, zure lagunekin bidai bat egiten duzunean eta erosotasuna dela eta, hegazkineko txartel guztiak zuk ordaindu eta gero, lagun bakoitzak bere zatia ordaintzen (transferitzen) dizunean.
  • Interesen likidazioa: Zure entitatean errentagarritasuna sortzen duen produktu bat kontratatuta duzunean eta errentagarritasun hori kobratu nahi duzunean gertatzen da. Hortaz, interesen likidazioa, produktu batek denbora tarte batean zehar sortutako diruaren kobratzea da; esaterako, gordailu bat. Banku-mugimendu mota hori ez da hilabetero gertatuko, zeren interesak sortzen dituzten produktuek jarduerarik gabeko denbora tarte luzeak behar izaten dituzte, sortutako irabaziak ateratzeko.
  • Eskudirua sartzea: Beharbada, banku-mugimendu zaharrenetarikoa izango da. Kopuru bat sartzen duzu dirutan eta zehaztutako kontuaren saldoari gehitzen zaio automatikoki.

Diru ateratze bat suposatzen duten banku-mugimendu motak

Nahiz eta eragiketa mota horien izaera ez den hain erakargarria, beharrezkoa da arreta berezia eta egiaztapena eskaintzea. Bere ondorioa kapitala galtzea izateak, hain zuzen ere, datu guztiak zuzenak direla eta ordaindu beharreko dirua baino gehiago atera ez digutela berrestera behartzen gaitu.

Diru ateratze bat suposatzen duten banku-mugimendu motak honakoak dira:

  • Ordainagirien helbideratzea: gure enplegatzaileari gure nomina zehaztutako kontu batean sartzeko eskatzen diogun moduan, banku-entitateari eska diezaiokegu kobratzeko kontu horretan aldian behingo ordainagiri zehatz batzuk. Horrela, ordainketa asko arindu egiten dira, herritar edo etxebizitza bateko erabiltzaile gisa egin behar ditugunak. Helbideratze ohikoenak argiaren, uraren eta zerga jakin batzuen ordainagiriak izaten dira.
  • Egindako transferentziak: zure kontutik diru kopuru bat atera eta beste pertsona baten kontuan sartzeko agindua ematen duzun bakoitzean, "egindako transferentzia" gisa erregistratuko da zure banku-mugimenduen barruan.
  • Zordunketen ordainketa: zordunketa ohikoenak hipoteka edo mailegu baten hileroko ordainketak izaten dira. Gauza bera gertatzen da ordainagirien helbideratzeekin, tramiteak errazteko modu bat da. Orokorrean, hipoteka edo mailegu bat gauzatzen denean, bankuari baimena ematen zaio kontutik hileko ordainketak ateratzeko hilero jakinarazi beharrik gabe.
  • Komisioen ordainketa: ohikoa izaten da banku-entitate batek komisioak kobratzea haiekin kontratatuta dituzun hainbat zerbitzu edo produktuengatik. Adibidez, banku-mugimenduak erregistratzen dituen kontuaren mantentzeak komisio bat suposa dezake.
  • Eskudirua ateratzea: eskudirua sartzearen aurkako mugimendua da. Hau da, eskudiru-ateratzea kredituan edo zordunketan egitea txartel bidez kutxazain automatikora bertaratzen zaren bakoitzean eta erregistratu egiten dira zure kontuan zure saldoa murrizten duen eragiketa gisa.
Erdiko bannerra Komisiorik gabe Erdiko bannerra Komisiorik gabe

0 € komisioetan zure kontu eta txartelagatik.

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua

BBVA Online Bankua, banku-eragiketa guztiak erosotasun plus batekin

Gaur egun, daramagun bizimodu erritmoak ez digu denbora galtzen uzten banku-sukurtsal batera bertaratzeko, adibidez, gure kontura diru-sarrera bat egiteko. Horregatik eta BBVA beti bere bezeroen beharretatik pausu bat aurretik dagoenez, BBVA Online Bankua sortu du. BBVAren mugikorrerako aplikazioari esker (munduko banku-aplikazio onena kontsideratzen du Forrester kontsultoreak), eguneroko banku-mugimendu guztiak egin ahal izango dituzu mugikorrean klik bat eginez.

BBVA Online Bankuarekin egin ahal izango dituzun banku-mugimenduak honakoak dira:

  • Kutxazainetik eskudirua sartzea: mugimendu hori egiteko BBVA.es-era edo BBVA aplikaziora sartzeko zure gakoak beharko dituzu. Sartu zure txartela kutxazainean eta aukeratu "Egin beste eragiketa bat" aukera pantailan. Jarraian "Dirua sartu" operatiboa agertuko da; aukeratu eta zehaztu zein kontutan egin nahi duzun diru-sarrera. Sartu billeteak artekan eta kutxazainak kontatzen dituenean, eskudirua sartzen jarraitu ahal izango duzu edo eragiketa amaitzeko jarraitu ahal izango duzu. Gehiago sartu nahi ez duzula erabakitzen baduzu, eragiketaren laburpena agertuko da pantailan; arretaz irakurri datuak egiaztatzeko eta sakatu "Jarraitu". Zure ordainagiria inprima dezakezu, edo ingurumena lagun dezakezu, mezu elektroniko bidez edo SMS bidez jasotzea aukeratuz.
  • Eskudiru mugikorra: Demagun taberna batean kafe bat hartu ostean soinean dirurik ez duzula eta kreditu-txartela ahaztu egin zaizula konturatzen zarela. Aplikazioko Eskudiru mugikorra operatiboarekin arazoa minutu batzuen buruan konponduko duzu. Zerbitzu horrekin eskudirua nahi diozunari bidal diezaiokezu; kasu honetan, zure buruari bidaliko zenioke, eta txartelaren beharrik gabe edozein BBVA kutxazainetan ateratzeko aukera izango zenuke. Soilik aplikaziora sartu behar duzu eta operatiboa aukeratzean, hartzailearen telefono zenbakia eta atera ahal izango duen eskudiruaren zenbatekoa sartu beharko dituzu.
  • Bizum: dirua mugikorretik mugikorrera berehala bidali eta jasotzean datza, inongo bankuko kontu zenbakiren beharrik gabe. mezu labur gisa funtzionatzen du eta dirua zure kontutik lagunaren kontura mugitzen da segurtasun osoz, nahiz eta banku berekoak ez izan.
  • BBVA Cashup: Bizum sistemak erabiltzen duen tresna bat da, zuretzako erosotasun eta erraztasunean aurrerapausu bat. Dirua bidali nahi baduzu, zure lagunekin txateatzen duzun aplikazioan sartzea besterik ez duzu eta teklatuaren ezarpenetan "Cashup" sakatzean, dirua bidaliko diozun laguna aukeratu, zenbatekoa idatzi eta zure BBVA aplikazioko gakoarekin eragiketa baliozkotu beharko duzu. Emoji bat bidaltzea bezain erraza!

Zure egunerokoa erraztuko duten banku-mugimendu horietaz gain, BBVA aplikazioarekin zure ordainagiriak helbideratu ahal izango dituzu BBVAn edo mugikorretik, edo nahiago baduzu, helbideratu gabe dituzun horiek ordaindu ahal izango dituzu. Zure txartela itzali eta pizteko aukera ere ematen dizu, momenturen batean aurkitzen ez badituzu; atzerri-dirua eska dezakezu, sukurtsalean itxaroten egon beharrik gabe, eta zure posta birtuala kontsulta dezakezu.

Bilatu BBVAren aplikazioa zure Smartphone edo Androiden Storen eta hasi berehala zauden lekuan zaudela egin beharreko banku-mugimenduetarako eskainitako aukera guztien etekina lortzen.

Bankuko kontu-laburpen digitala, zure banku-mugimenduak kontsultatzeko modurik onena

BBVA ohartzen da banku-mugimendu mota guztien gaineko aldizkako kontrola mantentzeak duen garrantziaz eta horregatik, bankuko kontu-laburpen digitala diseinatu du.

Paperontzian amaitzen zuen paperezko laburpen tradizionala formatu digital berriarengatik aldatzeko, BBVAn zure posta elektronikoko helbidea baliozkotua izan eta eragiketetarako gakoa jardunean izan behar dituzu. Ez badituzu, lasai egon, bi gauzak alta egiterakoan arazorik gabe egin ahal izango baitituzu. Sartu BBVA.es-en eta hasi zure banku-mugimendu guztien laburpena nahi duzun guztietan poltsikoan eramatearen abantailaz gozatzen.

CTA Egin zaitez bezero CTA Egin zaitez bezero
Kontuak - Honek ere interesa zaitzake Kontuak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia bat egiteko behar den denbora aldatzen doa. Bankuko eragiketa honek dakarren guztia azaltzen dizugu.
Kontuak - Tresnak Kontuak - Tresnak

Kontuen tresnak