Nola ordaindu gutxiago nire argindarraren ordainagirian

Ezagutu trikimailu eta aholku onenak zure faktura elektrikoaren kostua gutxitzeko
Etxebizitza batek dituen gastu guztien artean, argindarraren faktura izaten da maiz garrantzitsuenetakoa eta garestienetakoa. Bai azken urteotan baita gaur egun ere, argindarraren prezioak gora egiten duenez, funtsezkoa da gastu hori nola murrizten den jakitea. Seguruen gertatu bezala, argindarrarengatik gutxiago nola ordaindu pentsatu izan baduzu, jarraitu irakurtzen eta ezagutu zure ekonomia lasaitzeko gakoak eta metodologia.
Goiko bannerra BBVA Bconomy Goiko bannerra BBVA Bconomy
BBVA Bconomy
Aurrezteko helburu bat jartzen eta hura erdiesten laguntzen digun tresna.

Trikimailu eta aholkuak zure argindarraren faktura gutxitzeko

Nahiz eta argindarraren ordainagirian gutxiago ordaintzea zaila iruditu, ez da ezinezkoa. Logikoki, ezingo zara kontsumo ezara iritsi, baina zure fakturaren kostua nabarmen murriztu dezakezu, aurrezteko gaitasuna handitu ahal izateko. Hauek dira jarraitu beharreko pausoak zure xedea lortzeko:

  • Kontratatutako potentzia gainbegiratu: lehen pausoa da, eta nagusienetako bat. Egoera askotan, behar baino argindar gehiago dugu; aurreko errentariak erabiltzen zuelako edo konpainia elektrikoak ezarri zuelako. Gainbegiratu beti behar dituzun kW, eta ez kontratatu beharrezkoa dena baino gehiago.
  • Etxetresna elektrikoak: energia gehiena kontsumitzen dutenak dira, eta, ondorioz, ordainagirian eragin handiena dutenak. Kontratatu ezazu eraginkortasun energetikoaren printzipioa errespetatzen dutenak, eta deskonektatu itzazu etxetik kanpo joatean, posiblea bada. Horrela, % 5eraino aurreztu ahal izango duzu.
  • ‘Stand by’; zure etsai okerrena: telebista erabiltzen ez duzunean ez deskonektatzea, eta 'stand by' egoeran uzteak kaltegabea dirudi, baina ez da horrela. Xehetasun sinple horrek kostu handia izan dezake, eta erraz saihestu daiteke. Egoera hau bestelako tresna elektrikoei eta kargatzaileei ere aplikatzen da. -Argi naturala aprobetxatu: oinarrizko aholkua da, baina oso garrantzitsua da. Erabili ezazu argiztapen naturala posible den heinean. Eta, jakina, itzali ezazu argia behar ez baduzu.
  • LED bonbillak erabili: kontsumo txikiko argiztapena inbertsio onenetako bat da. Egia da LED bonbillak garestiagoak direla, baina aurreztutakoak epe ertain eta luzerako merezi du.
  • Tarifak alderatu: produktu eta zerbitzu mota bakoitzarekin gertatzen den antzera, merkatuan dauden aukerak alderatzea ezinbestekoa izaten da. Sinatutako kontratuaren arabera, orokorrean zure konpainiari 15 edo 20 egun lehenago jakinarazi behar diozu konpainiaz aldatu egin behar zarela.
  • Tarifak orduka: ordu diskriminazioko tarifak aukera geroz eta popularragoa da. Argindarra merkeagoa den 12 eta 14 ordu artean dituzu, orokorrean, gaueko hamarretatik aurrera. Aukera hau oso erabilgarria da, berokuntza elektrikoa baduzu, esaterako.

Merkatu arautua edo merkatu askea?

Zure faktura elektrikoaren prezioa murrizteko orduan, zalantzarik gabe, aukeratutako tarifa mota da kontuan hartu beharreko alderdietako bat. Kontsumitzaileek bi mota artean aukeratzeko askatasuna dute: merkatu arautua edo merkatu askea. Erabakiak eragin zuzena izango du ordaintzen duten kopuruan. Hala ere, askotan, gurea zein den ere ez dakigu.

Bi aukerek abantailak eta desabantailak dituzte, baina sartzeko bidesariak berdinak dira -Gobernuak ezarrita-, baita zergak ere. Diferentzia da, hortaz, elektrizitatea produzitzea kostatzen duen prezioa. Merkatua arautuan edo KTBP (kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioa), Gobernuak prezioa ezartzen du handizkako merkatuan energiak duen prezioaren arabera, hots, konpainia handiena.

Hori kontutan izanda, merkatu arautuan prezioaren % 65 finkoa da, eta sartzeko bidesarien eta zergen araberakoa da. Geratzen den % 35a merkatu elektrikoaren gorabeheren araberakoa izango da. Ondorioz, tarifa hori baduzu, argindarrak gora egitean eragina izango du zure ordainagirian, baita jaistean ere.

Aitzitik, merkatu askean, komertzializatzaile guztiek hartzen dute parte, eta prezioa eta kontratazio baldintzak aukeratzen dituzte. Zure faktura ez da aldatuko merkatu elektrikoaren arabera, KTBPren kasuan ez bezala, eta hilabetero berdina ordainduko duzu.

Galdera da: zein da aukera onena? Erantzuna erlatiboa da, kontsumitzaile bakoitzaren araberakoa delako. Merkatu arautua tradizionalki errentagarriagoa izan den arren, ezinezkoa da mailakatzea. Onura zirkunstantzia eta kontsumo ohituraren araberakoa da. Gainera, gogoan izan merkatu arautuan igoerak antzematen direla, askean ez bezala. Konponbide onena, zalantzarik gabe, merkatuak eskaintzen duena eta gehien komeni zaizuna alderatzea da.

Erdiko bannerra Bconomy Erdiko bannerra Bconomy
Hasi aurrezten
BBVA Bconomyrekin, zure gastuak alderatu ahal izango dituzu, eta zure koltxoi finantzarioa sortu.

BBVArekin aurreztea errazagoa da

Zure aurrezteko gaitasuna argindarraren ordainagirian ordaintzen duzunarengatik baldintzatuta dago. Pauso egokiak jarraituz, murriztu egin daiteke, baina prozesu guztia errazagoa da ondoan lagun bat izanda. BBVAk aurrezten lagundu nahi dizu BBVA Bconomy funtzionaltasun berriarekin, gastuak aztertu eta antolatzeko, argindarra barne.

BBVA Bconomyri esker, BBVAko appean eskuragarria, lehen ez zenuen zure diruaren inguruko informazioa izango duzu. Zure egoera finantzarioa aztertu ahal izango duzu gastuen alderaketaren bidez, zure antzeko profila duten erabiltzaileekin alderatzeko, eta nola aurreztu jakiteko. Batu zaitez BBVA taldera, eta atera iezaiozu zure diruari probetxu handiena. Gehiago jakitean, hobe erabakitzen duzu.

CTA Bconomy CTA Bconomy
Kontuak - Honek ere interesa zaitzake Kontuak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia bat egiteko behar den denbora aldatzen doa. Bankuko eragiketa honek dakarren guztia azaltzen dizugu.
Kontuak - Tresnak Kontuak - Tresnak

Kontuen tresnak