Warrantetan inbertitzea, ezagutu xehetasun guztiak

Finantza-produktu hau inbertitzaile adituek gehien erabilitakoen artean dago

Warrantak nahiko ohikoak izaten dira inbertitzaile adituen zorroetan; izan ere, mozkin handien iturri izan daitezke. Baina, erabili nahi dituen ororen esku badaude ere, garrantzitsua da ongi jakitea halakoak erabiltzeko ezinbestean ezagutu behar dela haien operatiboa, edo aholkulari bat izan, inbertsio-produktu konplexuak baitira.

Warrantak (erraz-erraz azalduta) titulu jakin batzuk data zehatz batean salerosteko aukera erostean dautza. Hau da, egun jakin batean zure inbertsio zorroko akzio batzuk saltzeko edo interesatzen zaizkizun beste batzuk erosteko aukera, ez betebeharra, izango duzula ziurtatzen dizute. Akzioen, indizeen, dibisen eta abarren gaineko warrantak jaulki daitezke. Eskubidea eskuratzeko, erosleak prima bat ordaindu behar du. Likidazioa diferentzien arabera egiten da soilik.

Esan bezala, inbertsio produktu konplexuak dira eta oso inbertsio estrategia aurreratuak egiteko aukera ematen du: esaterako, palanka-efektuak eta posizionamenduak (gorantz nahiz beherantz). Produktu horiek etekin handiak eman ditzakete, baina arrisku handiak ere ekar ditzakete: inbertitutakoaren %100 ere arriska daiteke, eta horregatik etengabe zaindu behar da produktu horien posizioa.

Zein da oinarrizko estrategia gomendagarria? Ez inbertitu warrantetan soilik; aitzitik, warrantak eta baloreak uztartzen dituen estrategia mistoa egin. Hala, «aseguru» gisa erabiliko ditugu warrantak, eta ez inbertsio produktu nagusi gisa. Nola egin daiteke hori? Maila aurreratuagoan sartzen gara: produktu hau interesatzen bazaizu, gure gomendioa da zure esku jartzen dugun informazio guztia kontsultatzea, edo urtean zehar Espainiako hainbat gunetan doan eskaintzen ditugun bi orduko prestakuntza ikastaroetara bertaratzea, zer ezaugarri dituzten, zer estaldura ematen duten eta zer fiskaltasun aplikatzen zaien jakiteko.