Burtsan inbertitzeko aholkuak

Burtsan arrakastaz inbertitzeko hamar gomendio erraz

1. Lehenik eta behin, argi eduki behar da zein den inbertsioaren helburua. Zer lortu nahi dugu eta zer epetan? Eta, puntu horrekin lotuta, zer arrisku hartzeko prest nago hori lortzeko?

2. Jakina, zenbateko kapitala inbertitu behar dut? Hori erabakitzeko, oso argi eduki behar da burtsan inbertitzeak ez duela ziurtasunik; beraz, gomendioa beti izango da epe laburrera beharko ez duzun eta zure eta zure familiaren ondarea arriskuan jarriko ez duen dirua inbertitzea. Beste aholku bat da, burtsan inbertitzen hasten ari bazara, hobe duzula kopuru txikiekin hastea.

3. Ongi aukeratu brokerra. Zure jardunbidera hobekien egokitzen dena izango da onena: neurriko komisioak, informazio tresna sendoak, baldintzapeko operatiba egiteko eta stop loss zehazteko aukerak, eta abar.

4. Informatuta egotea erabakigarria da. Argi eta garbi, burtsan inbertitzeko informazioa eduki behar da inbertsioaren xede diren enpresei buruz. Merkaturatuko dituzten produktu berrien inguruan irakurri behar da, eta zer merkatutan diharduten, zer etekin aurreikusten diren, zer arrisku…

5. Zorroan zenbat balore edukitzea gomendatzen da? Zenbatetsitakoaren arabera, gutxi gorabehera 4 eta 6 balore arteko zorroa egokia da enpresen eta dagozkien sektoreen jarraipena egiteko.

6. Konpainia handiak edo txikiak? Burtsan inbertitzen hasten ari bazara, gomendagarriena da konpainia handien baloreekin hastea, informazio gehiago eta hobea lortu ahal izango baituzu haiei buruz.

7. Betiere, dibertsifikatu. Hainbat sektore, tamaina edo herrialdetako zorroak aukeratu. Horrela, arrisku handiagoko eta txikiagoko zorroa izango duzu, zure arrisku orokorra hobeto doitzeko.

8. Ez da inoiz inbertitzen merkatuaren aurka. Akzioen balioa joeren arabera mugitzen da beti; beraz, mugitu zeu ere haien arabera.

9. Noiz itxi behar dut nire posizioa? Adi begiratu behar diogu baloreen joera orokorrari. Ohiko akatsa da akzioak oso azkar saltzea, nolabaiteko etekina ikusi orduko, eta galerei luze eustea, noizbait berreskuratuko diren itxaropenez. Okerrean bazaude, itxi posizioa eta itxaron ezazu sartzeko une aproposagoa.

10. Kontuan eduki zure gogo-aldartea. Inbertitzeko garaian, bat-bateko erabakiek atsekabeak eman ditzakete, eta gogo aldarte euforikoa edo depresiboa izateak bat-bateko erabakiak hartzera eraman ohi gaitu.