Burtsan nola inbertitu: hasiberrientzako gida

Burtsan inbertitzen hasteko beharko dituzun gako nagusiak azalduko dizkizugu

Burtsan inbertitzeko asmoa duzu, baina ez dakizu nondik hasi? Burtsa mundua interesatzen zaizu, baina uste duzu zaila eta helezina dela? Ez kezkatu: BBVAn pausoz pauso azaltzen saiatuko gara.

Lehenik eta behin, esan beharra dago Burtsako diru-sarrerak nagusiki bi modutan sortzen direla: konpainia baten akzioak erosiz eta salduz euren prezioa igotzen denean (horri gainbalioa deritzogu), edo dibidenduen bidez. Azken horiek enpresek akziodunen artean banatzen dituzten irabaziak dira.

Bigarrenik, nahiz eta epe luzera Burtsa oso inbertsio errentagarria izan, ondo ezagututa eta eragiketak irizpideetan oinarrituta egin behar dira eragiketak; ez dugu ahaztu behar errenta aldakorreko inbertsio bat dela, goranzko joerarekin, baina baita beheranazko joerarekin ere, batzuetan. Ezin da aldez aurretik akzio baten errentagarritasuna ezagutu, horregatik komenigarria da epe laburrean behar izango ez dugun diru-kopurua bakarrik inbertitzea, eta baita zure mugak ezarri ere. Gerta liteke, saltzerakoan, zure akzioengatik, horiek erosterakoan ordaindu zenuen diru-zenbatekoa baino gutxiago lortzea.

Azkenik, kontuan hartu behar da Burtsan lortutako irabaziengatik zergak ordaindu behar direla. Zure inbertsioa urtebetean baino gehiagoan mantentzen baduzu, mozkinari ez zaio atxikipenik ezarriko, eta % 21eko zerga izango du. Baina irabazi horiek urtebetean baino gutxiago sortu badira, laneko errentekin batera gauzatuko dira eta zergak dagozkien tasarekin ordainduko dira. Gainera, lehen 1.500 euroetatik gora, dibidenduek ere % 21eko zerga izango dute. Fiskalitate hau Lurralde Osorako da, Foru Ogasunek beste zerga ehunekoa dutelako.

Burtsako eragiketek, hots; akzioak erosi edo saldu, zenbait komisio dute. Azken horiek desberdinak izango dira banku erakundearen arabera. Burtsan inbertitu behar baduzu, BBVAn beharrezko tresnak ditugu modu erosoan eta seguruan inbertitu ahal izateko.