Egunez egun dirua aurrezteko trikimailuak

Zure helburua lortzen lagunduko dizuten tresnak.

Nahiz eta aurreztea ezinezkoa iruditu, ez da hala. Ageriko zailtasun hori, askotan, plangintzarik eta borondate indar handiagorik ez izatearen ondorioa da. Horrek esan nahi du hobeto antolatuz eta ezarritako urratsei jarraikiz pentsa baino errazagoa izango dela aurrezteko finkatu duzun helburua lortzea. Baldin eta helburu errealistak finkatzen badituzu

BBVAn badakigu prozesu zaila dela. Horregatik, egunerokoan dirua aurrezteko trikimailu hauek bildu ditugu; gainera, zure osasun finantzarioa egoera onean mantentzen lagunduko dizute.

Banner Superior Programatu zure kontua Banner Superior Programatu zure kontua
Aurreztu Programatu zure kontua zerbitzuarekin
Erabili sei arauak, eta lortu zure helburuak bizkor eta erraz.

Trikimailu arrunt para aurreztu

Esan dugun bezala, funtsezkoa da ongi antolatzea. Argi jakin behar duzu zenbateko diru sarrerak dituzun eta zein diren zure gastuak, hilean aurreztu dezakezunaren benetako ideia eduki ahal izateko. BBVAren aplikaziotik, eta Nire egunerokoa funtzionalitatea erabiliz, nahi eta behar dugun kontrola lor dezakegu. Bi kontzeptuak kategoriatan ordenatuta ikusteko aukera ematen dizu, eta, horrela, aurrezteko plangintza egitea eta erabakiak hartzea errazten dizu. Eskura duzun beste tresna bat Aurreikusitako mugimenduak da; hurrengo bi hilabeteetan izango dituzun mugimenduak aurreikusten ditu, eta hala, hobeto kudea dezakezu zure dirua. 

Kontuak argi ditugunean, hurrengo urratsa aurrekontua sortzea da. Zure diru sarreretatik, gastuak ordaintzeko zenbat eta aurrezteko zenbat erabiliko duzun erabakitzeko garaia da. Gaur egun, gorabidean da 50/30/20 izenez ezagutzen den teknika (diru sarrerak ehuneko horietan banatzen direlako esaten zaio horrela). Hain zuzen ere, % 50 gastu finkoetarako erabiltzen da, % 30 gastu pertsonaletarako, eta % 20 aurrezteko. Programatu zure kontua zerbitzuarekin lortu ahal izango duzu ehuneko hori, barnean hartzen dituen 6 arau hauek kudeaketa errazten baitute: Gutxieneko saldoa, Gehieneko saldoa, Erosketetan biribiltzea eta Aurrezkia nominan, Hilabete amaieran eta Aurrekontuetan. Gainera, kosturik gabekoak dira guztiak. 

Kontuan hartu beharreko beste alderdi bat kontsumo konpultsiboa saihestea da. Aurrezpen planean sartuta egon arren, gutxika egin duzun aurrerabidea zapuzten duten kapritxo hutsei buruz ari gara. Horiek saihesteko, komeni da edozein produktu erosi aurretik ordu batzuk igarotzen uztea. Egiaz behar ote duzun pentsatzeko erabili behar duzu denbora hori. 

Internet bidez egindako erosketei ere aplikatzen zaie hori, are gehiago gaur egun; izan ere, kontsumitzailearentzat tentagarriak diren deskontu ugari daude. Hori bai, sareak ere badu bere alde ona, eta, ongi erabiltzen baduzu, eskaintza handiak aurki ditzakezu egiaz behar duzunerako. Horretarako, prezioen konparatzaileren bat erabiltzea komeni da, kalitate eta prezio arteko erlazio onena aurkitzeko. 

Azkenik, aparteko diru sarrerarik jasotzen baduzu, komeni da horiek ere gordetzea. Hala, bizkorrago haziko da zure itsulapikoa, eta ezustekorik baduzu, zure aurrezki kontuari min handirik egin gabe ordaindu ahal izango duzu.

Banner Centro Programatu zure kontua Banner Centro Programatu zure kontua
BBVA Helburuak kontua
Zure aurrezpen helburuak lortzen laguntzen dizun kontua.

Non gorde aurrezkiak?

Trikimailu hauei jarraitzen badiezu, itsulapiko ona lortu ahal izango duzu. Horrek galdera honetara garamatza: Non gordeko dut aurreztutakoa? 

BBVAn zure aurrezpen helburuekin laguntzeko pentsatutako kontu bat dugu: BBVA Helburuak kontua. Oso erabilerraza da: ireki orduko, izena jarri (aurrezteko finkatu duzun helburuarena), zenbat aurreztu nahi duzun aukeratu, eta helburua lortzeko eguna zehaztu behar duzu. Kontuak berak jakinarazpenak sortzen ditu, zure helburuen bilakaeraren berri emateko. Jakina, dirua bertan sartu arren, nahi duzunean erabil dezakezu. Gainera, ez du administratzeko eta mantentzeko komisiorik.

CTA Programatu zure kontua CTA Programatu zure kontua