Aurreztea planifikatzeko estrategiak

Lagunduko dizuten zortzi giltzarri.
Hilero dirua aurreztea posible da, ahalegina eta plangintza egokia uztartzen baditugu. Ongi jakin behar duzu, horrez gain, zure diru sarreren arabera zenbateraino irits zaitezkeen. BBVAn ongi dakigu zein zaila den helburu hori lortzea; are gehiago une honetan, interes tasak horren baxu daudenean. Horregatik, laguntza eman nahi diegu, epe luzeari edo ertainari begira, aurrerago diru estra apur batez gozatzeko aurrezpena planifikatu nahi duten horiei.
Banner Nagusi Programa zure Kontu Banner Nagusi Programa zure Kontu
Aurreztu Programatu zure kontua zerbitzuarekin
Erabili sei arauak, eta lortu zure helburuak bizkor eta erraz.

Aurrezpena planifikatzeko gakoak

Aurrezpena planifikatzeko garaian, lehenik eta behin, helburu bat zehaztu behar duzu. Argi eduki behar duzu dirua zertarako izango den: erretirorako, etxebizitza erosteko, seme-alabentzat, edo etorkizunerako koltxoi ekonomiko bat izateko. Hori jakitea lagungarria izango da zenbat denbora beharko duzun eta zenbat diru bildu behar duzun jakiteko. Garrantzitsua da, halaber, aurrezteko bete ezineko erritmorik ez finkatzea. Helburu bat finkatu baduzu, bete epeak!

Helburua argi eta garbi duzunean, aurrekontu bat prestatu behar duzu. Bertan, argi eta garbi jaso behar duzu nola helduko diozun aurrezpenari, horrek asko lagunduko baitizu zure finantzen kontrola hartzeko. Gainera, zure diruari etekin handiagoa nola atera nahi diozun ezar dezakezu, kontuan hartuta, batzuetan, nahi duzun horri uko egin beharko diozula. Batzuetan, apur bat estutu behar dugu gerrikoa!

Egingo duzun aurrekontu horren barruan, nahitaezko gastutzat sar dezakezu aurrezpena. Horrela, badakizu hilero gordeko dela diru kopuru bat horretarako. Arau batzuen arabera, diru sarreren % 20 gordetzea komeni da, baina, ezin baduzu hori lortu, finkatu zure beharrekin bat datorren beste ehuneko bat. Gogoan izan, zure egitekoen artean helburu hori baduzu, ziurrenik azaleko gastuek eragotziko dizutela xede hori lortzea.

Aurrekontua egitea oso zaila izango da erabilgarri duzun saldoa ongi zehaztuta ez baduzu. Zer diru sarrera eta gastu orokor dituzun jakiteak asko lagunduko dizu aurrezpena planifikatzean lehentasunak ezartzeko. Puntu honetarako, gainera, oso lagungarria izango da BBVAren aplikazioa, hilero antolatzea erraztuko dizulako. Garrantzitsua da kontuan hartzea, gainera, zure diru sarrerak berdinak direla hilero; gastuak, aldiz, desberdinak izango dira ia beti. Kontuz ezustekoekin, zure balantza okertu dezakete eta!

Denbora bat igaro ondoren, berrikusi finkatutakoa

Aurrezkia planifikatzea lortzen duzunean, eta jadanik koltxoi txiki bat sortzen hasi zarenean, ez zara lasaikerian erori behar, lan guztia egina duzulakoan. Komeni da hasieran finkatutako helburuak nola doazen berrikustea; izan ere, beharbada punturen bat aldatu beharko da hasierako aurrekontuan. Berrikuspen hori hil gutxi batzuez behin egin beharko duzu, diru sarreren eta gastuen arteko oreka galaraz dezakeen edozein gorabehera kentzeko.

Zure aurrezkiei etekina ateratzea ere garrantzitsua da. Zuretzat ekarpenik egin gabe uzten badituzu, gehiago kostatuko zaizu finkatutako helburua lortzea. Adituek epe luzera inbertitzea gomendatzen dute batik bat; izan ere, gutxiago eman arren, seguruago mantenduko da dirua. Eta, berdin dio zer produktu aukeratzen duzun, ongi informatu behar zarela ohartarazten dute, egiaz onartutako arriskua ezkutatzen duten eskaintzetan ez erortzeko.

Zorrak badituzu, horiek murrizteko ere erabili ahal izango duzu aurreztutako dirua. Hori hala bada, epe ertain edo luzera kontuan hartzen ez zenuen aurrezki bat bihurtuko dira, gastu gutxiago izango dituzulako.

Azkenik, komeni da kopuru bat larrialdiko funts baterako baztertzea. Aurrezpena planifikatzeko garaian, ez dakizu zer ezusteko etorriko zaizkizun. Horregatik, garrantzitsua da diru likidoa izatea, ezustekorik bada zure plangintza ez dadin zapuztu.

 

Banner Zentro Programa zure Kontu Banner Zentro Programa zure Kontu
BBVA Helburuak kontua
Zure aurrezpen helburuak lortzen laguntzen dizun kontua.

Kontuak zuzen eramaten lagunduko dizuten tresnak

Aurrez aipatu dugun bezala, aurrezkia planifikatzea errazagoa da aurrekontuak prestatzeko aplikazio bat baduzu eskura: adibidez, BBVA Bconomy. Haren bidez, xeheki azter ditzakezu zure gastuak, eta hala, horiek nola murriztu ikas dezakezu. Gainera, gastua minimizatu nahi duzun kategorietan aurrekontuak sortzea errazten du, eta finkatutako mugatik gertu noiz zauden edo noiz gainditu duzun ohartarazten dizu.

Horrez gain, Programatu zure kontua zerbitzua duzu, eta kontuak automatikoki kudeatzen lagunduko dizuten arau erraz batzuk hartzen ditu barnean. Hari esker, gutxieneko edo gehieneko saldo bat ezar dezakezu zure kontuetan, txartelarekin egindako ordainketak biribildu ditzakezu (sobera dituzun xentimoak gordeta), eta aurrezteko arau batzuk ezarri, aurrekontuen eta nominaren bidez edo hil amaieran. Guztia kosturik gabe, eta behar duzunean.

ERREPIDE Programa zure Kontu ERREPIDE Programa zure Kontu