Nola aurreztu dirua eta ez gastatu

Aurrezteko lau teknika eta ez gastatzeko aplikazio bat.

Nola egin dirua aurrezteko eta ez gastatzeko? Epe laburrera edo luzera aurrezkiak izan nahi dituen edonork egiten dio galdera hori bere buruari. Gizakiak berezkoa du barne borroka hori, eta edozein ingurunetan edo egoeratan seguru sentitzen bada alde batera utzi ohi du. Kasu honetan aplikatzen badugu, normala da diruzko koltxoitxo bat egin ondoren ekonomiaz arduratzeari uztea. Akatsa! 

Hau irakurtzen ari bazara, aurrezten ikasi nahi duzulako da, eta, batez ere, bildu duzun diru hori gordetzeko zer egin behar duzun jakin nahi duzulako. Horregatik, BBVAk teknika sorta bat erakutsiko dizu lehenengo zeregin hori errazteko, baita aplikazio bat ere, metatutako dirua erabiltzeko tentalditik aterako dizuna.

Banner Superior Programatu zure kontua Banner Superior Programatu zure kontua
Aurreztu Programatu zure kontua zerbitzuarekin
Erabili sei arauak, eta lortu zure helburuak bizkor eta erraz.

Aurrezteko teknikak

Hasteko, garrantzitsua da ondo antolatzea. Funtsezkoa izango da plan egokia prestatzea; horrela, gida bat edukiko duzu eginkizun horretan, erritmorik eta helbururik ez galtzeko. Horrek esan nahi du zure diru sarrerak eta gastu finkoak hobeto ezagutzea, hilean gutxi gorabehera zenbat aurreztu dezakezun jakin ahal izateko. Hori argi duzunean, helburua lortzeko hurrengo urratsa egin dezakezu. 

Ondoren, aurrekontua sortu beharko duzu. Hor agertuko da zure aurrezpen helburua, eta errealista izan beharko da, hilero bete ahal izan dezazun. Atal honetan, nabarmendu behar dugu hobe dela jasotzen dituzun aparteko diru sarrerak zure koltxoirako erabiltzea. Inoiz ez dakizu ustekabekoren bat suertatuko den, aurrezteko plangintza kolokan jarri eta egindako aurrerabidea zapuztuko duena. 

Horretarako, BBVAren aplikazioa deskarga dezakezu, antolatzeko behar duzun laguntza lortzeko. Besteak beste, Nire egunerokoa zerbitzua du, zure dirua kontrolpean edukitzeko aukera ematen dizuna, kategoriatan ordenatzen baititu zure diru sarrerak eta gastuak. Gainera, zure aurrezkiari buruzko plangintza egiteko eta erabakiak hartzeko aukera ere ematen du. 

Azken trikimailua eskaintza onenak bilatzea da. Interneti esker, lehenago baino errazagoa da kalitate eta prezio arteko erlazio onena aurkitzea, orain konparatzaile ugari daudelako. Baina, abantaila orok bezala, badu bere alde txarra: sarean nabigatuta deskontu ugari ikusten dira, eta prezio oso deigarriak dituzte. Hortaz, beharrik gabeko erosketak egiten amai dezakezu, eta beharrik gabeko gastuen zerrenda handituko da horrela; nolanahi eragotzi beharreko zerbait da hori.

Ez gastatzeko tresnak

Aurreko teknikak martxan dituzunean eta nahi duzun kopurua bildu duzunean, ez gastatzeko unea iritsi da; hau da, hasieran plazaratu dugun galdera honi erantzun behar zaio: Nola egin dirua aurrezteko eta ez gastatzeko? BBVAn badakigu ez dela erraza, eta horregatik sortu dugu BBVA Helburuak kontua; hainbesteko ahaleginez lortutako diru hori ez gastatzen lagunduko dizu. 

BBVAren aplikazioaren bitartez, baita bbva.es webgunetik ere, aurrezteko helburu bat sortu ahal izango duzu Nire helburuak ataletik, eta hori lortzeko epe bat zehaztu. Esate baterako: bidaia baterako 1.000 euro aurreztea 9 hilabetez. 

Banner Centro Programatu zure kontua Banner Centro Programatu zure kontua
BBVA Helburuak kontua
Zure aurrezpen helburuak lortzen laguntzen dizun kontua.

Helburua sortu ondoren, nola gauzatu nahi duzun aukeratu beharko duzu. Une horretan, egin beharreko urratsak automatiza ditzakezu, eta aldian-aldian nahi duzun diru kopurua automatikoki aurrezki kontura bidaltzeko eska diezaiokezu tresnari; hala, berriz ere hasierako kontura itzultzen baduzu soilik erabili ahal izango duzu (eta horrela, ez duzu zure egunerokoan erabiltzen). Nahi duzunean kosturik gabe egin dezakezu mugimendu hori. Gainera, Nire helburuak funtzionalitateak helburu bakoitzaren lorpenari buruzko ohartarazpenak bidaliko dizkizu.

Horrez gain, Programatu zure kontua duzu. Zure kontuak automatikoki kudeatzen lagunduko dizuten arau erraz batzuez osatutako zerbitzu bat da. Hainbat aukera ematen ditu: kontuetan gutxieneko eta gehieneko saldo bat zehaztea, txartelarekin egindako ordainketak biribiltzea (soberako zentimoak gordetzeko) edo aurrezteko zenbait jarraibide ezartzea, hilabete hasierarako (zure soldatarekin) nahiz aurrekontutik sobera geratzen den kopururako (hil amaieran). Guztia ere kosturik gabe, eta behar duzunean (gutxienez bi BBVA konturen titular izan behar duzu soilik).

CTA Programatu zure kontua CTA Programatu zure kontua