Valentín Fuster

Kardiologoa eta CNICko zuzendaria

"Bihotzak bizi-kantitatea emateko balio du; Garunak, bizi-kalitatea emateko"

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Hezkuntzak esan nahi du gehiago eta gehiago dakiela. Bizitzan zehar ibiltzeko aldagai askoz gehiago dituela. Geroz eta hezkuntza gehiago jaso, inguruak hobe kontrolatuko da. Geroz eta hezkuntza gutxiago jaso, berriz, inguruak zu kontrolatzen zaitu. Hezkuntza oso garrantzitsua da autoestimurako. Hezkuntza gehiago jasotzean, beharrezko arrazoiketa lortzen da, egokiena dena egiteko edo aukeratzeko. Geroz eta gehiago jakitean, inguruarekiko kontrol hobea dugu eta guretzat egokiena dena aukeratzeko gaitasuna dugu.

Ez dago pertsona baten bizitza aldatzen saiatzea baino okerragorik. Jaiotzean, guztiok ditugu talentua eta helburuak, erakartzen gaituzten gauzak. Bizitzan, guztiontzako gauza garrantzitsuenetako bat gure talentua zein den detektatzea da. Eta hori beste norbaitek esan beharreko gauza da. Hori dela eta, mentoreak eta tutoreak ditugu hizpide. Izan ere, bizitzan ez badugu nahi modu neurotikoan jardun, oso garrantzitsua da norberaren talentuarekin zerikusia duen zerbait egitea. Zortea dudala uste dut, nire talentua erabili dudalako maila nabarmenean; horrek zortedun egiten nau. Nork bere burua ezagutzeko eta duen talentuari jarraitzeko aukera baldin badu, funtsezkoa da horretan inbertitzea..

Bihotzari buruz dakiguna zera da: hemen dago eta taupadak egiten ditu. Baina, hori kenduta, ezer gutxi dakigu. Esate baterako, bihotzak 60, 70 edo 80 aldiz egiten du taupada minutuko; ireki eta itxi egiten dira balbulak, eta sartu eta atera odola. Bestalde, izan kontuan ez dela inoiz ezer gertatzen... Ba al dakizu zenbat aldiz egiten duen bihotzak taupada bizitzan zehar? Milioika aldiz. Hegazkin baten kasuan, aldiz, lau egunez behin garajera bidali behar da zer arazo duen egiaztatzeko. Zergatik bihotzak ez du inolako konponketarik behar, nahiz eta mekanikoki hain konplexua izan? Guk geuk hondatzen dugulako da. Hau da, galdera hau egitean gertatzen da: «Zer dakigu eta zer ez dakigu?» Bihotzari buruzko gauza asko dakizkigu, baina bihotza nolakoa den, hainbeste urtez taupada egin eta hain konplexua izan arren... Ez dut gai ikusten neure burua hori erantzuteko. Fisiko askorekin eztabaidatu dut gaia, eta ez dute arrastorik. Horrek funtsezko gaira garamatza: ezin da aintzat hartu zientziaren arloan dena dakigula ustea; hori esaten duena ezjakin hutsa da. Egia esan, oso gutxi dakigu. Baita neure espezialitatean ere. Horrelakoak esango dituzue: «Hori entzunda, ez naiz beregana joango bihotzean arazorik badut». Beno, hori ere ez da kontua. Niregana etor zaitezkete gaixotasuna eta tratamendua ondo ezagutzen ditudalako. Edonola ere, bihotzaren funtzionamendua eta oinarri biologikoak ikastea oso zaila dela ziurtatzen dizuet.

«Hezkuntza oso arma garrantzitsua da autoestimurako. Zenbat eta gehiago jakin, orduan eta hobeto hautatu dezakegu guretzat egokiena»

Osasunaren gaia ezin da izan norberarena soilik den kontu bat: «Zaindu egingo naiz». Giro egokia behar da, hots, katalizatzaile bat. Garrantzitsua da taldekoa izatea, baita haurretan ere.

Gaztelaniaz lau T daude norberak nola heltzen den azaltzeko, eta lau A nola transmititzen duen eta bere inguruko mundua nolakoa den azaltzeko. Lau T horietan, lehenengoa hausnartzeko denbora da. Hau da, nik behintzat, egunean 15 minutuz pentsatzen dut lehentasuna denari eta ez denari buruz. Bigarrena zure talentua zein den. Esan bezala, oinarrizkoa da hori; zure talentua zein den eta nola aplika daitekeen jakitea. Hirugarrena baikortasuna transmititzea da. Eta laugarrena, jadanik esan dut, tutoretza da. Lau A elementuek, berriz, munduaren aurrean nola aurkezten garen azaltzen dute. Ingurukoari laguntzen nola saiatzen garen, erabilgarriak sentitzeko. Puntu hau erabat kritikoa da autoestimurako. Lehena, jarrera baikorra izatea da. Bigarrena, berriz, nork bere burua onartzea. Hirugarrena egiazkotasuna da; hau da, nor bere burua izatea goizean goizetik, gauera arte. Ez zara ezberdina norekin hitz egiten duzun arabera. Eta, azkenik, garrantzitsuena da altruismoa. Izan ere, pertsona zoriontsuenak ematen dutenak direla konturatu naiz, ez jasotzen duten pertsonak. Formula horiek lagungarriak dira meditatzean, eta 15 minutuz pentsatzean; badakigu nola funtzionatzen dugun eta metodologia bat dugu. Gaur egungo gizartearen arazoa da norberak duen metodologia hori erraz gal dezakeela, non eta sendoa ez bada; zeu izan behar zara ingurua kontrolatzen duena.

Zoriontasuna terminoa definitzeko zaila da. Edonola ere, pertsona baten iraunkortasunak ingurua kontrolpean duen sentsazioa helarazten du; ni ni neu naiz, eta egin beharrekoa egiten dut. Eremu horretan hiru alderdi daude. Zoriontasuna hamabost puntutan banatzen da. Bost puntuk esan nahi dute, ni goizean jaikitzen naizenean eta eguna aurretik dudanean, suspertuta nago, gogoko dut gaur gertatuko dena, lanera noa, edo edonora, eta suspertuta nago. Bigarrena, ezegonkortasun emozionala da; hau da, badira batzuk egun batean gogo aldarte jakin batean daudenak, eta beste egun batean beste aldarte batean. Hirugarrena, berriz, hauxe da: «Zure bizitzak ba al du xede nagusirik?». Bultzatzen zaituen xede bat. Hau oso garrantzitsua da. Zoriontasunaz aritzean, niri hauek datozkit burura: iraunkortasuna, norberaren burua kontrolatu eta errealizatu, autoestimua... Horiexek dira funtsean jarraitzen diren elementuak, eta puntuazio bat dute. Eta horiek bideratzen ari gara, hasi berri ditugun proiektu batzuetan. Hau da, horixe da neurtzeko modua. Funtsean, hiru alderdi horiek garrantzitsuak dira. Gainerakoa apaingarria baino ez da.

Biografia
Valentín Fuster Espainiako Ikerketa Kardiobaskularren Zentro Nazionaleko (CNIC) zuzendaria da, baita New Yorkeko Mount Sinai ospitaleko Institutu Kardiobaskularraren zuzendaria ere. Ikerketarako Asturiaseko Printzea Saria irabazi zuen miokardio-infartuaren jatorriari buruzko ikerketengatik. Hainbat libururen egilea eta egilekidea da: La ciencia de la salud, Corazón y mente, Monstruos supersanos edo La cocina de la salud. Nazioartean aintzat hartua, Barrio Sésamo haur programaren zientzia aholkularia ere bada.