Rosan Bosch

Hezkuntza-eremuen diseinatzailea 

"Eremu fisikoak horiek habitatzen dituzten pertsonak bezain desberdinak izan behar lukete"

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Asko arduratzen ninduen nire seme-alabak etxera marraztu edo irakurtzeko gogorik gabe itzultzen zirela ikusteak. Ikastetxeari buruz hitz eginez gauza negatibo eta aspergarri gisa. Niretzat une horretan piztu zitzaidan benetan hori aldatzeko grina. Irakaslearekin hitz egitera joan nintzen eta hurrengoa esan zidan: “Bueno, asko gustatuko litzaidake hori aldatzea, baina ezin dut. 30 haur ditut, ikasgela batean bakarrik gaude eta nire arazoa da, bereiztea gustatuko litzaidaken arren, ikastean, batzuk hitz egiten ari direnean gainontzekoak molestatzen dituztela. Eta horregatik da gutxi gorabehera guztia batera egin behar dugula. Beti egongo dira aspertu egiten diren haur batzuk”. Pentsatu nuen nik nire diseinatzaile eta artista gaitasunekin lagun nitzakeela. Haien ikasgelaren ingurune fisikoa alda nezakeen haurrekin modu bereiztuago batean lan egin ahal izateko. Hori izan zen hasiera. Nire seme-alabak salbatu nahi nituen, haien esploratzeko gogoak manten zitzatela.

Sormena ez da sustatu beharreko zerbait, izan ere, dagoeneko badaukagu. Sormenarekin jaiotzen zara, haur bakoitza sormenarekin jaiotzen da, ez dira sortzaileak soilik artistak, guztiok gara sortzaileak. Gertatzen ari dena zera da, eskola sormen hori itzaltzen ari dela. Orduan helburua gehiago da sormen hori kontserbatzea, suspertzea eta handi dadin laguntzea eta aukerak izatea ingurune fisikoan eta antolakuntzan, hau da, eskola baten testuinguru sozialean. Hori suspertzea baina sentituz baimena duzula horretarako.

Sormena oso funtsezko zerbaitetik dator, zure berezko gogoen gain jokatzeko aukera izatetik, zure jakin-min, eta zure motibaziotik, zeinak barrutik datozen. Arazoa zera da, benetan erabilera finkatzen duten eremuak sortzen baditugu, ikasgelan irakasle batekin daude haurrak eta ikasgela horrek kontrol egoera bat sortzen du, hau da, haurren kontrola. Ezin dute libreki mugitu, ezin dute joan nahi duten lekura, ezin dute lan egin nahi dutenarekin, ezin dute marraztu irakaslea hitz egiten ari denean, adibidez. Diseinuarekin kontrolerako diseinu batean pentsatu beharrean ikasketa paisaietan pentsatzen dugu. Eta ikasketa paisai horiek eraiki egiten dira onartzen hasita gutako bakoitza desberdina dela eta egoera fisiko desberdinak behar ditugula, kolore eta material ezberdinetakoak, lanerako behar ditugu egoera desberdinen arabera.

"Motibazioa guztiok barruan dugun indarrik handiena da"

Lehenengo irakaslea, betiko irakaslea da. Bigarren irakaslea zure kideak dira, beste haurrak. Eta hirugarren irakaslea ingurune fisikoa da; izan ere, lagundu egiten dizu ezagutzen nola ikasten duzun hobeto. Eta guk gaur egun esaten dugu haurrek eskolan ikasi behar duten gauzik garrantzitsuena nola ikasi ikastea dela. Badakigulako Lehen Hezkuntzan hasten diren haurren % 65 ateratzen direnean lanpostu bat izango dutela, gaur egun existitzen ez dena. Orduan badakigu eskolan ikasi behar duten gauza bat zer den: nola ikasi ikastea. Eta bertara iristeko hurrengo ezagutu behar dute: Nola funtzionatzen dut? Nola kontzentratzen naiz? Sakon kontzentratu behar dudanean, nola egiten dut? Lan kolaboratibo batean zurekin lan egin behar badut, zer da beharrezkoa ingurune fisiko batean lan kolaboratiborako egoera onena izan dezagun?, etab. Orduan, hirugarren irakaslea ingurune fisikoa da, ikaslea eta baita irakaslea ere laguntzen dituena nola ikasi ikasten.

Dibertsitatean eta hori nola konfiguratzean datza. Oso erraza da nire ustez. Dibertsitatez diseinatuta dauden inguruneak ahalbidetzen baditugu, hitz egingo digu ingurune fisikoak. Izan ere, espazio edo ingurune uniforme batek ez du ahalbidetzen dibertsitaterik. Horregatik, norbaitek geldirik geratu behar du, bestela gainontzekoak molestatzen baititu. Eskolen antolakuntza sistema desberdin batean datza ingurune anitzagoa. Egia baita ikasketa paisai diren eskola horiek ezin dutela funtzionatu lehengo modu berean funtzionatzen jarraitzen badugu. Alderantziz, ez du funtzionatuko irakaslea bere 30 ikasleekin jartzen baduzu eta horrek ikasle horien jarduerak kontrolatu behar baditu. Pentsatu behar dugu nola konfiguratuko dugu irakasleak ikasleekin pasatzen duen denbora. Eta hor sartzen da testuingurua, "autonomia" hitza, independentzia, proiektutako lana, erronken araberako lana. Egia da eskola tradizional batean batez ere kontrolatzen ari garela haurren gorputzen mugimendu fisikoa. Etorkizunean nahi duguna da haur horrek heldua denean oso ongi jakin dezan noiz geratu behar duen eta noiz alde egin behar duen. Oso ondo jakin dezan maneiatzen ikasketa independentea. Ez badiegu independentzia horretatik pixka bat orain ematen haurrei, nola ikasiko dute maneiatzen independentzia hori helduak direnean?

Biografia
Bere izenean dagoen arkitektura estudioaren zuzendaria eta barne-diseinatzailea. Rosan Boschek eremu berritzaileak sortu ditu eskolan ikasketa ingurunea hobetzeko helburuarekin. "Diseñar un mundo mejor empieza por la escuela" bezalako liburuen egileak antzeko proiektuetan ere parte hartu du ospitale edo liburutegietan.