Juan Antonio Madrid

Kronobiologoa eta fisiologian katedratikoa

"Lo-gabeziak eragin izugarria du ikaskuntzan eta errendimenduan"

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Bi arazo handi dituzte espainiarrek loarekin. Bat insomnioa da, lotan hasteko edo loa mantentzeko zailtasuna. Eta beste arazoa da fasearen atzeratzea, gauean lo egitera joateko eta goizean jaikitzeko zailtasuna. Nik lan egiten dudan zientziak, kronobiologiak, arazo horiekin egiten du lan. Eta ziur nago lagundu egingo duela horiek ulertzen. Kronobiologoak zientzialari talde bat gara, ez daukagu zerikusirik horoskopoekin, biorritmoekin, astrologiarekin, erritmo biologikoen ikerketan egiten dugu lan. Zer da bat erritmo bat? Erritmo bat da biologiaren eta biokimikaren edozein alderdi, denboran zehar aldatzen den pertsona edo animalia baten portaeraren edozein alderdi. Baina aldatzen dena iragar daitekeen moduan. Hau da, urtero, hilero edo egunero ziklikoki aldatzen dena. Orduan, kategoria desberdinetako erritmoez hitz egiten dugu. 24 orduko erritmoak "zirkadiano" izena du eta gehien ikertu dena da, nahiz eta ez den bakarra. Adibidez, hegaztien migrazioa, espezie askoren loraldia... Horiek guztiak urtebeteko epealdia duten erritmoak dira. Eta erritmo batzuk egun bateko epealdia dute. Esaterako, loa. Horiek dira erritmo zirkadianoak. Eta nork gobernatzen ditu erritmoak? Bada erloju batek. Egiatan erloju asko ditugu gure gorputzaren barruan.

Hautsitako erlojuez hitz egiten dugunean "kronodisrupzioa" izeneko termino zientifikoa erabiltzen dugu. Zure sistema zirkadianoaren aldaketa da, denbora kontrolatzen duen sistemarena, eta lotuta dago patologia askotara. Ez dut inor beldurtu nahi, baina kronodisrupzioa erlazionatuta dago, esaterako, narriadura kognitiboarekin, oroimenarekin, zahartze azeleratuarekin, minibizi mota batzuekin: bularrekoa, kolon eta ondestekoa, prostatakoa. Insomnioarekin, noski, immunodepresioarekin, ugalketa-aldaketekin, eta beste gauza garrantzitsuarekin: aldaketa afektiboak, depresioa. Sindrome metabolikoarekin: obesitatea, diabetesa. Hau da, okerragotu egiten diren patologia multzo osoa dugu zure erloju biologikoak gaizki funtzionatzen duenean. Kontu, ez dut esaten zure erlojuak gaizki funtzionatzen badu hori guztia izango duzunik, baina okerragotu egiten da. Eta insomnioa erloju horren aldaketaren adierazpena da. Orduan, norbaitek insomnioa duenean hurrengoa galdetzen dio bere buruari: "Eta orain, zer hartu behar dut? Zer konprimatu hartu behar ditut? Zer aginduko dit medikuak?". Baina uste dut lehenik eta behin egin behar litzatekeena dela jakitea zergatik duzun insomnioa, zein den arrazoia, zein den jatorria. Zeren ez baduzu hori egiten, sintoma bat ezeztatzen ari gara, pizten ari zaizun eta zerbaitek gaizki funtzionatzen duela ohartarazten dizun argi hori itzaltzen dizun sendagaia hartzen. Eta hor egongo da beti. Orduan, insomnioari ekin egin behar zaio ikuspegi integral batetik.

"Moduak daude balioztatzeko nolakoa den gure seme-alabek duten loaren hezkuntza; horietako gehiengo zabalak gutxiegi lortuko luke"

Kronobiologook ikertu egiten dugu zure bizitza oro har. Zure eguna eta zure gaua. Ba al dago insomnio horren aurretik gertatzen den zerbait? Beharbada ez, beharbada zure neuronen barneko arrazoi bat da, zure loaren zentroena. Baina kanpoko arrazoien pentsatu behar da normalean. Saiatzen gara ikusten zergatik dauden geroz eta loaren aldaketa gehiago, aldaketa kronobiologiko gehiago. Eta oso ondorio sinplera iritsi gara, eta gainera neurtu egin daiteke eta hurrengoa da. Irudikatu nola biziko zinatekeen hiru erloju desberdin izango bazenitu zure garunean. Tokio, Londres eta New Yorkeko erlojua. Eta zure gorputz fisikoak batu egin beharko lituzke ordu horiek. Bada hori da egiten ari garena. Erloju bat daukagu, zure barneko denbora, eta hurrengoa esaten dizu zure erloju biologikoak: "Aizu, ez, nik nahiago dut lo egin goizeko ordubiak eta hamarrak artean. Hori da nire ordu-tarte biologikoa". Bigarren denbora bat dugu, argi artifizialarena, nahi dugun argitasun-iluntasun zikloa sor dezakegu. Jada ez da eguzkia hori sortzen duena. Baina gainera hirugarren denbora bat dugu, denbora soziala. Hurrengoa da denbora soziala: Noiz egin dezaket lo ondo, behar dudana, goizeko zortzietan sartzen banaiz lanera eta ordu eta erdi behar badut lanera joateko? Hau da 06:30ean jaiki behar dut. Zer ordutan joan behar nuke lotara behar dudan ordutegia betetzeko? Orduan, hori bat egitea ezinezkoa dela ikusten duzunean, konturatzen zara non dagoen arazoa. Arazoa da, askotan, zure barne-denborak eta zure denbora sozialak ez dutela bat egiten. Eta bat ez etortze horiek ordutan neurtzen dira. Zenbat eta bat ez etortze ordu gehiago, okerrago zaude. Esaterako, insomnio arazo bat baduzu eta ikusten baduzu ez dela hiru denboren ondoriozko arazoa, hiru denboren inkoherentzia, baztertu egingo dugu zati kronobiologikoa eta beste batera joango gara.

Zertarako balio du loak? Badakigu zerbait zertarako balio duenaren inguruan, baina ez dena. Orain dela urte gutxi, loaren funtsezko funtzioa ezagutu zen. Loak balio du egunean zehar metatzen doazen substantzia toxikoez zure garuna garbitzeko. Ez baduzu nahikoa lo egiten, ez baduzu sakon lo egiten, alzheimerra, parkinsona edo narriadura kognitiboa eragin dezaketen gordailu horiek ez dira behar bezain ondo mugitzen eta metatu egiten dira, zure neuronak kaltetuz. Hortaz, lo egin behar da. Nahiz eta ez sentitu bizitzaren lehenengo epealdietan, denbora nahikoa eta modu sakonean egin behar da lo.

Loak izugarri eragiten du ikaskuntzan, errendimenduan. Ez dakigu kopurua, baina neurri handian dugun eskola-porrotaren zati bat loaren denboraren murriztapenari egotzi behar litzaioke. Oso orokorra da arazoa. Uste ez garela ohartu gizarte moduan honek duen garrantziaz. Irakaskuntzan lan egiten dugunok ikusten dugu goizeko bederatzietan aurpegiak galduta daudela. Goizeko 12etan ez dago horiek isiltzeko modurik. Orduan, fasearen atzeratzearen arazoa dago, gaztetxoak geroz eta beranduago joaten direla lotara. Eta goiz esnatu behar dutenez eskolara joateko, lo gabeziarekin iristen dira.

Eta zer egite du loaren gabeziak errendimendu mailan? Bada, adibidez, erreakzio-tarteak jaisten ditu, edozein motatako estimuluren ulermen abiadura. Maiz, deskonektatu egiten dute. Logale fase horietan sartzen dira eta jasotzen ari diren irakaskuntza horren pasiboa denez eta pertsona bat aktiboki azaltzen ari denez, deskonektatu egiten dute eta beste zerbaitetan pentsatzen dute. Noski, erraz ulertzen da hori. Irudikatu bere lo-zentroak adierazi egiten diola bere erloju biologikoa goizeko seietan edo zazpietan egongo litzatekeela. Ia-ia loaren erdian jaiki duzu. Eta eskolara daramazu eta eseri egingo duzu informazioa pasiboki jaso dezan. Zer nahi duzu?

Biografia
Juan Antonio Madrid Fisiologian katedraduna eta Kronobiologian espezialista da Parisko Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean. Gainera, egun Murtziako Unibertsitateko Kronobiologiako laborategia (Cronolab) zuzentzen du, CIBERFES Hauskortasun eta Zahartze osasuntsua CIBER-aren parte dena. Erritmo zirkadianoen alorreko aditu handienetako baten aurrean gaude, autoritatea loaren sekretuak eta bere garrantzia osasunean eta ikaskuntzan zerrendatzeko.