Catherine L'Ecuyer

Hezkuntza-ikertzailea

"Pantailek kaltetu egiten dute haurren hezkuntza"

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

2017an, Kanadako Pediatria Elkarteak gomendatu zuen bi urte bete baino lehen, pantailarik ez erabiltzea eta bi urteetatik bostera, egunean ordubete baino gutxiago. Eta gehitu zuen, edukiak, logikoa den moduan, haurraren adinera egokituta egon behar dutela. Ez horrenbeste eduki-mailan, baizik eta erritmoaren aldetik.

Haurrak gizakiekin dituzten interakzioetatik ikasten dute, ez pantailekin. Begirada batekin aurkitzea, horrekin konektatzea...

Txorakeria bat da baieztatzea teknologia berrien erabilera aurreratzeak teknologia berrien erabilera erantzulea sustatzen duela. Hori haur txiki bati sute-aho batetik ur edalontzi txiki bat hartzeko esatea bezalakoa da eta gainera, zipriztindu gabe. Online mundurako prestakuntzarik onena offline mundua da, mundu erreala.

"Ez dira hezitzaile perfektuak existitzen, bakarrik existitu egiten dira autoritatearen atzean babestuz, hori izatearen itxurak egiten dituztenak. Ideia da ikasleek ikusi behar dutela haien irakasleak eta gurasoak, haien hezkuntzaren zerbitzura daudela, eta ez ikasleak arau zorrotz jakin batzuk betetzearen zerbitzura daudela"

Hezitzaileak ezagutza transmititzen du, baina ez ditu egiak sortzen. Benetazko autoritatea izateko, hezitzaileak jakin egin behar du barkatzen eta barkamena eskatzen. Ikasleek, seme-alabek, ikusi behar dute haien irakasleek, gurasoek ez dutela jokatzen beti arrazoia izatearen nahiak eraginda. Izan ere, benetan, huts egin dezakegu eta autoritate handia izaten jarrai dezakegu. Autoritatearen faktore gakoa ez dago perfekzioan, konfiantzan baizik. Egiatan, ez dira hezitzaile perfektuak existitzen, autoritatearen atzean babestuz hori izatearen itxurak egiten dituzte. Ideia da ikasleek ikusi behar dutela haien irakasleak eta gurasoak, haien hezkuntzaren zerbitzura daudela, eta ez ikasleak arau zorrotz jakin batzuk betetzearen zerbitzura daudela. Gure buruari galdetu behar diogu lortu nahi ditugun helburuekin erlazionatuta ezartzen ditugun arauen zentzu eta arrazoiketarengatik. Egiatan, hezkuntza, arazoa sortzen da helburuak eta bitartekoak nahasten ditugunean.

Egun irakaslearen rola aldatu egin da, haurrak informaziora sarrera dute tabletean, bertan dute ezagutza guztia, horrek ez aldu eragiten haiek galdetzea haien buruei irakaslearen kontzeptuari edo autoritateari buruz?

Irakaslea da gakoa hezkuntza-sistema baten arrakastan. Zeren irakaslea da bere irakasgaia ezagutu eta maite duena, pasioarekin, maitasunez, sentikortasunez, intuizioz transmitituko duena. Ezaugarri horiek ez dituzte izango inoiz gailu teknologikoek.

Garrantzitsua da bereiztea modak proposamen baliagarrietatik. Garrantzitsua da gure seme-alabek ebidentzietan oinarritutako hezkuntza izatea, ez modetan ezta burutazioetan ere oinarrituta izatea. Gogoratu behar dugu hezkuntza ez dela benetazkoa berritzailea delako, baizik eta berritzailea dela benetakoa delako.

Biografia
Hezkuntza-ikertzailea eta dibulgatzailea. "Educar en el asombro" eta "Educar en la realidad" liburuen egilea, kanadar honek sinesten du bizitza errealari buruzko asmakuntzak, aurkikuntzak edo ikaskuntzak aurre hartu beharko liekeela egun haurren artean gailentzen diren teknologien gehiegizko erabileraren aurrean.