Álex Rovira

Idazlea eta dibulgatzailea

«Gure seme-alabekin hobeto komunikatzeko, haiei entzuten ikasi behar dugu»

Bideo osoa ikus dezakezu hemen.

Ez gara ohartzen, ez digutelako inoiz esan, baina gure begiradak bestearekin dugun loturaren kalitatea baldintzatzen du ezinbestean. Baina ez bakarrik lotura, egite aukerak ere bai, ez soilik edozein gizakirena, baizik eta edozein bizi formarena. Psikologian begirada horri "begirada preziatzailea" deitzen zaio.

Ez gara jabetzen zein garrantzitsua den bi unibertso handi gurutzatzea: hau da, hezkuntza eta prestakuntza. Badaude pertsonak formakuntza bikainera sarrera izan dutenak baina gaizki hezitako pertsonak direnak, bihotzik ez dutenak. Eta badaude pertsonak ez zutenak izan formakuntza on bat izateko pribilegioa baina oso ongi hezitakoak direnak. Pentsatzen dut eskolan prestatu egin behar gaituztela eta etxeetan emandako hezkuntza osatu behar dela, eta nire ustez etxeetan baldintzak sortu behar ditugu hezkuntza loratzeko eta eskoletan ematen den prestakuntza osatzeko. Eta bi testuinguruetan, maisuekin zein ama eta aitekin begirada preziatzaile hori izan behar da aukerak eman ditzan. Gure begiradak –eta begirada diodanean, gure jarrera existentziala esan beharko nuke, munduan egoteko dugun modua– gure sinesmen sistema erakusten du: zer uste dudan niri buruz, zer uste dudan zuri buruz, zer uste dudan bizitzari buruz. Irudikatu gai garela aurreiritzirik gabeko begirada estimagarria egiteko, ontasun eta bertuteetan kontzentratzeko gai garela, pentsamendu kritikoa galdu gabe noski. Guri buruzko sinesmen faltsuetatik askatu ahal izango bagenu, besteenganako aurreiritzietatik eta proiekzioetatik, nik besteari buruz pentsatzen dudanari buruz besteak zer pentsatzen duenari buruz, errealitatetik gertuago egongo ginateke, eta hori funtsezkoa da. Eta azkenean batek... Nik pentsatzen dut emakume eta gizon jaiotzen garela baina gizaki bihurtzen garela. Garaipen bat da humanizazioa eta hiru printzipio lotu behar dira humanizazio horretan: plazerraren printzipioa, eginbeharraren printzipioa eta errealitate printzipioa. Hiru printzipio horiek lotzeko gai garenean, eginbeharra, konpromisoa, plazerra, alaitasuna eta errealitatea, hori zer den konturatzen garenean askoz ere gaitasun handiagoa dugu aldaketa indibidualerako eta kolektiborako. Gainera, horri, begirada preziatzailea gehitzen badiogu, indartu egiten ditugu hiru printzipio horiek eta askoz gehiago lor dezakegu arlo indibidual zein kolektiboan.

Maitatzea da inspirazioa ematea, maite dugunari errealitate objektibo berriak eraikitzen laguntzeko: proiektua bat burutzea, azterketa bat gainditzea, ikerketa-lan on bat egitea, beldurra ematen dion zerbait egiteko baimena ematea bere buruari. Baina inspiratzea ere bai bizitzaren zentzu berrietarako. Maitatzen duena saiatzen da pertsona maitatuak zoritxarrean bereziki eutsiko dion barneko narratiba bat eraiki dezan, eta horretarako balio dute istorioek. Istorioek inspiratu egiten gaituzte, ainguraketak ematen dizkigute memorian, erreferentziak ematen dizkigute nola pertsonaia horrek gainditu egin zuen zailtasun hori. Istorioek irudi mentalak sortzen dituzte, indar handiko arketipoak sortzen dituzte. Zure bizitzari buruzko edo pertsona maitatu baten bizitzari buruzko edo mito edo ezezaguna den pertsona bati buruzko kontaketa batek une jakin batean barneko indarraren bitartez erantzun batera eraman diezazuken pizgarri edo palanka gisa lan egin dezake, jarraitzeko eta emateko borondatetik, eta horregatik dira oso garrantzitsuak istorioak.

«Eskolan eta etxean, haurrei aukerak emango dien begirada preziatzaile bat egon behar da»

Ezin da izan ikasketarik gogo handirik gabe. Asko hitz egiten da esfortzuaren kulturaren ikasketan, baina pentsatzen dut akats larria dela, izan ere, esfortzua, bere horretan, esfortzua bakarrik ez da amaierako balioa, balio instrumentala baizik. Gogo handiaren, pasioaren, esfortzuaren, alaitasunaren eta onarpenaren konbinazioak dira ikasketaren gakoak.

Zer dute errendimendu handiko ekipoek kirol-mailan funtzionatzen dutenak, giza-erakundeen eta enpresen mailan ere funtzionatzen dutenak? Hiru gauza dituzte: lehenik eta behin, errespetatzen dituzte, errespeturik gabe ez baitago ezer. Ikasketan gauza bera da, errespetatu egin behar da ikasten ari den pertsona. Bigarrena, mirespena. Mirespena funtsezkoa da martxan jartzen baitu imitazio bidezko ikasketa mekanismoa. Nik norbait miresten dudanean, imitatu egin nahi dut; nahi gabe haren hizkuntza, keinuak… neureganatzera jotzen dut. Eta funtsezko hirugarren aldagaia, estimu sakona da. Iruditzen zait ez garela kontziente besteak aldatzeko dugun gaitasunaz, eta hori guztia konbinatzen bada, maitatuari loratzea eragiten diogu. Maitasunaz hitz egiten dugunean, asko eramaten dugu desiraren eremura, haragikeriaren eremuara, Erosaren eremura. Gutxi hitz egiten dugu filia eta agapeari buruz, gutxi hitz egiten dugu maitasunaz konfiantzaren energia gisa, kalitatezko loturari buruz, konpromisoaren energiari buruz, aldatzeko energiari buruz, elkarrizketaren energiari buruz, benetan deitu energia, noski batzen gaituen emozioa dena. Nire ustez, benetan ezin daiteke egon ikasketa erabateko ikasketarik erabateko maitasunik gabe.

Memoriarik ez izatea, edo memoria ezabatzen saiatzea ez da disfuntzio operatiboen iturri soilik; disfuntzio psikologiko oso garrantzitsuak sortzen ditu. Memoria izan behar da eta memoria izan behar da esker onerako, memoria izan behar da zitalkeria errepikatzea saihesteko, eta horregatik da garrantzitsua memoria historikoa, funtsezkoa da. Horregatik da funtsezkoa lagundu gaituenaren eta bendeinkatu gaituenaren oroipena, horregatik da garrantzitsua biderkatzeko taula buruz ikastea. Funtsezkoa da memoria. Memoria kognitiboa, memoria emozionala, memoria espiritualari buruz ere hitz egitera ausartuko nitzateke esker onari, umiltasunari dagokionez, kritikoa da. Eta, beraz, landu egin behar da memoria. Izan ere, horretaz gain, plazer bat da gaia ateratzea, hemen eta orain, une batean hunkitu zaituena, edo lagun batentzat erabilgarria izan daitekeena, edo nola izena du orain gomendatu nahi dudan liburu edo pelikula horrek? edo zer zioen agian maite duzun pertsona bati oparitu nahi diozun irakurri nuen pasarte edo poema hark? Nik pentsatzen dut memoria lantzen jarraitu behar dugula humanizazio prozesu ororen beste atal baten gisan. Ez gara ezer memoriarik gabe.

Biografia
Álex Rovira idazle eta dibulgatzailea «La brújula interior» best-seller liburuaren egilea da (mundu osoan milioi erdi ale baino gehiago saldu ditu), eta «La buena suerte» liburuaren egileetako bat da (4 milioi liburu salduta). Rovirak sakonki sinesten du hitzaren botere transformatzailean eta besteekiko dugun begiradan.