Vega
Vega edo kappa aukera batek duen sentikortasuna da, aukera batek kotizatzen duen hegakortasun inplizituaren aldaketen aurrean. Aukera mugaeguneratzean azpiko aktiboaren hegakortasun inplizitua 1 kappa aldatuko balitz prima nola aldatuko litzatekeen neurtzen du merkatuaren une jakin batean.
- Hegakortasunak gora egiten badu, primak ere gora egingo du (zorroaren balioa handitu egiten da).
- Hegakortasunak behera egiten badu, primak ere behera egingo du (zorroaren balioa txikitu egiten da).
Hegakortasunaren aldaketa kappatan neurtzen da (1 kappa = % 1).