Adierazitako ehunekoak eragiketaren balio efektiboari aplikatzen zaizkio (biderkatuz).
(1) Dibisaren kudeaketaren kostua, Euroz bestelako dibisatan jarduten den kasuetan. Marjina inplizitu bat aplikatzen da aurreko taulan jasotako kanbio-tasan, kasu bakoitzeko kanbio-tasaren gainean adierazitako ehunekoa aplikatuta eta tarifa-profilaren arabera. Kanbio-tasa lau hamartarrekin hartuko da kontuan.
Adibide gisa, 3. tarifaren profila aplikatuta, 2.500 USDko kontrabalio bat eta 1,0674ko EUR/USD kanbio-tasa baten truke erosteko eragiketarako, aplikatutako kanbio-tasa % 1,0674 x 0,05ekoa izango litzateke (spread = 0,0005), eta 1,0679 kanbio-tasa aplikatuko litzateke (1,0674 + 0.0005). Horrek 1,10 €-ko kostu inplizitua dakar [(2.500 USD/1,0674) - (2.500 USD/1,0679) = 1,10 €], edo portzentajeetan % 0,047.
25000 SEK kontrabalio bat eta 11,2800 SEK kanbio-tasa (EUR/SEK) erosteko eragiketaren kasuan, aplikatutako kanbio-tasa 11,2800 x % 0,05 izango litzateke (spread = 0,00564), eta aplikatutako kanbio-tasa 11,28564 (11,2800 + 0,0056). Honek 1,10 €-ko kostu inplizitua dakar [(25.000 SEK/11,2800) - (25.000 SEK/11,2856) = 1,10 €)], edo ehunekotan % 0,049.
Salmenta-eragiketa bat bada, kalkulatutako spread hasierako kanbio-tasari kenduko zaio.
Gehiago jakin