Titulizazioa

Zenbait aktibo hirugarren bati saltzea edo lagatzea oinarri hartzen duen enpresetako finantzazio-metodoa, hein berean, erosketa finantzatzen duena, balioak jaulkita (haiek inbertitzaileen artean kokatzen dira). Espainian, titulizazio-metodoa honetan datza: finantzatu nahi den erakundeak (lagatzailea) aktiboak saltzen dizkio "titulizazio-funts" bati. Horrek ez du izaera juridikorik eta sozietate kudeatzaile batek kudeatzen du. Era berean, funtsak balioak jaulkitzen ditu, lortutako aktiboekin babestuta.