OTC merkatua

Araudiaren edo kanpo ikuskapenaren menpe ez dagoen merkatua. OTC merkatuek ez dute egoitza fisikorik izaten, eta negoziazioa telefonoz edo ordenagailuz egiten da. Merkatu antolatuetan ez bezala, eragiketak ez dira normalizatuak; haien baldintzak modu askean eta zuzenean finkatzen dituzte alderdiek (nahiz eta prozeduren inguruko akordio orokorrak egon daitezkeen). Ez dago kontratatzaileek hartutako konpromisoak beteko direla bermatuko duen konpentsazio eta likidazio organorik; horregatik, merkatu horietan, normalean kaudimen handiko entitateek jarduten dute.