ISIN, International Security Identification Number

Jaulkipen edo finantza-tresna nazioartean identifikatzen duen hamabi karaktere dituen kode bakar alfanumerikoa. ISIN kodea asko erabiltzen da baloreen kontratazio, konpentsazio eta likidazioan, maila nazional zein nazioartean. Hurrengoen bidez osatzen da: herrialdearen identifikazio-kodea, kodetze-agentzia egokiak esleitutako oinarrizko zenbakia eta kontrol-digitua. Espainian, Baloreak kodetzeko agentzia nazionalak esleitzen ditu ISIN kodeak, eta erakunde hori Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) menpekoa da.