Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO)

Enpresa-erakunde publikoa, Ekonomia Ministerioari atxikia, kreditu-erakundeko izaera juridikoa duena, eta Estatuko Finantza-agentziatzat jotzen dena. Helburua da aberastasun nazionalaren hazkundea eta banaketaren hobekuntza lagunduko duten jarduera ekonomikoak sustatzea, eta bereziki, haien garrantzia dela eta lehentasunezko arreta merezi dutenak. Kreditu-erakunde gisa, epe ertain eta luzera finantzatu egiten ditu Espainian finkatutako edo kanpoan finkatzen diren Espainiako enpresen inbertsio produktiboak. Estatuko finantza-agentzia gisa, finantzatu egiten ditu krisi ekonomiko, hondamendi natural edo antzeko beste kasuko egoera larrietan dauden kaltetuak.