Aktiboen titulazioaren funtsa (ATF)

Ondare bereizi gisa eratzen den funtsa, sozietate kudeatzaile batek administratua. Finantzazioa nahi duen erakunde batek (lagatzailea) aktibo jakin batzuk saltzen ditu titulizazio funtsari, eta funts horrek baloreak jaulkitzen ditu aktibo horien babesarekin. Balore horiek (titulizazio bonuak deritze) dira inbertitzaileen artean eskura jartzen direnak. Utzitako aktiboak hipoteka maileguak direnean, horiek eskuratzen dituen funtsa hipoteka titulizazioko funts (mortgage securitisation fund) bat da, eta jaulkitzen dituen baloreak hipoteka titulizazioko bonuak deitzen dira.