Etekin-arraila

Akzioek ematen duten batez besteko etekinaren (dibidenduen bidez) eta epe luzerako errenta finkotik lortzen denaren arteko diferentzia da, epealdi jakin batean zehar. Grafikoki kurba baten bidez adierazten da eta horrek ahalbidetu egiten du alderatzea balore-mota bien portaera.