BBVA aplikazioa probatu nahi duzu bezero izan gabe?
Zure banku guztiak gehitu ditzakezu, kudeatzaile batekin hitz egiteko hitzordua eskatu, etxe baten balioa kalkulatu eta eguneroko bestelako kudeaketak egin. Bezero izan gabe eta konpromisorik gabe. Eman izena bi urratsetan eta hasi pixkanaka gu ezagutzen.
Aurreordainketako txartel baten jaulkitze eta mantentzeagatik komisiorik gabe.
Ordaindu txartel fisikorik gabe.
0 eta 17 urte bitarteko seme-alaba bat duzu? Ireki iezaiozu Adingabeentzako Online Kontua
Eta 12 urte edo gehiago baditu, barne ditu bere Aqua zordunketa txartela, Metas Aurrezki Kontua eta bere beharretara egokitutako BBVA App-a, Bizum ere aktiba diezaiokezularik.
Virtual aurreordainketa txartelarekin onura gehigarri batzuk lortuko dituzu:
Piztu eta itzali zure txartelak.
Ez duzu aurkitzen txartela? Itzali eta piztu BBVA aplikaziotik berriz agertzen denean.
Zeuk jartzen dituzu mugak.
Txartelaren erabilera muga dezakezu online erosketetan.
Nola erabiltzen da Virtual aurreordainketa txartela?
Virtual txartela erosi ondoren, hau egin ahal izango duzu:
Birkargatu zure txartela app-aren bidez, bbva.es webgunean, BBVA kutxazainetan, bulegoetan edo 900 102 801 zenbakira deituta.
Interneten erosketak egin txartel-zenbakia (PAN), haren iraungipen-data eta CVVa erabilita. Zenbait kasutan, erabilera bakarreko kode bat bidal diezazukete SMS bidez eragiketa onartzeko.
Nahi duzun guztietan erabili, betiere saldoa izanez.
Hau da prozesua zehatz-mehatz:
Eska ezazu, horretarako txartelarentzat aukeratu duzun e-posta eta indentifikazio pertsonaleko zenbakia bidalita.
BBVAtik txartelaren zenbakia, iraupen-data eta CVV kodea emango dizkizugu.
Birkargatu zure saldoa nahi duzun guztietan, gehienez 600 € arte.
Eskatu Virtual aurreordainketa txartela
Informazio gehiago behar duzu?
Bai, Virtual aurreordainketa txartela eskatzeko, BBVAren bezero izan behar duzu, eta titularra zaren BBVA kontu bati lotu.
Txartelaren identifikazio pertsonaleko kodea da. Hau izan behar duzu gogoan:
Isilezko kode pertsonala da eta ez diozu inori haren berri eman behar.
Komenigarria da ez idaztea inon eta ez eramatea txartelekin batera.
Saiatu urtebetetzeko datarekin, jaiotze urtearekin edo beste edozein datu pertsonalarekin bat egiten ez duen zenbaki bat aukeratzen.
Kontsulta ezazu ordainketa elektronikoen zerbitzuei buruzko Europako PSD2 erregulazioa: informazio gehiago.
Araudiaren arabera, kontratu aurreko informazioa nahiz aurretiko infomazioa biltzen duen dokumentu estandarizatu bat bidali behar dizugu. Dokumentu horren bidez, hobeto ulertuko dituzu haren ezaugarriak, beste txartel batzuekin alderatu ahal izango duzu, eta erabaki informatua hartu.