Esperientziak
Bankua Aldatzeko Zerbitzua
Aldatu BBVAra, eta geuk egingo ditugu zugatik kudeaketa guztiak.
Eguzki-plaken simulatzailea
Kalkulatu zure etxebizitzak eguzki-panelekin duen aurreztea.
Atalak: ikusi ezean, gasturik ez
Gorde dirua zure kontu nagusitik eta aurreztu erraz.
Probatu BBVA bezero izan gabe
Ikusi kontu bat ireki gabe eskura dituzun BBVAren app-aren funtzionaltasunak.
Bizum
Bidali eta jaso dirua mugikorrean berehala. Mezu bat bidaltzea bezain erraza.
Ordainketa mugikorra
Utzi eskudirua eta ordaindu erosketak mugikorrarekin.
BBVA aplikazioa probatu nahi duzu bezero izan gabe?
Txartel hori kontratatu nahi baduzu, zure bankari pribatuari kontsulta egin diezaiokezu, edo BBVA Banka Pribatuko gure arreta-linea esklusibora deitu: 900 10 85 86
Priority Pass-ekin, doan dituzu mundu osoko aireportuetako 1.800 VIP areto baino gehiagotarako 4 sarbide urtean.
Gozatu Fast Track zerbitzuaz eta saihestu segurtasun-kontroleko ilara Espainiako aireportu guztietan. Urtean, gehienez, 4 sarrera.
Infinite txartelak ez du komisiorik dibisa-trukeagatik, ezta atzerriko kutxazainetan dirua ateratzeagatik ere. Kontuan izan kutxazainak bere komisioak aplika ditzakeela, eta hori ez dagoela BBVAren esku.
Bidaiatu lasai zure txartelean barne den babesari esker.
Berandu iritsi al da? Apurtuta al dago? Erosketa egiten duzunetik 180 egunera arte erreklamatzen lagunduko dizugu.
Interneteko edozein saltokitan erosketa bat egiten baduzu eta ez bazaizu iristen, akatsarekin iristen bada edo eskaini zizutenarekin bat ez badator, BBVAk saltokian erreklamazioa egiten lagunduko dizu, erosketa ordaindu eta 180 egunera arte.
Desadostasunak Kudeatzeko Zerbitzuari buruzko informazio gehiago.
Hauek dira zure Visa Infinite txartelean barne diren aseguru guztiak:
Ordainketa pertsonalizatuarekin, zure erosketak banan-banan zatika ditzakezu.
Eta hilaren 5ean zure hileko kuota osoa ordaindu beharrean, pixkana-pixkana itzul dezakezu revolving ordainketa geroratuarekin.
Ordainketa pertsonalizatuarekin, txartelarekin edo txartelaren hileroko likidazioaren ordainagiriarekin egindako edozein erosketaren ordainketa zatika egin dezakezu, betiere 50 €-koa edo hortik gorakoa bada.
Hileko kuoten zenbatekoa kopuru finko bat izango da (kapitala eta interesak barne dituena interesak dituen ordainketa pertsonalizatua bada, eta kapitala barne duena komisioa duen ordainketa pertsonalizatu bat bada), eta hautatutako epearen araberakoa, gutxienez 3 hilabete eta gehienez 36 hilabete izango delarik. Kopuru hori hilabete bakoitzaren 5ean kargatuko da.
Lehen kuota ezberdina da bi kasuetan:
Behin txartela kontrataturik denean, bai BBVAren app-ean bai bbva.es webgunean kalkula dezakezu zein izango litzatekeen zure hileko kuota aukeratzen duzun epearen arabera.
Ordainketa pertsonalizatua interesekin ordaintzeko adibidea:
ITN: %7 urtean.
Kredituaren muga: 1.500 €.
Visa Infinite kreditu-txartela kontratatzen duzu 1.500 €-ko mugarekin. Egun horretan bertan, esaterako 2026ko martxoaren 10ean, zenbateko bereko erosketa bat egiten duzu eta 12 hilabetetan zatikatzea aukeratzen duzu. Hau da ordaindu beharko duzuna.
Ordainketa pertsonalizatuaren adibidea komisioarekin:
Jarraian zehazten dira ordainketa pertsonalizatuaren adibideak, 3 eta 6 hilabete arteko komisioarekin. Kasu guztietan, ITNa %0 da.
Visa Infinite txartela kontratatzen duzu 1.500 €-ko mugarekin. Egun horretan bertan, esaterako 2026ko martxoaren 10ean, zenbateko bereko erosketa bat egiten duzu eta 6 hilabetetan zatikatzea aukeratzen duzu. Hau da ordaindu beharko duzuna.
Erosketa 5 hilabetetan zatikatzea aukeratzen baduzu, hauxe da ordaindu beharko duzuna:
Erosketa 4 hilabetetan zatikatzea aukeratzen baduzu, hauxe ordaindu beharko duzu:
Erosketa 3 hilabetetan zatikatzea aukeratzen baduzu, hauxe ordaindu beharko duzu:
Sistema hau eskatu den likidazio zehatz bakoitzari aplikatzen zaio berariaz.
Adibide adierazgarri horien UTBa 1.500 €-tik gorako zenbatekoarekin kalkulatu da, ezin baita 1.500 €-ko kreditu-mugarekin kontratatu txartel hori.
Revolving ordainketa geroratuarekin, zure txartelaren gastuaren kuota finko bat ordaindu dezakezu hilabete bakoitzean. Ordaintzeko modu horrek interesak ditu.
Hileko kuotaren likidazio-data hilabetearen azken laneguna da. Hurrengo hilabetearen 5ean hileko zenbateko finko bat ordainduko duzu, kapitala, interesak eta komisioak barne dituena.
Gutxieneko hileko zenbatekoa 30 € da, eta hortik gorako edozein kopuru aukera dezakezu.
Aukeratutako kuota, lehenik eta behin, adostutako interesak eta gastuak ordaintzera zuzentzen da eta, bigarrenik, eskuragarri jartzen ari zaren kreditua edo saldoa amortizatzera. Hori dela eta, erabilitako kreditua arrazoizko epean ordaintzea ahalbidetuko duen kuota bat aukeratzea gomendatzen dugu.
Behin txartela kontrataturik denean, bai BBVAren app-ean bai bbva.es webgunean kalkula dezakezu amortizazio epea aukeratu izan duzun ordaintzeko eraren arabera, eta guztira ordaindu beharreko interesak ere, baldin baleude.
Espainiako Bankuaren revolving txartelen simulatzailea ere erabil dezakezu kalkulatzeko zure txartelaren gutxi gorabeherako kuota, ordaindu beharreko zenbatekoak eta gastuaren eta ordaintzeko moduaren arabera guztia ordaintzea amaituko duzun data.
Gogoratu zure txartelaren ordainketa modua nahi duzunean alda dezakezula.
Kouta finkoa duen revolving ordainketa geroratuaren adibidea
Adibide hau banku zerbitzu eta produktuen publizitatea arautu eta kontrolatzeari buruzko EHA/1718/2010 Aginduak eskatzen duenarekin bat egiten da. Horren baldintzek ez dute zertan bat etorri kontratuarenarekin.
1.500 €-ko erosketa bat egiten baduzu %7ko interes-tasarekin eta hilean 35,92 €-ko kuota finkoa ordaintzea aukeratzen baduzu, hauxe ordaindu beharko zenuke:
GARRANTZITSUA: Visa Infinite kreditu-txartelaren likidazio-sistemarekin, kreditua ezin da beti hileko 48 kuota konstantetan amortizatu, amortizatu beharreko gutxieneko zenbatekoa erabilitako saldoaren %3 delako. Horrek esan nahi du hilabete bakoitzean hurrengo kantitateetako handiena ordainduko duzula:
Txartel hori kontratatzen baduzu eta egun berean, adibidez 2026ko martxoaren 10ean, 1.500 euroko erosketa bat egiten baduzu eta hilaren 5ean 32 €-ko kuota bat ordaintzea erabakitzen baduzu, 48 hilabetetan ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa, %7ko ITNa aplikatuta, 1.700,46 € izango litzateke. UTBa %7,18koa izango da.
Likidazio aldia hilabeteko lehen lanegunean hasten da eta azken lanegunean amaitzen da. Azken egun horretan (30ean edo 31n) sortzen da zure kreditu-txartelarekin aldi horretan egindako ordainketen likidazioari dagokion ordainagiria. Ordainagiria hurrengo hilabetearen 5ean kargatuko da kontuan.
Zatikatutako ordainketak hilabetearen azken egun baliodunean likidatzen dira. Egun horretan (30 edo 31) likidazioari dagokion ordainagiria sortzen da, eta hurrengo hilaren 5ean kargatzen da kontuan.
Zure mugikorrarekin ordain dezakezu, zure txartelak BBVA Pay-ra gehituz. Horretarako, jarraitu urrats hauek:
Nahiago baduzu, zure txartelak beste wallet batzuetara ere gehitu ditzakezu, hala nola Apple Pay, Google Pay eta Samsung Pay.
Kalkulagailu eta simulatzaileak
Erabilgarritasunak
Jakinarazi nahi diguzun ahultasunen bat aurkitu baduzu BBVAn, sartu inprimaki honetan, mesedez.